Galdakao
2023/01/16 - 21:45
Horrela dago euskal ibaien emaria
Gaurko egun euritsuaren ondoren, ibaien emariak nabarmen egin du gora, eta Butroe eta Gobela ibaiek gainezka egin dute hainbat tokitan.
2023/01/16 - 21:40
Bizkaia, euri-jasek gehien astindu duten lurraldea
Bizkaian bota du gehien, eta denean gainera, 45 litrotik gora ia lurralde osoan. Marka hori aise gainditu dute gainera hainbat herritan: Gautegiz- Arteagan, Markina-Xemeinen, Galdakaon, Bilbon eta Zornotzan adibidez.
2023/01/06 - 15:25
Busturiko eta Lea Artibaiko Bizkaibuseko langileek lan-uzte gehiago egingo dituzte
BLBko beharginek lan-hitzarmena berritzea eta KPIren araberako soldata igoerak eskatu dituzte. 31 lanuzte egingo dituzte. Aldundiari bitartekaritza eskatu diote, "Bizkaibus zerbitzuaren arduradun den heinean".
2022/12/30 - 18:14
Estatuko Abokatutzak helegitea jarri du Usansoloren desanexioaren aurka
Joan den azaroaren 23an, Usansoloko herrigunea Galdakaoko Udaletik desanexionatzea onartu zuten Bizkaiko Batzar Nagusiek. Estatuko Abokatutzak helegitea jarri du, uste duelako desanexioak urratu egiten duela udalerri berriek gutxienez 5.000 biztanle izateko baldintza.
2022/12/22 - 15:27
43.696 zenbakia osorik tokatu da Galdakaon, eta 10.800.000 euro utzi ditu
Bosgarren sari batek 10.800.000 euro utzi ditu Galdakaon. 43.696 zenbakia osorik saldu du Zamakoa kaleko loteria administrazioak. Dezimo bakoitza 6.000 eurorekin dago saritua.
2022/12/22 - 12:23
Bosgarren sari bat, 43696 zenbakia, Galdakaon saldu dute osorik
Hain zuzen, Zamakoa kaleko administrazioan saldu dute.
2022/11/23 - 21:17
Usansolo ospakizunetan murgildu da, Bizkaiko 113. udalerria bihurtu ondoren
40 urteko borrokak ospakizunari eman dio lekua. Galdakaotik banatzeak aukera berriak ekarriko dizkiela sinetsita daude.

2022/11/23 - 13:30
Denis Itxaso, Usansolori buruz: ''Estatuko Abokatuak aztertu beharko du erabakia''
Denis Itxasok azaldu duenez, Estatuko Abokatuak "arretaz eta patxadaz" aztertuko du udalerri berria sortzeko erabakiaren kontrako helegitea aurkeztuko behar duen ala ez.

2022/11/23 - 13:21
Espainiako Gobernuak ez du "eskopeta kargatuta ezta aurreiritzirik ere" Usansoloren desanexioaren aurrean
Exekutiboak EAEn duen ordezkariak azaldu duenez, Estatuko Abokatuak "arretaz eta patxadaz" aztertuko du udalerri berria sortzeko erabakiaren kontrako helegitea aurkeztuko duen ala ez.
2022/11/23 - 12:32
Usansoloko desanexioa, pausoz pauso
Batzar Nagusiek akordioa onartu eta aldizkari ofizialean argitaratu ostean, Bizkaiko Foru Aldundiari dagokio Usansoloko Udala, lurraldeko 113.a, sortzeko pausoak ematea.
2022/11/23 - 12:15
Usansolo Bizkaiko 113. udalerria bihurtu da
Orain arte Galdakaoko auzo izan dena udalerri bihurtzea onartu dute Bizkaiko Batzar Nagusiek. Espero zen bezala, EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Bizkaiak egin dute horren alde; PPk abstentziora jo du, eta sozialistek kontra bozkatu dute. Hain justu, erabakiaren kontrako helegitea iragarri du PSE-EEk.
2022/11/23 - 12:07
Iñigo Hernando (Galdakaoko alkatea): "Usansolotarren hitza errespetatzeko konpromisoa hartu genuen"
Galdakaoko alkate Iñigo Hernandok, Gernikan, Usansoloko desanexioa gauzatuta, berretsi egin du konpromiso hori: "Honaino heldu gara".
2022/11/23 - 11:46
Monica Mena (Usansolo Herria Plataforma): "Helegiteari ez diogu zentzurik ikusten"
"Honek ez du atzera-bueltarik", adierazi du Usansolo Herria Plataformako kide Monica Menak, 'Egun on Euskadi' saioan. Oso pozik azaldu da, Gernikan egindako elkarrizketan, desanexioa gauzatuta.
2022/11/23 - 11:44
Bizkaiko Batzar Nagusiek onartu egin dute Galdakaok Usansolo udalerri independente bihurtzeko egindako eskaera
Gauzak horrela, Bizkaiko 113. udalerri bihurtu da Usansolo. Aurreikuspenak bete dira, eta testuaren alde egin dute EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Bizkaiak; PPk abstentziora jo du, eta PSE-EEk, aldiz, kontra bozkatu du.

2022/11/23 - 10:42
Anduezak uste du Estatuko abokatuek Usansoloko desanexioa errekurrituko dutela, "legez kontra doalako"
Bizkaiko Batzar Nagusiek asteazken honetan onartu dute Usansolo Galdakaotik desanexionatzea. PSE-EEk aurka bozkatu du, idazkari nagusiak azaldu duenez, "legearen aurka doalako".
2022/11/10 - 16:10
Espetxean sartu dute Galdakaon bikotekidearen etxean sutea eragin zuen gizona
Biktimak maiz jasaten zituen tratu txarrak. Ezbeharra asteazken goizaldean gertatu zen, eztabaida latz baten ondoren, emakumea lotara joan zela aprobetxatuz, gizonak etxebizitzako gela batean sua piztu, eta alde egin zuenean.

2022/10/29 - 16:35
Gauerdira arte iraungo du baso-suteen alertak EAEn, baina egoera lasaiagoa da
Unben bi su txiki piztu dira, eta suhiltzaileen lanari esker, berehala itzali dituzte. Ipar-haizearekin batera, egoerak hobera egingo du.
2022/10/21 - 18:06
Metroa 2027an iritsiko da Galdakaoko erdigunera, eta 2028an, Ospitalera
Azaroan irekiko dute Bilboko metroaren 5. lineako lehen hiru zatien lizitazioa.
2022/10/17 - 20:07
Aranzadik Huescan topatu ditu Gerra Zibilean fusilatutako galdakaoztar batenak izan litezkeen gorpuzkiak
Zientzia Elkartea ostegunetik ari zen lanean Jakako hilerrian, Pedro Asuaren gorpuzkiak egon litezkeen hobi komun batean.
2022/10/13 - 11:54
Hamar lagun arin zauritu dira A-8an, Galdakao parean, elkarren segidako bi talkaren ondorioz
Guztira, sei ibilgailu izan dira tartean. Zirkulazioa 10:00ak aldera berrezarri dute. Sei kilometrorainoko auto ilarak izan dira; Basauriraino iritsi dira horiek, Malmasingo tunelaren irteeraraino.