Gaixotasunak
2023/10/10 - 09:43
Albiste izango dira: Gerra Ekialde Hurbilean, buruko osasuna eta Igeldo
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/10/09 - 14:42
Osakidetza hasi da arrisku taldeetako pertsonak txertatzen
6 hilabete eta 5 urte bitarteko haurrei ere ari zaie gripearen kontrako prestakina ematen. Osasun Sailak emandako datuen arabera, joan den astean 80.000 hitzordu eman zituzten eta horietatik 1.500 umeentzat izan ziren.
2023/10/05 - 18:57
Dagoeneko 70 behi baino gehiago kutsatu ditu gaixotasun hemorragikoak Bizkaiko 44 etxaldetan
Gainera, bi animalia hil dira eritasunaren ondorioz. Foru Gobernuak laguntzak onartu ditu abeltzainentzat: 30 euro albaitariaren lehen bisita ordaintzeko, eta 20 euro gaixotzen den animalia bakoitzeko.
2023/10/03 - 12:18
Sagarduik "irabazi-asmorik gabeko erakundeekin lankidetza" defendatu du itxaron-zerrendak murrizteko
Radio Euskadiko 'Boulevard' saioan Osakidetzaren txosten bati buruz galdetu diote, horren arabera, 2.716 paziente bideratu baitituzte zentro pribatuetara itxaron-zerrendak murrizteko, 5,5 milioi euroko kostuarekin. Sailburuak esan du ez dela "ezohiko neurria" Euskadin.
2023/10/02 - 14:13
Gipuzkoako Aldundia abelburuei eragiten dien GHE gaitzari aurre egiteko laguntza gehiago aztertzen ari da
Neurri zehatzak, baina, ez dituzte aditzera eman, eta beste bilera bat deitu dute datorren asteko astearterako. Orain arte, Gipuzkoako Foru Aldundiak bere gain hartu ditu gaixotasuna sendatzeko botiken gastuak; ez, ordea, albaitarien irteerak edo bestelako gastuak.
2023/10/01 - 20:12
20.000 ahate bildu dituzte Bilboko Itsasadarrean, gaitz neurodenegeratiboen ikerketaren alde
11. Estropatadak ehunka lagun batu ditu igande honetan Bilbon. Euskalduna Zubitik bota dituzte herritarrek erositako ahate guztiak. Bildutako dirua gaixotasun neurodegeneratiboak ikertzeko bideratuko dute.
2023/09/23 - 22:39
Star Wars filmetako pertsonaiek lehorreratze solidarioa egin dute Donostian, haur minbiziaren aurka
The Pink Force eta Aspanogi elkarteek lehorreratzea egin dute larunbat honetan Donostiako Kontxa hondartzan, azken horren 25. urteurrena ospatzeko. Darth Vader eta storm trooper ugari izan dira bertan, haurrak agurtzen.
2023/09/22 - 19:34
Behi-aziendaren gaixotasun hemorragikoaren 25 kasu atzeman dituzte Euskadin
Gaixotasuna eltxo baten ziztadaren bidez transmititzen zaie animaliei, eta ez die pertsonei eragiten; beraz, Eusko Jaurlaritzak lasaitasun mezua bidali du. Oro har, bi astetan sendatzen da, baina kostu handia da abeltzainentzat.
2023/09/21 - 10:19
Albiste izango dira: Euskara Kongresuan, covid-aren biktimei omenaldia eta Primeran plataformaren aurkezpena
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/09/18 - 21:32
Osakidetzak arrisku handiko umeei eta jaioberriei jarriko die bronkiolitisaren aurkako txertoa
Hain zuzen ere, gaixotasun larria izateko arriskua duten 12 hilabetetik beherako umeei eta birusaren hedapen-garaian jaiotakoei (urritik martxora, gutxi gorabehera) jarriko diete txertoa.
2023/09/15 - 12:55
XI. Estropatada, WOP Challenge eta WOP Festival, iraileko azken asteburuan
The Walk On Project fundazioak gaixotasun degeneratiboen aurkako asteburua aurkeztu du, irailaren 30ean eta urriaren 1ean egitekoa.
2023/09/11 - 18:33
Gaixotasun hemorragiko epizootikoaren lehen agerraldiak, Gipuzkoako eta Arabako hamar etxaldetan
Batez ere oreinei eta behiei eragiten dien gaixotasuna da. Eltxoen ziztadaren bidez transmititzen da animalien artean, eta ez die pertsonei eragiten, ezta kutsatutako animalietatik lortutako elikagaiei ere.
2023/09/09 - 12:49
Alboko Esklerosi Amiotrofikoa duten gaixoen aldeko kontzertu solidarioak egin dituzte Getxon
Dirua biltzeko ekitaldi solidarioa da DalecandELA Fest jaialdia, Alboko Esklerosi Amiotrofikoa ikertu dezaten. Asteburu osoan zehar hainbat artista izango dira oholtza gainean. Bart, Ariel Roth argentinarraren txanda izan zen.
2023/08/29 - 21:20
Bizirik zegoen 8 zentimetroko zizare bat atera dute Australiako emakume baten garunetik
46 urteko emakumea 2021ean ospitaleratu zuten, parasito batek eragindako infekzio-sintomekin, baina ez zuten ezer aurkitu. Aurten, neurokirurgialari batek misterioa argitu du.
2023/08/29 - 20:47
6 hilabete eta 5 urte arteko umeei ere jarriko zaie gripearen aurkako txertoa Euskadin
Osakidetzak birusa gehien transmititzen duten biztanleei ere jarriko die txertoa, hots, umeei.
2023/08/22 - 13:01
Artrosi kasuek gora egiten jarraituko dute biztanleriaren zahartzearen eta obesitatearen ondorioz
Ikerketa baten arabera, 2050ean ia mila milioi pertsonak artritis mota ohikoena izango dute. Ez du sendabiderik, eta gehiago eragiten die emakumeei.
2023/08/18 - 15:30
72 hegazti hil dira Gasteiz inguruan botulismo agerraldi baten ondorioz
Radio Vitoriak jakin duenez, gaixotasunak jotako 72 animaliaren gorpuak jaso dituzte, eta 19 hegazti Martiodako zentrora eraman dituzte. Agerraldi honek ez die gizakiei eragiten.
2023/08/12 - 14:19
Emakumeek covid-19 kasu positibo gehiago pairatzen jarraitzen dute Euskadin, baina heriotza gutxiago
2020ko otsailaren 28an Euskadik lehen bi koronabirus kasuak baieztatu zituenetik, 760.000 positibo inguru zenbatu dira dagoeneko, Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera.
2023/08/02 - 22:31
Minbiziaren detekzio goiztiarrean Adimen Artifizialak bere lekua egin du, eta oso emaitza onekin
Euskal Herrian hainbat esparrutan hasi dira integratzen; besteak beste, minbizia detektatzeko. Entseguaren arabera, adimen artifizialari esker sanitarioen lan karga %44 murriztu zen.
2023/08/02 - 21:32
Adimen Artifizialak bularreko minbizi kasu gehiago identifikatzen laguntzen du, ikerketa baten arabera
Lundeko Unibertsitateak (Suedia) egindako ikerketa baten arabera, Adimen Artifizialaren laguntza duen lantaldeak % 20 minbizi gehiago identifikatzen ditu, eta erradiologoen lan-karga % 40 baino gehiago murrizten du.