Funtzionarioak
2023/10/25 - 16:09
Funtzio publikoko milaka langile kalera atera dira EAEko hiru hiriburuetan
Eguerdian egindako manifestazioak izan dira ELA, LAB, CCOO, SATSE, ESK eta Steilas sindikatuek deitutako greba egun honen ardatz nagusia.
2023/10/25 - 15:43
Grebak sektore bakoitzean izan duen jarraipen ezberdina azpimarratu du Jaurlaritzak
Jon Agirrek, Eusko Jaurlaritzako Lan Harremanen zuzendariak, grebaren jarraipenari buruzko datuak eman ditu ezagutzera. Jarraipenaren daturik altuena hezkuntzan eman da (% 41,4ko jarraipena); segurtasunean, berriz, % 3,45ek baino ez dute bat egin greba deialdiarekin.
2023/10/25 - 15:15
Sindikatuek ''arrakastatsutzat'' jo dute sektore publikoan gaurko deituta dagoen greba
Milaka langile kalera irten dira EAEko hiru hiriburuetan. Sindikatuek "arrakastatsutzat" jo dute greba, zenbait sektoretan jarraipen zabala lortu dutelako.
2023/10/25 - 12:48
''Enplegu publikoa lortu eta berehala, herritar batzuk ez dira gustura egoten, eta aldarrika hasten dira''
Josu Erkorekaren esanetan, "paradoxa bat dago Euskadin: gero eta handiagoa den sektore batek funtzio publikoan enplegua lortu nahi du, eta, lortzen duenean, berehala ez da pozik egoten, eta aldarrikapenak eta eskaerak planteatzen ditu, bere bizi-helburua zenean".
2023/10/25 - 10:50
Sektore publikoko langileak grebara daude deituta gaur, lan baldintzen eta zerbitzuen kalitatearen defentsan
Bi deialditik lehena dute gaurkoa (bigarrena abenduaren 19an dute). Jaurlaritzari, aldundiei eta udalei egingo dizkieten aldarrikapen nagusiak dira erosahalmena bermatzea eta enplegu publikoa egonkortzea.
2023/10/23 - 10:00
Lehendakariak "populismoa" egotzi die sindikatuei, erakundeek ez baitute "mugarik gabeko baliabiderik"
Iñigo Urkulluk iritzi artikulu batean nabarmendu duenez, "ezin da diru publiko guztia funtzionarioen nominak ordaintzeko bakarrik erabili", eta argudiatu du enpresa pribatuek, autonomoek eta kooperatibek ere inbertsioak behar dituztela.
2023/10/12 - 17:08
Sektore publikoan greba deitu duten sindikatuek bilera batera deitu dituzte euskal erakundeak
Hitzordua urriaren 16an izango da, astelehenean. Gainera, Diputatuen Kongresuan ordezkaritza duten alderdiei bilera erronda egiteko gonbita egin diete sindikatuek.
2023/10/03 - 14:56
EAEko sektore publikoko langileek % 0,5eko soldata igoera gehigarria izango dute aurten
Langile publikoen soldatak % 2,5 handitu ziren urtarrilean, baina beste % 0,5 igoko dira urritik aurrera, 2022ko eta 2023ko irailen arteko KPIaren baturak % 6 gainditu duelako.
2023/09/30 - 13:17
BECek 80.000 hautagai hartuko ditu asteburuan Osakidetzako LEParen baitan
2020-21-22E Lan Eskaintza Publikoaren baitan izango dira azterketak asteburu osoan, ostiraletik hasita, eta 11.000 lanpstu egonkortzea dute helburu, plantillaren herena.
2023/09/29 - 16:07
83.600 hautagai baino gehiago aurkeztuko dira asteburu honetan Osakidetzako LEPera
LEP horretako gainerako hautaprobek urrian eta azaroan jarraituko dute, eta prozesuko azken azterketa azaroaren 25ean izango da.
2023/09/16 - 19:06
160.000 pertsona inguru ari dira azterketak egiten Estatuan, Administrazio Publikoko 27.000 lanposturako
Deialdiaren lehen fasea asteburu honetan gauzatuko da eta Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, 3.400 pertsonak Gasteizen egingo dituzte azterketak.
2023/08/04 - 12:50
Osakidetzak 2018-19ko lan eskaintza publikoaren 41 kategoriatako zerrendak argitaratu ditu
Besteak beste, Lehen Arretako mediku eta pediatrenak, lan osasuneko eta osasun mentaleko erizainena edota fisioterapeutena kaleratu ditu. Destinoa hautatzeko aukera dutenek bertan eskaintzen diren destinoen artean aukera dezakete.
2023/07/18 - 18:43
Dekretu berriak astero bi egunez telelana egiteko aukera emango die EAEko langile publikoei
Horrela, Eusko Jaurlaritzak onartu duen arau berriak telelaneko bi lanaldi oso aurreikusten ditu astean, eta lanpostu bakoitzaren berezitasunen arabera gehiago izateko aukera ematen du. Gainera, borondatezkoa eta itzulgarria izango da.
2023/06/14 - 19:51
Eusko Jaurlaritzak 10 urteko epea ezarri du herritarrei arreta euskaraz ematen zaiela bermatzeko
Miren Dobaran Hizkuntza Politikarako sailburuordeak onartu du helburua ez dela sektore publikoan euskararen erabilera normalizatzeko dekretua "legealdi honetan bai ala bai" onartzea, baizik eta "ahalik eta testurik onena" lortzea.
2023/06/09 - 18:32
97 lanpostu betetzeko 4.800 eskaera dituen Administrazio Orokorreko lan eskaintza publikoa hartuko du BECek
Larunbatetik igandera bitartean azterketak egingo dira laborategiko, osasun publikoko eta epidemiologiako, artxiboko, liburutegiko eta dokumentazioko, eta arreta soziolaboraleko plazetarako. Datorren astean, hilaren amaierara arte, beste 17 lan-eskala eta -kategoriatarako probekin jarraituko dute.
2023/05/22 - 19:18
Justiziako funtzionarioen grebak % 80ko jarraipena izan du sindikatuen arabera eta % 44koa Gobernuaren ustez
ELA eta LAB sindikatuek Estatuko funtzionarioek deituta zuten geldialdi mugagabearekin bat egiteko deia egin zieten EAEko funtzionarioei. Dituzten baldintzak "EAEko Admministrazio Orokorreko taulekin parekatzea" eskatzen dute.
2023/05/18 - 16:36
Eusko Jaurlaritzako garbitzaileek % 2,5eko soldata-igoera izango dute
UGT Euskadi sindikatuak eta ISS eta Zaintzen enpresek akordioa lortu dute gaur. Neurriak 3.000 langileri eragingo die, eta atzeraeraginezko ondorioak izango ditu, urtarrilean hasita.
2023/05/16 - 11:22
Escrivak eta sindikatuek aurreakordioa lortu dute Gizarte Segurantzako greba bertan behera uzteko
Besteak beste, Gizarte Segurantzaren lantaldea eta arreta zerbitzuak hobetzea eta Gizarte Segurantzaren Estatuko Agentzia "berehala" sortzea adostu dute. Bi aldeak arratsaldean bilduko dira akordioa sinatzeko.
2023/05/11 - 14:38
CCOOk eta CSIFek Gizarte Segurantzako lehen greba deitu dute irailaren 7an, baliabide faltagatik
Zerbitzu publikoaren "abandonua eta narriadura" salatu dituzte sindikatuek, besteak beste, langile falta izatea, hitzorduak atzeratzea eta bulegoak ixtea eragin baitute.
2023/05/09 - 10:05
Hiru eguneko greba, gaurtik hasita, EAEko Justizia Administrazioan
Jaurlaritzari beharginon soldatak gainerako funtzionarioen soldaten parekoak izatea eskatu diote ELAk eta LABek. Halaber, erretiro-baldintzak parekatzea eta Genero Indarkeriaren Epaitegietako langileentzat soldata plusa ezartzea galdegin dute.