Galdakao
2019/06/10 - 20:11
Udalen mapan aldaketak ekar litzake EAJ-PSE akordioak
Larunbatean osatuko dira, eta oraindik ikusteko dago zer gertatuko den. EAEn, EAJ-PSE akordioa, EH Bildu eta Podemosen artekoa eta indar abertzaleena gailendu litezke, zerrenda bozkatuenaren kaltetan.
2019/06/08 - 00:19
Galdakaoko krimenaren ustezko egilea espetxera bidali du epaileak
Bilboko epaitegi baten aurrera eraman dute arratsaldean, eta atxilotua espetxeratzeko agindua eman du epaileak, baina Basurtuko Ospitalera eraman dute.
2019/06/07 - 12:24
Gizon batek bere amaren bikotea hil du labankadaz, Galdakaon
Ustezko erasotzailea, 33 urteko gizona, Ertzaintzak atxilotu du. Une honetan hilketa gertatu den tokira eraman berri dute.
2019/06/07 - 10:31
Gizon batek bere amaren bikotekidea hil du Galdakaon
Gainera, ama larri zauritu du. Ertzaintzak ustezko erasotzailea atxilotu du, 33 urteko gizona. Atxilotua epailearen esku jarri dute arratsaldean.
2019/06/06 - 15:01
Marihuana laborategi bana desegin dute Muxikan, Gatikan eta Galdakaon
Guardia Zibilak bost lagun atxilotu ditu Bizkaian, droga trafikoa eta argindarra legez kanpo hartu izana egotzita.
2019/05/29 - 16:43
Getxo da EAEko udalerri aberatsena
Guztira, 12 euskal udalerri daude Espainiako 50 aberatsenen artean; esaterako, Donostia, Gasteiz, Arrasate edo Zarautz.
2019/05/27 - 18:43
EAJ-PSE itunak sei alkatetza kenduko lizkioke EH Bilduri, eta beste bat PPri
Gipuzkoan, PSEk Andoain eta Pasaiako alkatetzak berreskuratu ditzake, eta EAJk Lezo, Mendaro eta Soraluzekoak. Araban, jeltzaleen eta sozialisten arteko itunak PPri Guardiako alkatetza ken diezaioke.
2019/05/02 - 10:51
Hasi da 2018ko errentaren kanpaina Bizkaian 180 milioi euroren itzulerarekin
Ekainaren 28ra arte —orduan amaituko da kanpaina—, Foru Ogasunak 576.800 aitorpen izapidetzea aurreikusten du. Horietatik 401.000 itzultzekoak izango dira.
2019/04/10 - 15:32
Jendetza bildu du Korrikak , Galdakaon
Korrikari jende andana batu zaio gaur ere. Bizkaian sartu da gaur goizaldean. Galdakaoko Korrikaren irudiak ditugu hauek.Ikus itzazu!
2019/04/10 - 12:31
Bizkaira egin du Korrikak
Laudiotik, Bizkaira igaro da Korrika, eta Basauri, Larrabetzu, Leioa, Getxo eta Portugalete bisitatuko ditu, besteak beste.
2019/04/02 - 17:16
Gizon bat atxilotu dute Galdakaon bikotekide ohiari eraso egitea egotzita
Gizonak urruntzeko agindua ere hautsi zuen emakumeari eraso egiteko.
2019/03/20 - 12:12
Droga trafikoari lotutako talde bat desegin dute Bizkaian eta Kantabrian
Guztira, 20 pertsona atxilotu dituzte, horietatik 13 Bizkaian. Halaber, besteak beste, 30.000 speed dosi egiteko adina substantzia eta 5.600 marihuana landare atzeman dituzte.
2019/03/05 - 00:12
M8: Bizkaian deitutako manifestazio nagusiak
Greba feminista dela eta, hainbat mobilizazio antolatu ditu Mugimendu Feministak Bizkaiko hiri eta herrietan.
2019/02/27 - 08:26
Bi langile ospitaleratu dituzte, Zornotzan piztutako sute batean kea arnasteagatik
Sutea Ogena auzoko enpresa batean piztu da eta bi langile Galdakaoko ospitalera eraman dituzte kea arnastu baitute.
2019/02/02 - 20:42
Gaixo dauden presoen askatasuna aldarrikatu dute Gasteizen, Donostian eta Galdakaon
Espetxeratu ostean hildako Oier Gomez eta Juan Mari Maizkurrena presoekin jazotakoa "azken kasuak" izatea espero du Sare herri-plataformak.
2019/01/16 - 15:54
Metroa Galdakaorekin eta hango Ospitalearekin lotuko dute
Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak aurkeztu dute 2021ean egiten hasiko diren obra. Lotura lur azpitik joango den tren batek egingo du.
2019/01/14 - 09:32
Trafikoa bere onera etorri da Galdakaon eta Donostian, goiz korapilotsuaren ondotik
A-8an, Galdakao parean, eta GI-20 errepidean, Aieten, istripuak izan dira, eta auto-ilara luzeak sortu dira bi tokiotan.
2018/12/18 - 12:38
'Hemodialisiaren gogortasunari alaitasun pixka bat jarri nahi izan diogu'
Galdakaoko Unibertsitate Ospitaleko Hemodialisi unitatea 'Hemodialisia dantzan' kanpainara batu eta dantzan jarri ditu paziente eta osasun profesionalak, zaintza nefrologikoa azalaratzeko asmoz.
2018/12/09 - 14:10
Madelman jostailuen bilduma zoragarria dauka galdakaoztar batek
Gaur egungo umeek ez dute ezagutzen, baina zorionez bildumagileei esker, Madelmanek bizirik jarraitzen du. Horietako bat da Jon Diez de Ulzurrun.
2018/11/11 - 14:37
Gazteen lokal batek su hartu du Usansolon
Bart gertatu da ezbeharra. Sua piztu zenean ez zegoen inor lokalen, baina horma guztiak belztuta geratu dira, eta motor bat ere kiskali du suak.