Galdakao
2018/02/01 - 09:28
Autobus eta kamioi baten gidariak hil dira Galdakaon izandako istripuan
Galdakao eta Bedia artean izan da istripua, N-240 errepidean. Goizeko 06:00ak aldera kamioi batek eta bidaiaririk ez zeraman autobus batek talka egin dute.
2017/12/31 - 21:12
Lasterka amaitu dute urtea Beasainen, Donostian, Galdakaon eta Gasteizen
Euria eta haizea ez dira oztopo izan toki hauetan guztietan milaka pertsonak parte hartzeko. Lasterka eta giro onean agurtu dute 2017. urtea.
2017/12/28 - 13:14
Galdakaoko ospitaleko eskaner berriak 9.000 proba egingo ditu urtean
64 korotako eskaner berria ekipo modernoagoa, azkarragoa eta zehatzagoa da. Ikerketa berriak egitea ahalbidetuko du, eta tratamendu zehatzagoen eta pertsonalizatuagoen mesederako izango da.
2017/11/05 - 22:36
Gure Esku Dagoren azaroaren 5eko galdeketen emaitzak, herriz herri
160.853 pertsona zeuden deituta botoa ematera, eta 21.027 herritarrek eman dute botoa (% 13,05).
2017/11/05 - 19:58
%13,07ko parte-hartzea, A5eko Gure Esku Dagoren galdeketetan
21.027 pertsonek hartu dute parte igande honetan erabakitzeko eskubidearen alde Bizkaiko eta Gipuzkoako 13 herritan antolatu diren galdeketetan.
2017/11/05 - 09:00
Erabakitzeko eskubideaz galdeketak egingo dira gaur 13 udalerritan
Hautetsontziak jarriko dituzte Andoain, Areatza, Atxondo, Beizama, Berango, Erandio, Elantxobe, Galdakao, Mundaka, Ibarrangelu, Leioa, Otxandio eta Getxon.
2017/11/02 - 13:35
Abian da udaltzain izateko lehen LEP bateratua: 72 lanpostu 12 herritarako
1.286 pertsona aurkeztu dira, izena emanda zuten 2.180etatik. plazak Bilbo, Getxo, Santurtzi, Zarautz, Arrasate, Pasaia, Zumaia, Galdakao, Abadiño, Mungia, Arrigorriaga eta Basaurin beteko dira.
2017/10/21 - 21:02
Gure Esku Dagok kontsultak egingo ditu 13 udalerritan azaroaren 5ean
Gaur arte herri galdeketa antolatu dutenetatik handiena izango da Getxo, ia 80.000 biztanlerekin.
2017/10/20 - 15:12
Hodei Egiluzen amaren eskutitza, lapurretari buruzko epaia ezagututakoan
Anberesko epaitegiak hiru urte eta hiru hilabete eta lau urte arteko zigorra ezarri die gazte galdakaoztarrari diru zorroa eta eskuko telefonoa lapurtu ziotenei.
2017/10/19 - 16:35
4 urteko kartzela zigorra, Hodei Egiluzi lapurreta egin ziotenentzat
Bestalde, mugikorra erosi zuen emakumeari 6 hilabeteko espetxe-zigorra ezarri dio Anberesko epaitegiak.
2017/10/04 - 19:41
Urriaren 16an hasiko da lanean ama esnearen euskal bankua
Euskadin jaiotzen diren 10 umetik bat goiztiarra da; eta horietako %15ek behar baino pisu gutxiago du. Eta hauen guztien ongizaterako egingo du lan Euskadiko esne bankuak.
2017/10/04 - 13:48
Urriaren 16an jarriko da martxan ama-esnea jasotzeko Euskadiko bankua
Eusko Jaurlaritzaren esanetan, Euskadiko ama-esne bankuak haur goiztiarrei edo pisu gutxirekin jaio direnei garapenerako nutrizio eta tratamendu egokiak bermatzeko eta emateko aukera emango du.
2017/08/31 - 09:17
Udaltzain izateko 72 lanpostuko LEPa Euskadin: epea, zabalduta
EAEko 12 udalerritan handituko dituzte Udaltzaingoan langileen kopurua, egingo den lehen prozesu publiko bateratuan. Izena emateko epea urriaren 1ean bukatuko da.
2017/08/05 - 22:31
Milaka lagun kalera atera dira Galdakaon espetxe-politika salatzeko
Gainera, Kepa del Hoyo Badajozeko kartzelan hildako ETAko presoari omenaldia egin diote.
2017/08/05 - 22:19
Kepa del Hoyoren heriotza salatu dute milaka pertsonak Galdakaon
Sortuk adierazi duenez, "preso politikoak espetxetik ateratzeko, Euskal Herriko eragile sozial, politiko eta instituzional guztiek bide-orria adostea eskatzen du euskal gizarteak".
2017/08/02 - 23:00
Azken agurra eman diote Kepa del Hoyo presoari Galdakaon
Herriko beilatokian izan da ekitaldia. Familiaz eta lagunez gain, EH Bilduko eta Sortuko ordezkari asko izan dira.
2017/08/02 - 12:05
Kepa del Hoyo euskal presoaren gorpua Bilbora iritsi da
ETAko presoaren senideek eta lagunek azken agurra emango diote gaur, Galdakaon (Bizkaia). Del Hoyo astelehenean hil zen Badajozeko kartzelan, bihotzekoak jota, kirola egiten ari zela.
2017/08/02 - 10:09
Sendiak eta lagunek azken agurra eman diote Del Hoyori
Goiz osoan beila egin dute Galdakaon, eta eguerdian azken agurra eman diote.
2017/07/31 - 15:13
Kepa del Hoyo preso galdakaoztarra hil da Badajozeko espetxean
'Kirola egiten ari zela, bihotzekoak jota zendu da', adierazi du Espainiako Espetxe Zuzendaritzak. Sortuk, aldiz, 'salbuespenezko espetxe politika'ri egotzi dio heriotza.
2017/07/28 - 13:20
Proiektu batek Burdin Hesiaren memoria babestuko du
Bilbo defendatzeko xedea zuen lerroak 33 udalerri zeharkatzen zituen, baina gaur egun 25etan besterik ez daude haren zantzuak.