Hauek izango dira Hego Euskal Herriko hiriburuetako Gabonetako argien aldaketak
Gabonak iristear daude, eta Hego Euskal Herriko lau hiriburuek data berezi horietarako prestaketekin jarraitzen dute. Hiritarrak ez dira argindarren igoeraren kaltetu bakarrak; udaletxeak egoera berri horretara egokitu behar izan dira, eta Gabonetako argiak, alor batzuetan, murriztu dituzte.
Gasteizen, guztira, 1.204.902 bonbilla erabiliko dizute hiri guztia argiztatzeko, eta gastu energetikoaren % 20 aurreztea espero dute. Bonbilla guzti horien kostua aurreko urtekoaren berdina izango da; 140.250 €. Egutegiak aurreko urteetan egindako aurrerapenarekin jarraituko du, eta azaroaren 26an piztu dituzte argiak. Ordutegiari dagokionez, astegunetan, 18:00etatik 22:00etara egongo dira piztuta, aurreko urtean baino ordu bat gutxiago, eta asteburuetan eta urtarrilaren 5ean, berriz, ordu berdinean piztu, baina 01:00etan itzaliko dira.
Bilbo hiriari dagokionez, aldaketa nagusia ordutegiaren egonkortasunean dago, hau da, argiak pizteko ordutegia berdina izango da piztuko diren egun guztietan. Guztira 1.350.000 bonbilla jarriko dira. Egutegiak ere astebeteko murrizketa jasan du. Gastu energetikoari erreparatuta, aurreko urtearekiko % 16,7ko jaitsiera aurreikusten dute; aurreko urteko 3.000 euroak 2.500era jaistea espero dute.
Donostiaren kasuan, ez da aldaketa handirik egin. Bonbilla kopurua aurreko urtekoaren berdintsua da, eta antzerako gastua suposatuko dute bai bonbillek, bai energiak. Aldaketa nagusia egutegian eta ordutegian izango da; astebete beranduago piztuko dira argiak, eta astegunetan, ordubete gutxituko da. Azken hori Udalak eredu izateko egin du, hiritarrek ikusteko beraiek ere moldaketak egin behar izan dituztela energiaren kostu altuari aurre egiteko.
Iruñean, bonbillek orduko 17,2KW-eko kontsumoa izango dute, eta guztira, 215.000 € kostatu dira, aurreko urtean baino % 23,1 garestiago. Gastu energetikoari dagokionez, ez da 1.000 eurora iritsiko. Egutegiak eta ordutegiak ez dute aldaketarik jasan aurreko urtearekiko; guztira, 39 egun egongo dira piztuta argiak.
Zure interesekoa izan daiteke
Mafiek Ceutako migratzaileekin trafikatzen dutela ohartarazi du Polizia Nazionalak
Angel Victor Torres Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroak koordinatuko du Espainiako Gobernuaren barruan Ceutako krisiak eragindako egoera.
Palestinarekin Elkartasuna elkarteak gogorarazi du Palestinako erasoek "ez dutela etenik" eta beste mobilizazio bat deitu du urrirako
Palestinarekin Elkartasuna plataformak deituta, manifestazioa egin dute ostiral honetan Bilbon, Palestinari elkartasuna adierazteko. Manifestariek salatu dutenez, su-etena hasi zenetik palestinarren aurkako sarraskia ez eteteaz gain, Israelgo Gobernuak Libanora eta Iranera zabaldu ditu erasoak. Urriaren 3an beste manifestazio bat egingo dute, Bilbon.
Lezoarrak kezkatuta daude Pasaiako portuko isuriekin eta neurriak eskatu dituzte
Azken sutearen ondorioz, leihoak ixteko deia egin diete agintariek. Horrelakoak eguneroko kontua direla salatzen dute eta elkarretaratzea egin dute udaletxe aurrean. Portuan lan egiten duten enpresek euren osasunaren kontura ateratzen dituztela etekinak diote eta agintariei neurriak hartzeko eskatu diete.
Riglosko sute handia kontrolpean dute, eta ebakuatuak etxera itzuli dira
Aragoiko Gobernuak babes zibileko gutxieneko mailara jaitsi du alerta azken ebakuatuak beren etxeetara itzuli ondoren, nahiz eta operatiboak lanean jarraitzen duen 14.500 hektareako perimetroa finkatzeko.
Sagardogileek sagar-bilketa aurreratu dute lehortearen ondorioz, eta aurtengo uzta % 30-35 txikiagoa izango dela aurreikusi dute
Uda lehorraren ondorioz, ekoizle batzuek uzta aurreratu dute, eta beste batzuek datozen egunetan ekingo diote bilketari. Kanpainaren emaitza irailean aurkeztuko dute Villabonako sagasti esperimentalean.
Aurtengo Aste Nagusia azkena izango da Juan Mari Aburtorentzat Bilboko alkate bezala
12 urtez alkate izateak ematen duen perspektibarekin, Aste Nagusiak izan duen bilakaeran herritarren parte-hartzea nabarmendu du. Oraindik bada zer hobetu eta kontuan hartzeko moduko kezkak eta erronkak. Horren harian, konpartsekin gorabeherak izan arren, gaur egun harremana errespetuzkoa dela esan du. Jaia lehertzeko egun bakarra falta denean, alkateak ere urduri eta emozio handiz bizi ditu ordu hauek.
Txosnak "gune seguruak" izango dira Aste Nagusian erasoak jasaten dituztenentzat
Bilboko Konpartsek egunero txandak antolatuko dituzte erasoa jasan duten pertsonei arreta emateko, leku seguru batera laguntzeko eta, hala eskatuz gero, beste eragile batzuekin harremanetan jartzeko.
Ertzaintzak kontrolak egingo ditu Aste Nagusian, armak eta objektu arriskutsuak dituzten pertsonak sar ez daitezen
Operatibo berezi horren barruan, bideozaintza ezarriko da eraso sexistak prebenitzeko, patinete elektrikoen erabilera kontrolatuko da eta garbiketa-dispositibo bat zabalduko da.
Herritarrak konfinatu dituzte hainbat orduz Pasaiako portuan piztutako sute baten ondorioz sortutako keagatik
Sua gaur goizean piztu da Pasaiako portuko desegite-gune batean, eta, batez ere, autoak eta bateriak erre dira. Ke-laino handiaren ondorioz, larrialdi zerbitzuek ES-Alert bat aktibatu eta konfinamendua eskatu dute, batez ere Lezoko herritarrei. Airearen kalitatea normala zela egiaztatu ondoren kendu dute abisua.
Euria Urzainkiko sutea itzaltzen laguntzen ari da, baina ibilgailuen sarbidea zailtzen du
Baso-pistak ezin dira ibili, lurraren ezegonkortasuna areagotu eta elementuak erortzeko aukera baitago. Horrek arriskua areagotu du, eta bigarren mailako sute-guneak sortzeko probabilitatea handitu du.