GAL
2025/06/05 - 09:45
Albiste izango dira: GALen biktimei buruzko erakusketa, interes tasak eta Gabriel Aresti hil zela 50 urte
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/06/04 - 21:17
Gogorak erakusketa monografikoa egingo du GALen biktimen omenez, lehen aldiz, udazkenean
Baionako Monbar Hoteleko atentatuaren 40. urteurrenaren dela eta antolatuko dute erakusketa. GALek inoiz egindako odoltsuena izan zen: lau pertsona hil zituen.
2025/03/30 - 16:25
GALek hildako Xabier Galdeano 'Egin' egunkariaren sortzaileetako bat omendu dute Algortan
40 urte dira GAL talde terroristak Xabier Galdeano Egin egunkariaren sortzaileetako bat hil zuela. Hilketa Donibane Lohizunen izan zen, baina igande honetan bere jaioterrian gogoratu eta omendu dute, Algortan (Getxo).
2025/03/14 - 14:40
GALen 18 biktimak gizateriaren aurkako delitua leporatuko diote Barrionuevori, haren aurkako kereilan
Egiari Zor eta Giza Eskubideen Behatokiarekin batera, datorren astean aurkeztuko dute kereila Auzitegi Nazionaleko Instrukzio Epaitegi Zentralean.
2025/03/11 - 10:35
Jose Barrionuevo ministro ohi sozialistaren kontrako kereila aurkeztuko dute GALen zenbait biktimaren senideek
Egiari Zor Fundazioak eta Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiak (GEBehatokia) datorren ostiralerako deitu duten agerraldian emango dituzte kereilaren xehetasunak.
2024/11/20 - 15:20
GALek eta eskuin-muturrak hildako Santi Brouard eta Josu Muguruzari urteroko omenaldia egin diete Bilbon
Gaurko egunez, duela 40 urte GALek Santi Brouard hil zuten, bere mediku kontsultan. Bost urte geroago, Josu Muguruza hil zuten.
2024/11/10 - 17:21
Bilboko Udalak terrorismoaren eta indarkeria politikoaren biktima guztiak omendu ditu
Bilboko Udalak, Bakerako eta Bizikidetzarako Bilboko Foroarekin eta udalbatzako ordezkariekin batera, "terrorismoaren eta indarkeria politikoaren biktima guztiak" omendu ditu, Casilda Iturrizar parkeko monolitoaren inguruan egindako ekitaldian.
2024/02/27 - 22:11
Espainiako Gobernuak eta haren bazkideek sekretu ofizialen legearen erreforma berriro bultzatzea babestu dute
Hala ere, ez da adostasunik lortu dokumentuak desklasifikatzeko epeen inguruan. EAJk berriro ekarri duen lege-proposamena da. Espainiako Gobernuak 2022an aurreproiektu bat onartu zuen, baina azkenean bertan behera geratu zen hauteskundeak aurreratzearen ondorioz.
2024/01/20 - 19:25
Alonsotegiko Aldana tabernaren kontrako erasoan GAEk hildako lau lagunei omenaldia egin diete
Bere erantzukizuna onartu eta gertatutakoa argitzeko, Estatuko Sekretu Ofizialen Legea aldatzeko eskatu dio Alonsotegiko Udalak Espainiako Gobernuari.
2023/11/26 - 15:57
Ekitaldia egin dute Mikel Zabalzaren omenez, Bidasoan haren gorpua agertu zela 38 urte bete direnean
Motibazio politikoko biolentziaren biktima izan zela aitortuta dago, baina egia, justizia eta erreparazioa eskatzen ditu Mikel Zabalza Gogoan elkarteak, eta kasu guztiak aitortzea, berriro halakorik gerta ez dadin.
2023/11/23 - 11:32
Eusko Legebiltzarrak isilean gogoratu du Santiago Brouard, GALek 1984an eraila
Legebiltzarkide eta sailburu guztiek hartu dute parte Brouarden aldeko omenaldian, eta Legebiltzarraren kanpoaldean suontzi bat piztu da terrorismoaren biktimen omenez jarritako "Gauerdiko iparrorratza" eskulturaren ondoan.
2023/11/20 - 20:43
Egiari Zor elkarteak Estatu indarkeriaren biktimak publikoki aitortzeko eskatu die erakundeei
Fundazioak ETArenak ez diren biktimekiko "tratu asimetrikoarekin" amaitzea eskatzen du. Ekitaldia "egia aitortzeko borrokan jarraitzen duten guztiei" eta "oroimenerako eskubidea lapurtu nahi zaienei" eskaini zaie.
2023/10/30 - 18:14
Balorazio batzordeak polizia indarkeriaren 66 biktima aitortu ditu, eta lana arintzeko erreforma bat eskatu du
Batzordeko presidenteak polizia-abusuen legearen erreforma bat proposatu du, epeak eta errekurtsoak luzatzeko eta, horrela, ebazpenak arintzeko, biktimei kalte gehiago ez eragite aldera. Guztira, 66 pertsona aitortu dituzte biktimatzat, gehienak torturak jasandakoak.
2023/10/15 - 15:00
Axun Lasa: ''Errekonozimendua arnasgunea izango da; balioko dit beste biktima batzuk ere aitortuko direlako''
Joxean Lasaren familiak txostena aurkeztu du 2016ko euskal legearen arabera giza eskubideen urraketen biktima gisa aitor dezaten. Duela 40 urte bahitu, tortutatu eta hil zuen GALek, Joxi Zabalarekin batera.
2023/10/15 - 15:00
Pili Zabalak ETBri adierazi dio bere anaia giza eskubideen urraketen biktima gisa aitortzekoak direla
Eusko Jaurlaritzaren Balorazio Batzordeak espedientea onetsi du. "Azken eginbeharra" falta du errekonozimendua behin betikoa izan dadin. Zabala aurten aitortu diren polizia-abusuen biktimak aitortzeko ekitaldian izango da urriaren 31n Donostian.
2023/10/14 - 19:28
40 urte Lasa eta Zabala desagertu zirenetik
Joxean Lasa eta Joxi Zabala bahitu, torturatu eta hil zituztenetik 40 urte bete dira. GALen lehen biktimak izan ziren.
2023/10/13 - 12:00
40. urterrenean, Pili Zabalak kritikatu du oraindik ez dutela lortu ez egia, ez justizia, ez erreparazioa
Joxean Lasarekin batera GALek bahitu eta guardia zibilek torturatu eta hil zuten Joxi Zabalaren arrebak, hala ere, esan du geroz eta aitortza sozial zabalagoa jasotzen ari direla.
2023/10/07 - 21:22
Lasa eta Zabala omendu dituzte, 40 urte eta gero, gorpuak topatu zituzten tokian, Alacanten
Urriaren 15ean 40 urte beteko dira GALek Joxean Lasa eta Joxi Zabala bahitu, torturatu eta hil zituztela.
2023/06/26 - 22:33
Tratu txar instituzionala pairatzen jarraitzen dutela dio Pili Zabalak, Bellochen esanak entzun ondoren
Bellochen hitzekin ezin da eraiki bizikidetzarik dio Pili Zabalak, eta unea iritsi dela gaitzespen adierazpenak alde batera utzi eta ekintzetara pasatzeko nazioarteko auzitegietara joz.
2023/06/26 - 13:02
Bellochen adierazpenak ''oso larriak'' dira Vaqueroren arabera (EAJ), GALek egindakoa ''justifikatzen'' baitu
Kongresurako EAJren Gipuzkoako hautagaiaren arabera, ministro ohi sozialistaren adierazpenak "oso larriak" dira, besteak beste, esan baitzuen GALen kostua "minimoa" izan zela eta Galindok mailaz igotzeko "meritu nahikoa eta soberan" egin zituela.