Gaixotasunak
2023/04/11 - 16:59
Irensteko zailtasunak, Parkinsona duten gaixoen arazoetako bat
Gaitz honen munduko egunean, pazienteek dituzten ezkutuko arazoetako batzuk azaleratu nahi izan dituzte elkarteek.
2023/04/06 - 22:13
Minbizia 3 ordu baino gutxiagoan diagnostikatu ahal izango duen tresna bat garatu dute
Bartzelonako Erregulazio Genomikoko Zentroak RNAt molekulak erabiltzen dituen sistema bat asmatu du; "gaixotasunen diagnostikoa eta pronostikoa egiteko ahalmen handikoak" dira molekula horiek. Etorkizun hurbilean diagnostikoaren denbora murriztu ahal izango du.
2023/04/03 - 14:44
Gotzone Sagardui: ''Osakidetzako ZIUetan ez daukagu covid-19a duen gaixorik''
Osasun sailburuaren hitzetan hau albiste "itxaropentsua" da. "Badakigu oraindik kutsatzeak egongo direla", baina ZIUetara gero eta jende gutxiago iristen dela nabarmendu du.
2023/03/30 - 16:49
Desnutrizioak, kolerak, malariak eta beste zenbait gaitzek eragiten dute haurren heriotza tasa altua Afrikan
Munduko Osasun Erakundearen arabera, 130.000 lagun daude desnutrizioaz hiltzeko arrisku bizian, gehienak Somalia eta Etiopian. Lehorteak egoera nabarme okertu du.
2023/03/30 - 12:55
Medikuek baztertu egin dute Frantzisko aita santuak pneumonia duenik
Vatikanoko iturriek jakitera eman dutenez, Frantzisko aita santuak gau ona igaro du Erromako Polikliniko Gemelli ospitalean. Aita santua asteazken arratsaldean ospitaleratu zuten arnas infekzioa batengatik.
2023/03/29 - 22:36
Frantzisko aita santua Erromako Gemelli ospitalean dago
Hasiera batean, Vatikanoko prentsa-bulegoak programatutako kontrol batzuen berri eman du; baina ordu batzuk geroago onartu egin du aita santuak arnas infekzioa duela eta "ospitaleko tratamendu mediko egokia" behar duela.
2023/03/20 - 14:31
Pandemia hasi zenetik gaixo kopuru txikiena hauteman du Euskadik
Azken astean, 50 paziente daude ospitaleratuta eta hiru pertsona hil dira koronabirusak jota.
2023/03/18 - 19:05
Eutanasia Legea gehien aplikatu den erkidegoen artean daude Euskadi eta Nafarroa
2022ko ekainera bitartean, 180 pertsonak erabili zuten eutanasiarako eskubidea Estatuan. Duintasunez Hiltzeko Eskubidea plataformak aitortu duenez, ustez baino pertsona kopuru txikiagoa da. Eskatzaile gehienek esklerosia bezalako gaitz degeneratiboak zituzten.
2023/03/14 - 21:40
Botulismo agerraldia atzeman dute Europan, ustez Turkian argaltzeko tratamendua egin duten pertsonen artean
Orotara 67 botulismo kasu atzeman dituzte orain arte Europan, gehienak Alemanian.
2023/03/11 - 16:55
Xabin Fernandezek bere istorioa kontatzen duen ''Kanpora Sartzen'' antzezlana estreinatuko du gaur, Legorretan
10 urte pasa dira Xabin Fernandez kazetariak seropositiboa zela jakin zuenetik. Orain, publiko egitea erabaki du eta bere istorioa kontatzeko "Kanpora Sartzen" antzezlana estreinatuko du gaur, Legorretan, bere jaoterrian.
2023/03/10 - 21:55
184 pertsonak egin zuten bere buruaz beste iaz Euskadin, 2021ean baino 36 gehiagok
Suizidio saiakerak ere nabarmen hazi dira 13 eta 29 urte arteko gazteen artean. Testuinguru honetan, Osasun Publikoan dagoen profesional faltaz ohartarazi du Arabako Psikologoen Elkargoak; izan ere, Espainiako Estatuan sei psikologo besterik ez dago 100.000 biztanleko.
2023/03/04 - 16:07
Nola bizi izaten dituzte familiek seme-alaben buruko osasun arazoak?
Dioni Berraren semeetako batek bi hamarkada daramatza buruko osasun arazoei aurre egiten. Nerabezaroan sartuta, gaztea drogak kontsumitzen hasi zen, eta diagnostikoak okerrera egin zuen. Semearen eta familiaren bizipenen nondik norakoak kontatu dizkigu.
2023/03/04 - 15:56
Diziplina desberdinetako profesionalek osasun mentaleko arazoak dituzten nerabeak artatzen dituzte Zabalburun
Osasun mentaleko zentroetan artatzen dituzten gaixotasun ohikoenen artean elikadurarekin zerikusia dutenak daude, baina badira beste batzuk etxetik gertu eta ospitaleratu beharrik gabe zaintzen direnak; depresioa eta antsietatea, esaterako. Nerabe askok eguneko zentroetan dute tratamendua.
2023/03/04 - 15:47
Buruko gaitza duten zenbait gazterekin joan gara Agifes elkartean astero egiten duten terapia saiora
Osasun mentalari buruzko kezkak gora egin du azken urte hauetan, eta pandemiaren ondoren inoiz baino nabarmenagoa izan da, eta azpimarratzekoa da gazteen egoera. Horregatik, arazoak artatzeko banakako saioez gain, oso garrantzitsuak bilakatu dira talde terapiak.
2023/03/03 - 19:45
Hegazti gripearen kasu berri bat, Gasteiz inguruan gaixorik aurkitu duten hegatxuri batean
Iazko maiatzetik 25 foku atzeman dira guztira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
2023/03/02 - 15:04
EITB Maratoiaren bitartez bildutako diruak finantzatuko dituen bi proiektu
Miren Altunak Cita Alhzeimer Fundazioa aurrera ateratzen ari dena azaldu du, down sindromea duten pertsonen ingurukoa. Izaro Kortazarrak, bestalde, gaixotasun prionikoaren gainekoa, Bioarabaren eskutik. Guztira, zortzi proiektu dira.
2023/03/02 - 12:26
EITB Maratoiaren laguntza jasoko duten alzheimerraren inguruko zortzi ikerketa proiektuak
2021eko maratoi solidarioak milioi bat euro baino gehiago emango dizkie sei zentrotan garatzen ari diren zortzi ikerketa lerrori, Alzheimerren gaixotasunaren diagnostikoa hobetzeko eta tratamenduan aurrera egiteko.
2023/02/28 - 15:40
Tere Rojo: ''Jon Anderren diagnostikoa jaso nuenean lasaitu handia hartu nuen''
Jon Anderrek 23 urte ditu eta Errenterian bizi da. Mowat-Wilson sindromea du. Besteak beste, bihotzeko eta digestio sistemako gaixotasunak, epilepsia, eta desgaitasun intelektuala eragiten dizkio. Espainiako Mowat Wilson erakundearen Instagrameko kontua: @aesmowi.
2023/02/28 - 14:10
Gaixotasun arraroen 11.000 kasu baino gehiago atzeman dituzte EAEn eta Nafarroan
Osakidetzak 1.000 gaitz arraro ditu identifikatuta; Osasunbideak, bestalde, 73 ditu erregistratuta. 10.000 biztanleko bost pertsonak baino gutxiagok pairatzen dituzten gaitzak jotzen dira gaixotasun arrarotzat.
2023/02/28 - 12:28
Leticia Ceberio, Biocruces Bizkaia: ''Ezagutza gero eta hobea da, baina beharrezkoa da ikertzen jarraitzea''
Gaixotasun arraroen mundu egunaren harira, Leticio Ceberio medikua eta Biocruces Bizkaiko ikerlaria elkarrizketatu dute ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan.