Langile publikoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Funtzionarioen soldata bosgarren urtez jarraian izoztu du Gobernuak

Egoeraren aurrean lanuzteak eta mobilizazioak baztertzen ez dituztela azaldu dute sindikatu nagusietako (CSI-F, UGT eta CCOO) ordezkariek.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Funtzionarioen soldata bosgarren urtez jarraian izoztu du Gobernuak

2015ko aurrekontuetan funtzionario publikoen soldatak berriro izoztuko ditu Espainiako Gobernuak, baina funtsezko zerbitzuetan langileak ordezkatzeko tasa % 10etik % 20ra igoko duela iragarri du.

Funtzio publikoaren sindikatu nagusietako (CSI-F, UGT eta CCOO) ordezkariak Ogasun Ministerioko arduradunekin bildu dira datorren urteko aurrekontuen eragina azaltzeko.

Egoeraren aurrean lanuzteak eta mobilizazioak baztertzen ez dituztela ziurtatu dute sindikatuetako ordezkariek. Azken urteetan funtzionarioen soldata izoztuta egon dela gogorarazi dute sindikatuek.

Seigarren ekitaldia soldaten igoerarik gabe

Horrela, langile publikoen soldatek izoztuta jarraituko dute bosgarren urtez jarraian. Ondorioz, sei urte igaroko dira soldaten igoerarik gabe; izan ere, 2011-2015 epeko izozteari 2010eko soldaten murrizketa gehitu behar zaio. Gobernu sozialistak % 5-7ko murrizketa aplikatu zuen funtzionarioen soldatetan. Era berean, Gabonetako aparteko soldata bertan behera utzi zuen Mariano Rajoyren Exekutiboak 2012an.

Hala ere, 2012ko Gabonetako aparteko soldataren % 25 funtzionarioei itzultzeko borondatea azaldu die Ogasun Ministerioak sindikatuei. Sindikatuen hitzetan, neurria "eufemismo" bat da, administrazio ugaritan epaitegiak dirua bueltatzera behartzen ari direlako.

Funtzionarioak ordezkatzeko tasa (bajak eta erretiroak gertatzen direnean) % 10etik % 20ra igotzeko borondatea agertu du Ogasun Ministerioak funtsezko zerbitzuetan, besteak beste, Osasunean, Hezkuntzan eta Segurtasun Indarretan.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X