Ogasun Ministerioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Funtzionarioen soldata bere horretan mantenduko dute 2014an

Halaber, aurtengo baldintzetan mantenduko dute lan eskaintza publikoa ere. Rajoyk asteartean aurreratu bezala, ez dute bertan behera utziko aparteko soldatarik.
Cristóbal Montoro
Cristóbal Montoro

Funtzionarioen soldata bere horretan mantenduko dute 2014an, laugarrenez jarraian, Ogasun Ministerioak jakitera eman duenez. Laugarren aldiz utziko dituzte soldatak bere horretan, 2010eko ekainean soldatak % 5 jaitsi ondoren eta 2012ko Gabonetako aparteko soldata bertan behera utzi ondoren. Langileak ordezkatzeko neurriak ere bere horretan utziko dituzte.

2014an langile publikoek aparteko bi soldatak jasoko dituztela ere berretsi du Ministerioak, joan den asteartean Rajok aurreratu bezala. Biharko Ministroen Kontseiluak onartuko duen Aurrekontuen lege proiektuan hori jasoko dutela ere azaldu dute.

Halaber, aurtengo baldintzetan mantenduko dute lan eskaintza publikoa ere, eta, ondorioz, % 10eko salbuespena egingo dute zenbait arlotan, tartean osasunean, hezkuntzan, Estatuko Segurtasun Indarretan, erkidegoetako Polizietan eta Udaltzaingoetan, Gizarte Segurantzan eta iruzur fiskalaren kontrako borrokan.

Funtzionario kopurua

2013ko abuztuaren 30eko datuen arabera, 560.111 langile zeuden Estatu mailako sektore publikoan, aurreko urtean baino % 2,95 gutxiago. Horietatik 497.630 ziren funtzionarioak eta 62.481, berriz, lan-kontratudunak.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X