Gaixotasunak
2023/06/24 - 17:40
Maskarak derrigorrezko izateari utziko dio, baina, zenbait kasutan gomendagarria izaten jarraituko du
Hiru urte baino gehiagoz beharrezkoa izan da musukoa jantzea osasun-.zentroetan, farmazietan eta adinekoen egoitzetan. Orain gomendio izango da arnas infekzioen sintomak daudenean. Paziente immunodeprimituak egon litezkeen lekuetan hala nola onkologia unitateetan edo ZIUetan eskatu ahal izango da.
2023/06/23 - 21:07
Musukoa ez da derrigorrezkoa izango ospitale, farmazia eta zentro soziosanitarioetan
1.140 egunez izan da derrigorrezkoa Espainiako Estatuan eremuren batean musukoa nahitaez erabiltzea. Ministroen Kontseiluak datorren astean onartuko du, ziurrenik, araudi berria jasoko duen errege-dekretua.
2023/06/23 - 10:20
Osasun zentroetan eta farmazietan musukoak kentzeko aukera eztabaidatuko dute arratsaldean
Jose Miñones Osasun ministroak deituta, 17:00etan hasiko da Lurralde arteko Kontseilua, eta bertan erabakiko dute gaur-gaurkoz musukoa derrigorrezko den tokietan hala izaten jarraituko duen ala "gomendioa" izango den aurrerantzean.
2023/06/21 - 16:24
''Era guztietako terapiak probatu nituen, 'nahikoa da' esan eta egunerokoa bizitzea erabaki nuen arte''
EAEn Alboko Esklerosi Amiotrofikoa duten 384 gaixo daude eta Nafarroan 50. Gehienei, 50 eta 60 urte bitartean atzematen zaie gaixotasuna eta, eta gaur egun, 65 urtekoa da batezbesteko adina. Pablo Olmosen kasua ezagutzeko aukera izan dugu.
2023/06/21 - 16:17
Alboko Esklerosi Amiotrofikoa (ELA) duten 40 kasu diagnostikatzen dira urtero Euskadin
Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren (ELA) aurkako Munduko Egunean, pazienteentzat "lehen egoitza integrala errealitate bihurtzeko" eskatu die ADELA elkarteak Legebiltzarreko taldeei, alderdi politikoei eta erakundeei, horretarako lege berri bat sortuta.
2023/06/20 - 19:24
Osasun zentroetan eta farmazietan musukoak kentzeko aukera eztabaidatuko dute ostiralean
Jose Miñones Osasun ministroak Lurralde arteko Kontseilu batera deitu ditu erkidegoetako kontseilariak. Batzarra 17:00etan hasiko da.
2023/06/17 - 18:15
CDKL5 sindromearen nazioarteko eguna da, Euskadin hiru kasu baino ez daude
Maren eta Abril haurdunaldi arrunt baten ostean jaio ziren. Gaur egun, ezin dute hitzik egin, ezta ibili ere. Eta krisi epileptikoek, gaixotasunaren sintomarik nagusietakoa, euren egunerokoa baldintzatzen dute guztiz.
2023/06/05 - 20:35
Osakidetzak pediatra guztiak prestatuko ditu haurren zainketa aringarrietarako
Euskal Osasun Zerbitzua protokolo bateratu batean eta zainketa aringarrien unitate pediatriko espezifiko batean ari da lanean.
2023/06/05 - 19:39
Zer da kukutxeztula?
Argitu hemen azken egunotan Gipuzkoan kasu agerraldia izan duen gaixotasunari buruzko zalantzak.
2023/06/05 - 16:00
Gipuzkoak kukutxeztul agerraldia antzeman du, 45 kasu arinekin
Kasuen gorakada Gipuzkoan bakarrik gertatu da, Araban kasu bakarra izan baita, eta Bizkaian, bat ere ez. Kukutxeztul agerraldiak "ziklikoak" eta "ohikoak" izan ohi dira, baina azken bi urteetan covid-19ak beste birus eta bakterio batzuen lekua hartu du, Osasun Sailaren arabera.
2023/06/04 - 22:40
20 urte beranduago, Pagoetako tontorrean egon ahal izan da Ana Mosquera AEA duen gaixoa
Alboko esklerosi amiotrofikoa (AEA) duen zarauztarra tontorreraino igo da, Montes Solidarios elkarteari esker. Aulki berezi batean igo da, lagun eta familiak lagunduta, eta orain 20 urte zapaltzen ez zuen tontorrean egon ahal izan da.
2023/06/04 - 16:35
‘Zoro eta Harro Eguna’ ospatu dute Iruñean, gaixotasun mentalari botikekin soilik erantzuten zaiola salatzeko
Psikiatriak gehiegizko botikak eskaintzen dizkietela salatu dute, eta kalera irten dira harro daudela erakusteko. Zoroak direneko aitortzak, harrotasunetik, salatzeko nolanahi ere, gaixotasun mentalen gisara aintzat hartzen diren horiek sufrimendua ezkutatzen dutela.
2023/06/03 - 14:58
Kukutxeztul agerraldia atzeman du Osakidetzak Gipuzkoan
EITB Mediak jakin ahal izan duenez, Bizkaian 0 kasu eta Araban bakarra izan den bitartean, Gipuzkoan 49 kasu atzeman dira azken asteotan. Helduentzat larria ez bada ere, adi egon behar da haur txikien kasuan, arriskutsua izan baitaiteke.
2023/06/02 - 20:11
Osasun Sailak konpondutzat jo ditu farmazietako errezeta elektronikoaren zerbitzuko arazo teknikoak
Osakidetzak azaldu duenez, arazo horiek gorabehera, zerbitzua bermatuta egon da une oro, eta tratamendu farmakologikoak normaltasun osoz eman ahal izan dira.
2023/06/02 - 16:40
Osasun Ministerioak baieztatu du Donostia Ospitalean ingresatutako emakumeak malaria duela eta ez ebola
Mikrobiologiako Zentro Nazionalak egindako analisien ondorioz, baztertu egin da emakumeak ebola, dengea, lassa, Krimea Kongo, sukar horia eta beste sukar diarreiko batzuk hartu izana.
2023/06/02 - 09:47
Albiste izango dira: Infekzio tropikal kasua Donostian, negoziazio politikoak eta Gasteizko hilketa matxista
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/06/01 - 23:24
233 primate espezieren genoma sekuentziatu dute, giza gaixotasunak diagnostikatzen lagun dezakeena
Nazioarteko zientzialari talde batek espezie horietako 800 indibiduo baino gehiagoren genoma sekuentziatu du, orain arte animalia horien artean egin den katalogo genetiko handiena.
2023/06/01 - 18:29
Zer egin behar dugu kaparrak gure gorputzetik kentzeko?
Gehienetan ez da ezer gertatzen, baina gaixotasun larriak ere eragin ditzakete, eta hori dela eta entsegu klinikoak egiten ari dira arriskua gutxitzeko. Klima aldaketak eta maskoten ugaritzeak kaparren kopurua asko handitzea ekarri dute, eta ez soilik mendian, edozein parketan ere bai.
2023/06/01 - 16:40
Emakume bat ospitaleratu dute Donostian, sukar hemorragikoa izan dezakeelakoan
Osakidetzak protokoloa aktibatu du. Andrazkoa Afrika Erdiko Errepublikan izan berri da, eta egonkor dago. Sukar hemorragikoen artean hauek daude: ebola, Marburg birusaren gaixotasuna, Lassa sukarra eta sukar horia.
2023/06/01 - 16:30
Nolakoa da Segurtasun Biologiko Handiko Ospitaleratze Eremua?
Donostia Ospitalean Segurtasun Biologiko Handiko Unitatea inauguratu zen 2015ean, isolamendu- eta segurtasun-baldintza handiak behar dituzten gaixotasun infekto-kutsakorrak dituzten gaixoentzat, hala nola ebola birusa. (Inaugurazio eguneko irudiak)