Telelana
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko Administrazioko 83 langile etxetik arituko dira gaurtik aurrera

Eusko Jaurlaritzaren ekimen honi esker, lana eta familia bateratzen lagunduko du Gobernuak.
83 langileek etxetik lan egingo dute. EITB.
83 langileek etxetik lan egingo dute. EITB.

Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoko 83 langile etxetik mugitu gabe hasiko dira lanean gaur. Telelana izeneko programari esker.

Eusko Jaurlaritzaren ekimen honi esker, lana eta familia bateratzen lagunduko du Gobernuak.

Etxeko ordenadoretik lan egin ahal izango duten langile gehienak emakumezkoak dira (52). Horrez gain, 40 eta 50 urte arteko goi mailako teknikariak direla jakitera eman du Jaurlaritzak.

Telelanean urtebete aritu ondoren, lantokira bueltatu beharko dira, lanpostutik ez “deserrotzeko”.

Behar duten ordenadorea Eusko Jaurlaritzak ordainduko du, urtean 680 euro inguru, baina langileek Interneteko konexioa ordaindu beharko du.

IVAP, Osasun eta Hezkuntza Saileko langileak izango dira telelana gehien erabiliko dutenak.

Ekimenaren eraginkortasuna egiaztatzeko, 2011an Justitzia sailean jarri zen martxan telelana.  Langileen %70ek produktibitatea hobetu zuten eta hamarretik zortzik adierazi zuten aldartea eta osasuna hobetu zituztela.

Gaur berriro jarriko da martxan telelana, helburu nagusi batekin: lanaren eta familiaren bateratzea hobetzea, Jaurlaritzak adierazi duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X