Droga trafikoari lotutako talde bat desegin dute Bizkaian eta Kantabrian
Droga trafikoaren aurka Ertzaintzak eta Guardia Zibilak elkarlanean egindako operazioan, kokaina eta speeda zabaltzen zituen talde bat desegin dute Bizkaian eta Kantabrian. Antza denez, marihuana Europa iparraldeko herrialdeetan saltzen zuten, eta speeda eta kokaina egiteko sustantziak erosten zituzten gero diru horrekin. Operazioaren baitan, 20 pertsona atxilotu dituzte, horietatik 13 Bizkaian.
Atxiloketak Bizkaian eta Kantabrian egin dituzte, bi fasetan garatutako operazioan: 8 Bilbon, 2 Arrigorriagan, 1 Ortuellan, 1 Galdakaon, 1 Trapagaranen eta 7 Kantabrian (2 Boo de Pielagosen, 2 Santanderren, eta bana Arnueron, Castron eta Argoñosen).
Bestalde, 30.000 speed dosi egiteko adina substantzia (4.000 gramo speed eta 2.000 gramo kafeina) konfiskatu dute. Horrez gain, 5.600 marihuana landare, 1.000 gramo haxix, kilo erdi kokaina, 11 ibilgailu eta 20.000 euro eskudirutan aurkitu dituzte.
Halaber, Bilbon, Galdakaon eta Etxebarrin egindako miaketatan, speeda, kokaina, haxixa, droga egiteko substantziak, armak eta dirua aurkitu zuten.
Iragan udaren amaieran abiatu zuten ikerketa, hain zuzen ere, Castron bizi eta gerora Bizkaira lekualdatu zen pertsona bat speed eta kokaina salmentara bideratutako talde bateko buru izan zitekeelakoan.
Gizon horren inguruan egindako zaintza-operazioari esker ikertzaileek jakin ahal izan zutenez, sarritan joaten zen Arnuero (Kantabria) udalerriko etxebizitza batera. Gerora jakin zuten etxe horretan marihuana plantazio handi bat zegoela, beste plantazio batzuekin lotura zuena.
Hariari tiraka, beste hainbat marihuana plantazio aurkitu zituzten Arnueron, Guarnizon eta Boo de Pielagosen (Kantabria) eta Ortuellan (Bizkaia).
Azkenik, marihuana plantazio berri bat jartzeko adina material topatu zuten Castroko etxebizitza batean.
Zure interesekoa izan daiteke
La Calzadako bizilagunek bitartekaritza eskatu dute, euren etxebizitzen jabe den funtsaren "abusuzko prezioen" aurrean
Sei urteko kartzela-zigorra ezarri diote gizon bati bikotekidea bortxatzeagatik eta etengabe tratu txarrak emateagatik, Nafarroan
Indarkeria matxistaren biktimei arreta integrala emateko akordioak 25 urte bete ditu
Urdako tren istripuaren biktimen aldeko hileta elizkizuna azaroaren 12an egingo dute Toledoko katedralean
Orioko Udalak Jaurlaritzari galdegin dio konpon dezala berehala duela 40 egun su hartu zuen ontziak eragindako egoera
Anderren heriotzan inplikatutako agenteei espedientea egitea baztertu duen alkatetzaren dekretua errekurritu egin dute
Horrela eragingo die trafikoari eta oinezkoei Reala-Olympique Lyon partidagatik ezarritako segurtasun dispositiboak