Gabonak
2022/12/11 - 13:12
Gabonetako Sari Potoloa irabaztea: 100.000ren artean, probabilitate bakarra
Errioxako Unibertsitateko matematikari baten arabera, Gabonetako Loteria Zozketan parte hartzen dutenen % 5ek bakarrik berreskuratuko du gastatutako dirua baino gehiago.
2022/12/09 - 16:47
Zangozako Aramendia gozotegi ospetsua berriro ere ireki dute, hilabetez, eta herrian ilusio handia piztu du
Duela hilabete batzuk, ixtea erabaki zuten; orain, baina, zabaldu dute berriro, Errege egunera arte. Jendeak oso pozik hartu du albistea.
2022/12/05 - 22:41
Gabonetako merkatuak aktibo ekonomiko garrantzitsua dira Alemanian
Alemania da Gabonak bizi diren herrialdeetako bat, batez ere, abenduan zehar hirietako plazak betetzen dituzten azoka txikiei esker. Gabonetako merkatuak aktibo garrantzitsuak dira Alemaniako ekonomiarentzat, eta milaka turista erakartzen dituzte.
2022/12/05 - 17:18
Hauek izango dira Hego Euskal Herriko hiriburuetako Gabonetako argien aldaketak
Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Iruñean Gabonetako argiak, zenbait aspektutan, murriztu egin dira; ordutegian, egutegian, bonbilla kopuruan edota gastuan.
2022/12/02 - 21:51
Jatetxeetan erreserbak egin eta bertaratzen ez diren bezeroen kopurua hazi dela salatzen dute ostalariek
Hainbat jatetxe bezeroei fidantzak eskatzen hasi dira bertaratuko direla ziurtatzeko. Kasu gehienetan ere kantzelazio politikak ezarri dituzte ostalariek.
2022/12/02 - 21:14
Donostiak Gabonetako argiak piztu ditu, su artifizialen ikuskizuna lagun
Gabonak ostiral honetan iritsi dira Gipuzkoako hiriburura, hiri osoan argiak piztuta. Ukrainako haurrek botoia sakatu dute, argi-ikuskizun baten ostean.
2022/12/01 - 22:41
Angulak % 23 merkatu dira eta ostrak % 17, aurreko urtearekin alderatuta
Gehien garestitu direnak: Aza gorria: % 32, legatza: % 16 etta horiekin batera, indioilarra, lanpernak, txahal biribilkia eta langostino egosiak. Baina, badira merkatu direnak: angulak eta ostrak, %23 eta 17, hurrenez hurren.
2022/12/01 - 16:07
EAEko herritarren %22k gutxiago gastatu nahi dute Gabonetako erosketetan
Prezioaren igoera dela eta, batez besteko gastua %35 igotzea aurreikusten da aurten: 681 eurora iritsi arte.
2022/11/30 - 22:43
Bilbok Gabonetako argiak piztu ditu
Gaur 1.300.000 LED bonbilla baino gehiago piztu dira hiriko auzo guztietan. Nabarmentzekoak dira udaletxearen aurrean dagoen 14 metroko zuhaitza, Areatzako argi-basoa edo Kale Nagusiko argi urdin klasikoak.
2022/11/29 - 21:52
Iruñeak gabonetako argiak piztu ditu
Iruñeko patroiaren egunean gabonetako argiak piztu dituzte. 180 arku, udaletxea eta Gaztelu plaza argiz janzten dituzten argiak. Beste behin led motakoak dira guztiak, eta errege egunerarte egongo dira piztuta.
2022/11/27 - 11:58
Olentzeroren eta Mari Domingiren etxeak prest, Euskal Herriko umeak hartzeko
Gabonetako opariak eskatzeko euren gutunak idazten dabiltza egunotan Euskal Herriko haurrak. Nora eta noiz jo behar dute Mari Domingirekin eta Olentzerorekin elkartzeko? Hona hemen Euskal Herriko gure bi pertsonaia maitatuenetarikoen etxeak bisitatzeko informazio praktikoa.
2022/11/26 - 20:27
Gabonetako argiak piztu dituzte dagoeneko Gasteizen
Andra Mari Zuriko plazan, Espainia plazan, Florida parkean eta plaza Berrian jarri dituzte argiak, eta 2023ko urtarrilaren 6ra bitartean egongo dira piztuta.
2022/11/25 - 13:50
Berrikuntzak eta haurrentzako eskaintza zabala Gasteizko Gabonetan
Gasteizek gabonetako ekitaldiak azaroaren 26an hasiko ditu argiekin. Desfileak, izotz-pista, txirrista, argiak eta haurrentzako ekintza ugari izango dira 2022ko Gabonetan.
2022/11/24 - 15:36
Gabonei begira, produktu gehienen prezioak bere horretan dira momentuz
Hilabete falta da Gabon gauerako eta prezioen igoerarekin kezkatuta edo, dagoneko hasi da jendea otorduetako menua eta erosketak pentsatzen.
2022/11/23 - 18:09
Bilboko Gabonak 2022: Olentzero eta Mari Domingiren Kalejira eta Erregen Desfilea, bueltan
Olentzerori eta Mari Domingiri abenduaren 23an egingo diete harrera, eta Errege Magoei urtarrilaren 5ean. Bilboko Udalak #BilbaoGabonak ekimena aurkeztu du; urtarrilaren 6ra arte, aisialdiko 80 proposamen baino gehiago dakartza, "kalitatezkoak eta irisgarriak", doakoak hainbat, eta inklusiboak.
2022/11/20 - 13:34
Mari Domingik baserriko ateak ireki ditu Errenterian
Abenduaren 18ra arte, Errenteriako Añabitarte baserrian izango da Mari Domingi. Haurrek aurrez-aurre ikusi ahal izango dute, nahiz eta Gabonetako opariak prestatzen oso lanpetuta dabilen.
2022/11/20 - 11:37
Mari Domingiren Errepublika magikoa
Errenteriako Añabitarte Baserria Mari Domingiren etxe bihurtu da, eta haren inguruko zelaiguneak, ibilbide magiko batean barna, magiaz, iratxoz eta sendabelarrez bete dira. Ezagutzerik nahi?
2022/11/18 - 19:41
Donostiako Gabonetako egitaraua: zer eskaintzen du Gabonetako Europako Hiriburuak?
Abenduaren 2an (ostirala da), Gabonetako Merkatua inauguratuko dute, eta Gabonetako argiak piztuko dira. Andia kaleko noria jarrita dago, eta, besteak beste, lerentzako arrapala bat, bola erraldoia eta photocalla izango dira.
2022/11/10 - 15:53
Josean Bengoetxea eta Kandido Uranga dira protagonistak 2022ko Gabonetako Loteriaren hiru iragarkietako bitan
Gabonetako Loteriaren kanpaina aurkeztu dute, eta aurten, bat beharrean, hiru iragarki izango dira.
2022/11/09 - 21:48
Ohiko Gabonen bueltarekin, zaila izaten ari da talde- eta enpresa-afariak egiteko lekua topatzea
Dagoeneko zaila izaten ari da Gabonetarako afariak egiteko tokia topatzea. Aitortzen dutenez, agendak koadratzea zaila izaten ari zaie ostalariei, azaroko bigarren hamabostaldirako eta abendurako oso hutsune gutxi gelditzen baitira.