Albiste izango dira: EITB Maratoia, azaroko KPIa eta Euskaraldiaren 4. edizioaren aurkezpena
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, abenduak 14, hedabideetako lerroburu nagusiak:
-EITB Maratoia: 2023ko EITB Maratoiak egun handia biziko du gaur, "Minbiziaren Aurka Aukera Berriak" lelopean. Urtero bezala, egun berezia izango da, eta bertan bilduko dena minbizia ikertzera bideratuko da. Asko dira ekarpenak egiteko moduak, eta denak daude jada martxan: Banku-transferentzia bidez, BIZUM bitartez (dohaintza solidarioa: 33478) eta EITB Maratoiaren webgunean online dohaintza eginda.
-Azaroko KPIa: Estatistika Institutu Nazionalak azaroko KPIaren datua zehaztuko du. Aurreratu zutenez, % 3,8an kokatu zen Kontsumo Prezioaren Indizea iragan hilabatean, eta horrek pentsioen igoera dakar 2024ra begira. Gaur baieztatuko dute igoera, behin betiko datua argitaratzen dutenean.
-Euskaraldiaren 4. edizioaren aurkezpena: Besteak beste, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak hartuko du parte Euskaraldiaren laugarren edizioaren aurkezpen ekitaldian, Donostian (Tabakaleran). Prentsaurreko horretan emango dute jakitera noiztik nora egingo den Euskaraldiaren edizio berria.
Zure interesekoa izan daiteke
Artxandako tunela, itxita: eragozpen nagusiak, bide alternatiboak eta aholkuak
Bilboko gotzainak elkarrizketarako deia egin du, "berriz ere indarkeria agertu ostean, aurretik izan zenaren berdina izan ez arren"
Jendetza euskal hilerrietan, Santu Guztien egunean
Espainiako Gobernuak asteartean onartuko ditu Urdako istripuaren biktimentzako laguntzak
LZB sistemak partzialki huts egiten duenean zirkulazioa orduko 40 km-ra mugatzea proposatu du Renfek
Europak bi euroko tasa ezarri die EBtik kanpo erositako paketeei
Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendariak uste du jarrera erradikalizatuak gutxiengoa direla
Euskal hiriburuetako saltokiek egurrezko oholak kendu dituzte, gaua istilurik gabe igaro ondoren
2.200 pertsona baino gehiago identifikatu dituzte Bartzelonan, Blocusen deialdiak tarteko