Bizkaira egin du Korrikak
Gasteizko helmuga zeruertzean, Korrikak ibilbidearen erdia egin du dagoeneko. Goizean Araba atzean utzi ostean, Bizkaian ibiliko da gaur euskararen aldeko lasterketa.
Langraizen hasita, Murgian, Urduñan, Amurrion eta Laudion ibili da. Handik Basaurira (10:53) egingo du eta Galdakao (12:12), Erandio (15:49), Leioa (16:54), Sopela (20:24) eta Getxo (21:16) bisitatuko ditu, Ibaizabalen bestaldean, Ezkerraldean, Santurtzi eta Portugaletera iritsi aurretik.
Bart, Korrikak bidearen erdia egin du Trebiñun, xanpain eta konfeti artean.
Apirilak 10, asteazkena
Langraiz 00:07
Izarra 02:35
Murgia 03:16
Urduña 05:39
Amurrio 06:11
Laudio 08:17
Arrankudiaga 09:28
Arrigorriaga 10:25
Basauri 10:53
Etxebarri 11:46
Galdakao 12:12
Larrabetzu 13:43
Zamudio 14:38
Loiu 15:20
Erandio 15:49
Leioa 16:54
Urduliz 18:29
Plentzia 19:08
Sopela 20:24
Getxo 21:16
Portugalete 22:55
Santurtzi 22:59