Gaixotasunak
2024/11/30 - 11:38
Kasuen % 7,5 oraindik diagnostikatu gabe daude
Osasun Sailak eta Osakidetzak gogorarazi dutenez, prebentzioa eta diagnostiko eta tratamendu goiztiarra erabakigarriak dira. Preserbatiboa erabiltzea da transmisioa saihesteko modu nagusia. 2009 eta 2024 artean ia 34.000 test azkar egin zituzten EAEko farmazietan.
2024/11/29 - 22:05
Sonia Saenz de Buruaga farmazialaria: ''Minoxidil botika ilean eman eta gero eskuak ondo garbitu behar dira''
Aitak erabilitako burusoiltzea saihesteko botikak haren haurrarengan hipertrikosia edo 'otso-gizon sindromea' eragin du, gutxienez, hamaika kasutan. Minoxidil botikaren erabilera orri edo prospektuak albo-kalte horren berri emango du aurrerantzean.
2024/11/29 - 21:20
Burusoiltzea saihesteko botika batek 'otso-gizon sindromea' eragin die hamaika jaio-berriri
Nafarroako Farmakozaintza Zentroak hainbat kasu aztertuta topatu du zerk eragin duen haurren gaitza: haurren aitek botika hori erabiltzen zuten. Aurrerantzean, Europako botika agentziak aginduta, minoxidil botikaren erabilera orri edo prospektuak albo-kalte horren berri emango du.
2024/11/29 - 12:57
EAEn eta Nafarroan abereen mugimendua murriztu dute mingain urdina zabal ez dadin
Katalunian, Aragoin eta Balear Uharteetan ere hartu dute prebentzio neurria, eta txertaketa kanpainarekin batera osatuko dute. Birus batek sortzen du gaitza eta ardiei, behiei eta ahuntzei eragiten die.
2024/11/21 - 18:13
Bi mingain urdin kasu baieztatu dituzte Bizkaian, eta lurraldean nahitaezko txertaketa martxan jarri dute
Zehazki, Bizkaiko Foru Aldundiak bi kasu positibo antzeman ditu Abantoko behi-ustiategi bateko txahaletan, hori bai, ez dute gaixotasunaren sintomarik.
2024/11/16 - 19:21
Ardiak eta behiak txertatzen hasi dira Gipuzkoan, Oiartzunen mingain urdin kasu bat agertu ostean
Hiru hilabetetik gorako ardi eta behiei derrigor jarri behar diete txertoa, Gipuzkoako Aldundiak hori agindu baitu.
2024/11/04 - 11:44
Osakidetzak gripearen aurkako txertaketa herritar guztiei zabalduko die gaurtik aurrera
Joan den urriaren 7an arrisku taldeen txertaketarekin kanpaina hasi zenetik, 349.066 dosi baino gehiago eman dituzte.
2024/10/24 - 19:59
Bihotzekoak jota hiltzeko probabilitate bikoitza dute emakumeek gizonek baino
Gizon edo emakume izateak eragina du gaixotasun kardiobaskularrak dituzten pertsonen heriotza-tasan. Gizonen artean, heriotza-tasa % 6,7koa da, eta % 17koa emakumeen kasuan. Beñat Urruzolak Donostia Ospitalean egindako ikerketa baten emaitzak dira.
2024/10/22 - 18:34
Futbolariek gaixotasun neurodegeneratiboak izateko arrisku handiagoa dute buruko kolpeen eraginez
Ikerketak azken 50 urteetan buruan hartutako kolpeak areagotu egin direla egiaztatu du. Kalkuluen arabera, profesionalek 2.000 burukada inguru ematen dituzte 20 urteko ibilbidean, eta 10 urtean % 50eko probabilitatea dute garuneko konmozioa izateko.
2024/10/22 - 18:00
Sexu-transmisiozko infekzioek gora egiten jarraitzen dute EAEn
Eragin handiena duten sexu-transmisioko bi infekzioak, gonorrea eta klamidia, izugarri ugaritu dira, eta Euskadi da infekzio gehien izan dituen hirugarren autonomia-erkidegoa, Kataluniaren eta Madrilen atzetik.
2024/10/22 - 12:51
Euskadi da klamidiak eta gonorreak eragindako infekzio gehien dituen hirugarren erkidegoa
Nafarroak, berriz, aurre hartu dio Euskal Autonomia Erkidegoari klamidia kasuei dagokionez, eta bigarren dago zerrendan, 100.000 biztanleko 124,97 kasu zenbatu baitziren iaz. Sexu-transmisiozko gaixotasunek hazten ari dira, batez ere gizon gazteen artean, azken txostenaren arabera.
2024/10/20 - 16:11
Bularreko minbiziaren aurkako lasterketa egin dute Gasteizen
Asamma Bularreko eta/edo Ginekologiako Minbizia duten Emakumeen Arabako Elkarteak antolatu du martxa, eta 2.000 lagunek hartu dute parte.
2024/10/15 - 11:57
''Baja malgutik'' ''itzulera mailakatura'': hauek dira proposamenaren gakoak
Espainiako Gobernuak planteatu du bajatik "pixkanaka lanera itzuli" ahal izatea, sendagiria jaso ondoren eta medikuen ikuskaritzapean. Zalantzak oraindik asko dira, baina Europan ez da kontu berria. Izan ere, 10 herrialdetan egiten da.
2024/10/14 - 19:42
Espainiako Gobernuak planteatu du bajatik "pixkanaka lanera itzuli" ahal izatea, medikuen ikuskaritzapean
Estatuko gizarte-eragileen artean, UGT eta CCOO sindikatuek "baja malguen" planteamenduaren aurka daudela aurreratu dute. CEOE patronalak, berriz, negoziazioen hasiera baloratzea saihestu du.
2024/10/14 - 17:04
Gero eta emakume gehiago joaten dira Alkoholiko Anonimoak elkartera: ''Edateari uztea liberazioa izan zen''
Alkoholiko Anonimoak elkarteak aldaketa nabaritu du bertara laguntza bila hurbiltzen direnen artean: egun, % 50 dira emakumeak, eta adinari dagokionez, 40 urte inguru dituzte. Donostian egon gara, Alkoholiko Anonimoen bilera batean.
2024/10/13 - 21:08
Minbiziaren aurkako eta ikerketa onkologikoaren aldeko martxa egin dute Gasteizen
Adin guztietako lagunek hartu dute parte Arabako hiriburuan zabaldu den "olatu berdean". Bizitza osasungarri baterako ohiturak sustatzea eta gaitza pairatzen dutenei laguntzea aldarrikatu dute.
2024/10/10 - 18:26
Juan Carlos Unzue, AEA legea onartu berritan: ''Gaur beti da egunik onena''
"Hau ez da futbol partida bat, hau ez da lehiaketa politiko bat. Hemen ez dago irabazlerik, ezta galtzailerik ere. Oraingoan, zorionez, denok irabazi dugu" , adierazi du Nafarroako atezain ohiak.
2024/10/10 - 15:44
AEA gaitzaren eta konplexutasun handiko gaixotasun neurodegeneratibo sendaezinen legearen gakoak
Dozenaka atzerapenen ondoren eta tramite parlamentarioa abiatu eta ia hiru urte geroago, aho batez onartu dute gaur Kongresuan.
2024/10/08 - 14:30
Dislexiaren nazioarteko eguna: Hitzak erronka direnean
EAEko biztanleriaren % 10 inguruk dislexia du. Ehuneko horretan sartzen dira irakurtzeko eta idazteko zailtasunak dituzten haur eta helduak.
2024/10/07 - 21:28
Insomnio hilgarriaren aurkako terapiaren bila dabil CIC Biogune
Gaixotasun arraro hau Arabako 20 familiatako kideek daukate. Ikertzaileen ustez, 5 urte inguru beharko dira emaitzak ikusten hasteko.