Gabonak
2021/12/24 - 15:53
EAE eta Nafarroa Urtezahar gauerako neurriak zehazten ari dira
EAEko eta Nafarroako Osasun arduradunek, Kantabria, Gaztela eta Leon eta Errioxarekin batera, kasuen gorakada geldiarazteko neurri komunak aztertzen jarraitzen dute.
2021/12/24 - 15:40
Olentzero eta Mari Domingi, azken orduko opariak biltzen
Umeek jostailuak eta nagusiek batez ere arropa eskatu dute, opari praktikoak. Pandemiaren aurrean gaurko egunak poza ekarriko du Euskal Herriko etxeetara.
2021/12/24 - 15:31
Aurten lasaiago daude azokak, covidagatik eta aste osoan apurka-apurka ibili direlako erosleak
Giro polita eta mugimendu handia gaur merkatuetan, baina beste urteetan baino gutxiago. Hala ere merkatariak pozik daude, salmentak onak izan omen dira, eta esan digutenez eskari asko izan dituzte aste osoan.
2021/12/24 - 15:25
Milaka dira Gabon-gaua eta datozen egunak konfinatuta pasa beharko dituztenak
Euskal Herri osoan konfinatuta dauden milaka pertsonek gaurko afaria eta biharko bazkaria bakarrik, gelan sartutan pasa beharko dute. Horietako batzuekin hitz egin dugu.
2021/12/24 - 15:19
Nafarroako Gobernua neurri murriztaileak jasotzen dituen foru agindua prestatzen ari da
Astelehenean bertan helaraziko dio agindua Auzitegi Nagusiari onespena eskatzeko. Urte zaharrerako, Nafarroako Gobernuak, goizaldeko 01:00tan itxi nahi du ostalaritza, barran kontsumitzea debekatu eta aforoak murriztu.
2021/12/24 - 14:48
Gabonetan otordu seguruak izateko gomendioak
Azken egunetan adituen hainbat gomendio eman dizkigute bazkari eta afari seguruak izateko: distantzia mantendu, besarkadarik ez eman, etxebizitza aireztatu...
2021/12/24 - 12:38
Turistarik gabeko bigarren Gabonak Belenen
Omikron aldaeraren iritsierak eta Israelen muga itxierak, Palestinako Belen hiria turistarik gabe utzi du bigarren urtez.
2021/12/24 - 12:27
Urtaran: "Ez du zentzurik Urtezahar gaueko kotiloiak ospatzeak"
Gasteizko alkateak barnealdeko ospakizunen arriskuaz ohartarazi du, bai ostalaritzan, bai etxeetan. Olentzeroren desfilea egokitu izanak haurrei "Gabonetako ilusioa transmititu ahal izateko" bermeak ematen dituela ziurtatu du.
2021/12/24 - 09:13
Osakidetzako osasun-zentroek ordutegiak murriztuko dituzte Gabonetan
Osasun-etxe bakoitzak bere ordutegia erabaki ahal izango du, eta, beraz, nork bere erreferentziazko kontsultategiko karteletan begiratu beharko du, eta landa-eremuetan, baita udaletxeetan ere. ELA eta LAB sindikatuek seigarren olatuan ordutegiak murriztu izana salatu dute.
2021/12/23 - 15:53
Gasteizko Gabonetako Azokak neurri bereziak hartu ditu ekoizle txikien elikagaiak bezerorengana hel daitezen
Gaur Gasteizen ospatu den Gabonetako Azokan salmenta postuak bi metro eta erdira egon dira eta ez da pilaketarik sortu.
2021/12/23 - 15:46
Getariako San Anton haztegitik ateratzen da Euskal Herrian eta Estatuan jaten den mariskoaren zati handi bat
Getariako San Anton haztegiko langileen lana gogorra da, bereziki sasoi honetan. Garraio lana ere kontu eta mimo handiz egiten dute produktua bizirik eta egoera onean edukitzeko.
2021/12/23 - 12:16
Eneko Goia: "Gehiago kezkatzen naute Urte Zaharreko zenbait gauzek, Olentzeroren desfileak baino"
Donostiako alkatea kezkatuta agertu da pandemiaren eboluzioagatik eta Gabon garaiko ospakizunek, kotiloiak, esaterako, ekar ditzaketen ondorioengatik, legezkoak izan arren, "arriskutsuak" direlako. Gaur-gaurko, "zaila" ikusten du Danborrada egin ahal izatea.
2021/12/22 - 22:06
Eusko Jaurlaritzak ez du neurri berririk hartuko Gabonetan
Iñigo Urkullu buru den exekutiboaren ustez, gainerako erkidegoetatik at neurriak hartzea "ez da eraginkorra".
2021/12/22 - 11:28
Pedro Sanchezek esan du familiek Gabonak ospatu ahal izango dituztela
Pablo Casadok leporatu dio Gabonetarako bi egunen faltan ezjakintasuna dela nagusi neurri posibleen inguruan; Sanchezek erantzun dio Gabonak ospatu ahal izango dituztela familiek, txertatze maila altuari esker.
2021/12/21 - 21:29
Aiert Arieta-araunabeña ETBko kazetaria, konfinatuta
Zailtasunak zailtasun, nahiko ondo ari da gainditzen gaixotasuna. Gabon hauetan, inoiz baino jende gehiago egongo da bakarrik. Milaka lagun konfinatuta daude Euskal Herrian positibo direlako edo gertuko kontaktuak direlako.
2021/12/21 - 17:12
Olentzero eta Mari Domingiren desfilea luzatuko du Gasteizko Udalak, jende pilaketak ekiditeko
Iparralde gizarte etxetik abiatuko da, ostiralean, abenduaren 24an, 18:00etan, eta ondoren, Legutianoko atetik, Frantzia kaletik eta Bake kaletik igaroko da, baita Ortiz de Zarate kaletik eta Florida kaletik ere.
2021/12/21 - 15:22
Olentzeroren eta Mari Domingiren ibilbidea luzatu egingo dute Donostian pilaketak saihesteko
Gainera, Olentzerok eta Mari Domingik hiriko hainbat auzo bisitatuko dituzte autoz, besteak beste, Egia, Intxaurrondo, Altza, Amara eta Morlans, hiri erdialdera joaterik ez duten haurrek agurtzeko.
2021/12/21 - 15:14
Eusko Jaurlaritza: "Gabonetan mugi gaitezke, logikoena neurri komunak izatea da"
Arratsaldeko Osasun Publikoaren Batzordearen bileran, zein bihar, Presidenteen Batzarrerean adosten denari "itxaroteko" deia egin du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak. Gogorarazi duenez, "Euskadin baditugu neurriak, eta horiek bete behar ditugu".
2021/12/21 - 15:12
Gabonetako otorduak berrantolatzen ari dira familia asko
Hiru egun falta dira Gabonetako ospakizunetarako. Pandemiaren datuak okerrera doaz eta jendea beldurtuta dago. Gomendioei kasu egin eta egun batetik bestera planak aldatu dituzte familia batzuk.
2021/12/21 - 14:01
Gabonen atarian, koronabirusari aurre egiteko neurriak gogortzen hasi da Europa
Irlandan, ostalaritza establezimenduak, zinemak eta antzokiak 20:00etan ixten dituzte atzotik. Danimarkan ere hilabetez itxi dituzte antzokiak, zinemak eta kontzertu aretoak, eta Alemanian dantzalekuak eta diskotekak ixtea eta ekitaldi handiak bertan behera uztea aurreikusi dute.