Gabonak
2020/12/25 - 19:59
Elur maila 500 metrora jaitsi liteke gaur
Abisu horia elurragatik bihar 9:00ak arte egongo da aktibatuta. Eguberriko protagonista hotza izango da. Elur-maila 500-600 m ingurura jaitsiko da.
2020/12/25 - 15:40
EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos, kritiko erregearen diskurtso "hutsalarekin"
EAEko PPk, bestalde, erregeak zabaldutako "konfiantza eta mezu itxaropentsua" nabarmendu ditu. PSOEk esan du "balore etikoekin konpromiso sendoa" erakutsi duela.
2020/12/25 - 15:28
Olentzeroren opariak irekiz eman dute goiza haurrek
Olentzerok eta Maridomingik lortu dute beste behin ere haurren aurpegietan irribarrea eta emozioa piztea.
2020/12/25 - 14:46
Iñigito Txapelpunkek bere gabon-kantak eskaini dizkigu
Lekeitioko musikariak bere 'Gabonetako Ipuinak' disko-liburuko kantak jo dizkigu
2020/12/25 - 12:51
EAJk erregeari leporatu dio berari dagozkion gaietan busti ez izana
Aitor Estebanek gaitzetsi egin du Felipe VI.ak, 40 urteren ostean, Estatuko Buruzagitzaren egoera edo militarren gutunak bezalako gaietan busti ez izana.
2020/12/24 - 15:52
Nafarroak Urtezaharreko bidaiak debekatuko ditu, kasuen gorakada baieztatzen bada
Chivitek adierazi duenez, ez du arazorik Gabonetako lehen egun hauetan kasu positiboek gora egin dutela baieztatzen bada, neurri murriztaileagoak hartzeko. Positibo berriak 125 kasutara igo dira gaur.
2020/12/24 - 13:21
Euskal merkatuak jendez beteta, azken orduko erosketak egiteko
Gabon gau honetan, Gasteizko merkatua eta Bilboko Erriberako merkatua bisitatu ditugu. Jendetza zegoen bietan.
2020/12/24 - 12:29
Gabonetan kamioi gidariek muga gurutzatu ahalko dutela hitzeman du Erresuma Batuak
Gainera, kaltetutako kamioilarien lan-baldintzak malgutzen dituen ebazpena argitaratu du BOEk ostegun honetan, urtarrilaren 13ra arte luzatuko dena.
2020/12/24 - 11:29
Bilboko Metroaren eta RENFEko zerbitzuak lehenago amaituko dira Gabon gauean
Abenduaren 24an, Bilboko Metroaren zerbitzua 21:00ak aldera amaituko da eta RENFEko azken trenak 21:05etik 21:50era aterako dira.
2020/12/23 - 16:11
Bilbok pirotekniarekin kontuz ibiltzeko eskatu du eta iazko 31 suteak gogoratu ditu
Aurreko Gabonetan Bizkaiko hiriburuko suhiltzaileek guztira 68 irteera egin zituzten abenduaren 24an, 25ean, 31n eta urtarrilaren 1ean.
2020/12/23 - 14:42
Gabonetarako dekretuari buruzko galdera eta erantzunak
Gabonetarako neurri berriak ezartzen dituen dekretua argitaratu ostean, Jaurlaritzak galdera-erantzun ohikoenen agiria argitaratu du, zalantzak argitze aldera.
2020/12/23 - 09:35
Beste erkidego batera joanez gero erantzukizun-adierazpena eramateko aholkatu dute
Erantzukizun-adierazpenetan datu hauek agertu beharko dira: batetik bestera doan pertsonaren izen-abizenak, datak, norengana doan eta helmugako helbidea.
2020/12/22 - 18:01
LABIk 'bide orria' ezarriko du datozen aste eta hilabeteetarako neurriekin
Goizean egin den Gobernu Kontseiluaren ostean, Zupiriak adierazi du goizeko LABIren Kontseilu Teknikoak LABIren Aholku Batzordeari aurkeztuko dizkiola arratsaldean ondorioak eta proposamenak.
2020/12/22 - 16:20
Laugarren sari batek, 38.341ak, 200.000 euro utzi ditu Cascanten
Beste laugarren saria, 75.981 zenbakia, oso banatuta egon da Euskaditik kanpoko administrazioetan.
2020/12/22 - 16:18
Gabonetako nekazari azoka Gasteizen, segurtasun neurri zorrotzekin
43 postu egon dira, denak Arabako produktuekin eta aldi berean, gehienez, 150 bisitari egon dira plaza berrian. Murrizketak murrizketa, ekoizleak pozik daude.
2020/12/22 - 15:03
Barakaldon bigarren sariaren, 6.095aren, serie bat saldu dute
Serie bakoitzak 1.250.000 euroko saria jaso du; hortaz, dezimo bat duenak 125.000 euro lortu ditu. Saria oso banatuta egon da.
2020/12/22 - 10:29
Seme-alabak dituzten familia zaurgarriak dira kaltetuenak Gabonetan
Honen harira, #GabonikGabekoFamiliak kanpaina aurkeztu du Save the Childrenek, familia zaurgarriek Gabonetan dituzten zailtasunak ikusarazteko.
2020/12/21 - 18:32
Bisitak ugarituko dituzte Gabonak zaharren egoitzetan igaroko dituzten egoiliarrentzat
Etxera itzuli daitezke Gabonak familiarekin igarotzera, baina bueltan PCRa egin eta koarentena bete beharrak atzera eragin dio bati baino gehiagori.
2020/12/21 - 14:57
Dena prest Gabonetako loteriaren zozketa ezohikoenerako
Lehen aldiz egingo da aurten abenduaren 22ko zozketa publiko barik Madrilgo Errege Antzokian. Jarraitu zuzenean eitb.eus-en 2020ko Gabonetako loteriaren zozketa.
2020/12/21 - 13:52
Olentzero eta Mari Domingi menditik jaitsi dira eta Bilbon dira dagoeneko
Aurten, ez dute kalejirarik egingo Bilboko kaleetan eta horren ordez, Arriaga antzokian antzerki-musikal bat egingo dute. Bost saio egingo dituzte asteazken eta ostegunean.