Omenaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Legebiltzarrak isilean gogoratu du Santiago Brouard, GALek 1984an eraila

santi brouard parlamento vasco eusko legebiltzarra efe
18:00 - 20:00
Eusko Legebiltzarrak isilean gogoratu du Santiago Brouard, GALek 1984an eraila
Legebiltzarkide eta sailburu guztiek hartu dute parte Brouarden aldeko omenaldian, eta Legebiltzarraren kanpoaldean suontzi bat piztu da terrorismoaren biktimen omenez jarritako "Gauerdiko iparrorratza" eskulturaren ondoan.

Zure interesekoa izan daiteke

pello otxandiano eh bildu
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pello Otxandiano: "Etxebizitza politika honek huts egin badu, momentua da norabidez aldatzeko"

EH Bilduk etxebizitzaren inguruan egindako proposamenaren harira, "jarrera baikorra" izateko eskatu dio Pello Otxandianok Eusko Jaurlaritzari. "Proposamena hartu, aztertu eta egin dezagun eztabaida bat, ea soluziobideak hauek diren edo beste batzuk planteatzen dituzten", gaineratu du EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Lehendakariaren ustez, UPNk polemika artifiziala sortu nahi du Athleticen kamiseta berriaren inguruan

Imanol Pradales lehendakariak babesa eta elkartasuna adierazi dio Athletici, UPNk klubari elastikoetatik Euskal Herriko mapa kentzeko eskatu ostean. Kamiseta berria "oso polita" iruditzen zaiola esan du, eta gogorarazi du Nafarroako Gobernua bera ere ez dela auzian sartuko. Polemika artifiziala bilatzea egotzi dio lehendakariak UPNri, eta ohartarazi du oso arriskutsua dela sinboloekin eta identitateekin liskarra eta zatiketa bultzatzea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Medikuen greba konpontzeko edo eskumenak transferitzeko eskatu dio lehendakariak Monica Garciari: "Arazo bat da"

Imanol Pradales lehendakariak uste du Monica Garcia Osasun ministroa "arazo bat" dela, "bi hilabete baino gehiago daramatzalako ezer jakin nahi izan gabe" estatutu markoa dela eta medikuak egiten ari diren grebari buruz. Hori dela eta, "gaian esku hartzeko" deia egin dio, eta, "arazoa konpontzeko gai ez bada edo ez badu nahi", Euskadiri eskumenak eskualdatzeko eskatu dio, "irtenbide bat bilatzeko". Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean deitoratu duenez, Osakidetzaren batez besteko itxaron-zerrenden hobekuntzan "asko" aurreratu bada ere, estatutu markoaren aldeko medikuen grebak, "Osasun Ministerioaren erabaki batetik eratorritakoak", "iskanbila" eragin du. "Euskaditik eta eskumenen esparruaren barruan" aurrera egiten saiatzen ari direla erantsi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X