160.000 pertsona inguru ari dira azterketak egiten Estatuan, Administrazio Publikoko 27.000 lanposturako
Enplegu publikorari lotuta, bi deialditako azterketak egingo dituzte asteburu honetan Gasteizen. Alde batetik, gaur-biharretan 2.382 hautagaik egingo dituzte Osakidetzako 17 kategoritarako azterketak, eta, bestetik, 3.400 pertsona izango dira Estatuko Administrazioak eskaintzen dituen lanpostuetako bat eskuratzeko azterketetan.
Guztira, 160.134 hautagai daude Ogasunak Espainiako Estatu osoan eskaintzen dituen 27.509 lanpostutarako.
Hautagai gehien Madrilen zenbatu dituzte (44.017), eta zerrenda horretan nabarmen atzetik ageri dira Sevilla (10.880), Valladolid (10.283), Valentzia (8.635), Malaga (8.468), Murtzia (7.923), Granada (7.011), Las Palmas (6.735), Bartzelona (5.583) eta Alacant (5.212).
Oposizio horietan eskatzaile gehien dituzten lanpostuak hauek dira: Estatuko Administrazioko Administrarien Kidego Orokorra, Estatuko Administrazioko Laguntzaileen Kidego Orokorra eta Estatuko Administrazio Zibileko Kudeaketa Kidegoa dira.