Gaixotasunak
2024/09/20 - 14:57
Aldaketa goiztiarrak identifikatu dituzte burmuinean, alzheimerraren arriskua aurreikus dezaketenak
Azterketa horren emaitzak erabilgarriak izan litezke sintoma kognitiborik ez baina gaixotasuna izateko arriskuan dauden pertsonentzako diagnostiko goiztiarreko tresnak garatzeko.
2024/09/17 - 19:42
Terraza, igerileku, parke eta autobus geltokietan erretzeko debekua ezartzea eskatu du Bruselak
Nolanahi ere, Europako Batzordearen gomendio ez-loteslea da, EBko estatu kideek baitute osasun-politiken gaineko eskumen esklusiboa.
2024/09/17 - 16:17
AEA gaitza duten gaixoek eta senideek ''mugarritzat'' jo dute elkarteen ekarpenak aintzat hartu izana
Carolina Ramirez ADELA EHko presidentea pozik azaldu da PP, PSOE, Sumar eta Junts parlamentuko taldeek alboko esklerosi amiotrofikoa (AEA) duten gaixoen bizi kalitatea hobetzeko legea aurrera ateratzeko akordioa lortu ondoren.
2024/09/17 - 11:53
AEA gaitzaren legea aurrera ateratzeko akordioa lortu dute PP, PSOE, Sumar eta Juntsek
Lau alderdiek adostutako lege proposamenak jasotzen du, besteak beste, gaitza oso hedatuta duten gaixoei 24 orduko arreta espezializatua bermatzea. Taldeek urrian onartu nahi dute Diputatuen Kongresuan, eta ondoren Senatura eraman.
2024/09/17 - 10:21
39 milioi pertsona baino gehiago hil daitezke hurrengo 25 urteetan, antibiotikoekiko erresistentziak eraginda
'The Lancet' aldizkarian argitaratutako ikerketa baten arabera, mikrobioen aurkako erresistentziak eragindako heriotzak % 70 haziko dira 2050ean, 2022arekin alderatuta.
2024/09/14 - 16:52
Kerik gabeko tabakoa: betiko droga bat kontsumitzeko modu berria
Suedian modan dauden nikotina-poltsak gurera iritsi dira. Osasun adituek ohartarazi dutenez, zigarroak bezain kaltegarriak dira eta oso mendekotasun handia eragiten dute.
2024/09/08 - 19:16
''24 orduz egon behar gara Martinarekin''
Udaberrian bizitza irauli zitzaion Urdulizen bizi den Balparda-Ondarra familiari, Martina 5 urteko alaba sukar handia eta krisi epileptikoak izaten hasi zenean. Fires sindromea diagnostikatu zioten, sukar-infekzio batekin lotutako epilepsia mota bat.
2024/09/01 - 16:51
"Drag artista izateak nire gaixotasuna gainditzen lagundu dit"
Ospitale psikiatrikoan hirugarrenez ingresatzear zela, Mattin Garikanok bere terapia "alternatiboa" deskubritu zuen: drag artea. Geroztik, Bella Bellucci da
2024/08/29 - 17:50
Europak baztertu egin du mugetan kontrolak jartzea mpox edo tximino baztanga kontrolatzeko
Batasuneko Osasun Segurtasuneko Batzordeak ez du baztertzen inportatutako kasu gehiago agertzea, baina biztanleria orokorrera hedatzeko arriskua "txikia" dela uste du. Osasun Ministerioa asteartean bilduko da autonomia erkidegoetako ordezkariekin eta teknikariekin egoera aztertzeko.
2024/08/21 - 12:18
Mpox-ari aurre egiteko proposatutako neurriak MOEk gomendatutakoaren "ildotik" doaz, Jaurlaritzaren arabera
Osasun saileko zaintza epidemiologikorako arduradunak txertaketa aholkuei eustea eta protokoloa eguneratzea defendatu du, gaitzaren aldaera berriaren inguruko informazioa jasotzeko.
2024/08/21 - 10:32
Albiste izango dira: Mpox: erkidegoekin bilera, Alderdi Demokrataren Konbentzioa eta uztaileko turismo datuak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/21 - 09:54
Osasun Publikoko Batzordeak bilera egingo du gaur prebentzio neurriak aztertzeko mpoxen aurrean
Txertatze protokoloa eta kontrola eta zaintza areagotzeko neurriak aldatzen ote dituzten aztertuko dute bileran.
2024/08/20 - 15:22
Alerten lantaldeak mpox mota identifikatzeko bitartekoak areagotzea gomendatu du
Autonomia-erkidegoekin izandako bileran, hauek kasu guztien laginak aztertuko dituztela edo Mikrobiologia Zentro Nazionalera bidaliko dituztela erabaki da, infekzioaren adarra lehenbailehen identifikatzeko.
2024/08/20 - 10:38
Albiste izango dira: Demokraten Biltzarra, Mpox kasuak Estatuan eta Gazari buruzko negoziazioak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/19 - 10:25
Albiste izango dira: Mpox-aren hedapena aztergai Europan, Demokraten Biltzarra eta Gazari buruzko negoziazioak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/19 - 09:17
Mpox-aren hedapena aztertuko du gaur EBk, eta autonomia erkidegoek bilera egingo dute asteartean
Mpox-aren kontrako txertaketa-estrategian aldaketaren bat egitea aztertzen ari da Espainiako Osasun Ministerioa. Hala, neurri gehiago proposa ditzake agerraldia aktibo dagoen herrialdeetara joaten diren pertsonentzat.
2024/08/18 - 00:23
NBEk su-etena eskatu du Gazan polioaren aurkako txertoa jartzeko, berragertu egin baita 25 urteren ostean
Anthony Blinken AEBko Estatu idazkaria Israelera iritsi da gaur gauean, Gazan su-etena lortze aldera "ahalegin diplomatikoak" egiten jarraitzeko. Bien bitartean, Israelek Libano ere bonbarbatu du.
2024/08/16 - 09:42
Mpox edo tximino-baztangaren aldaera larrienaren lehen kasua atzeman dute Afrikatik kanpo, Suedian
'Clade 1' aldaera latzagoa eta kutsagarriagoa da, eta horren agerraldiagatik ezarri du Munduko Osasun Erakundeak nazioarteko osasun-larrialdia. Nazioartearen erantzun bateratua eskatu du, baina alarmismorik ez.
2024/08/15 - 20:12
Aurten bost mpox edo tximino-baztanga kasu izan dira EAEn
Guztira, 2022tik 251 kasu izan dira Euskal Autonomia Erkidegoan; horietatik 245 urte horretan, eta bakarra 2023an.
2024/08/15 - 19:24
Zer da eta nola kutsatzen da mpox edo tximino-baztanga?
Gaixotasun infekziosoa da, Orthopoxbirusen generoko birus batek eragiten du, eta erupzio mingarria, gongoilen hantura eta sukarra eragin ditzake. Afrikako agerraldia birus horren bi aldaeretako batek, hilgarrienak, eragin du.