Pedro Sanchezek esan du familiek Gabonak ospatu ahal izango dituztela
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak gaur Diputatuen Kongresuan ziurtatu duenez, familiek Gabon jaiak ospatu ahal izango dituzte, seigarren olatuak goranzko joerari eusten dion arren.
Pablo Casado PPko buruak, ezer ez egitea leporatu dio Sanchezi, bai eta autonomia erkidegoak "giza-ezkutu" gisa erabiltzea ere. Halaber galdetu dio ea behingoz argitu dezakeen, Gabonetarako bi egun falta direnean, eta kasuen igoeragatik "Espainia guztia kezkatuta" dagoenean, ea familiek ospatu ahal izango dituzten Gabonak ala neurri murriztaileak ezarriko ote diren.
Sanchezek erantzun dionez, "gurasoek seme-alabekin eta aitona-amonek seme-alaba eta bilobekin ospatu ahal izango dituzte Gabonak", horregatik ez kezkatzeko esan dio eta gogorarazi dio bere "iragarpen kaxkarren" kontrara, gaur egun txertoa jaso dezaketen herritarren % 90 txertatuta dagoela.