Galizia
2016/08/01 - 20:27
Feijook ere irailaren 25erako deitu ditu Galiziako hauteskundeak
Nuñez Feijook arratsalde honetan bildu du Gobernua, eta erabakiaren berri eman die kontseilariei.
2016/04/02 - 23:31
Nuñez Feijook hautagaitza aurkeztuko du Galiziako PPko presidentetzara
Hainbat hilabetean hausnarketa egiten ibili da, eta politika uztea ere pentsatu du, baina, azkenean, erabaki du hautagaitza aurkeztuko duela. Galiziako presidente jarraitzea da haren asmoa.
2016/03/13 - 00:29
Besteirok uko egin dio Xuntarako sozialisten hautagai izateari
Uko egite horrek Estatuan Gobernu bat osatze aldera PSOEk Ciudadanos alderdiarekin sinatutako ituna betetzea bilatzen du.
2016/03/11 - 20:41
Galiziako PSOEko burua inputatu dute, ustelkeria auzi batean
Besteak beste, funtzionario-eroskeria, prebarikazioa eta diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzi diote Jose Ramon Gomez Besteirori.
2016/02/14 - 15:14
Denboralea bete-betean sartu da Kantaurialdean, Galiziatik hasita
Bertan alerta gorria ezarri dute, alerta maila gorena. 9 metrora arteko olatuak daude iragarrita, eta euri-jasen ondorioz hainbat ibaik gainezka egin dute.
2016/02/13 - 21:54
Polizia hiru ustezko hilketa matxista ari da ikertzen
Azken bi egunotan hiru emakumezko hil dituzte Valentzian, Lugon eta Malagan.
2016/02/11 - 22:18
Gizon batek bikotekidea hil du Galizian
Emakumearen bi seme-alabak (adingabeak biak) krimenaren lekuko izan dira. Gizona atxilotu egin dute.
2015/12/16 - 20:19
Adingabe batek ukabilkada bat eman dio Mariano Rajoyri, Galizian
PPko hautagaia hainbat pertsona agurtzen ari zen Pontevedran, eta, bat-batean, gazte batek eraso egin dio.
2015/11/12 - 12:06
Asuntaren gurasoei 18 urteko espetxe-zigorra ezarri diete
Duela bi urte baino gehiago hil zen neskatoaren gurasoak hilketa delitu batengatik zigortu ditu Coruñako Lurralde Auzitegiak. Ahaidetasuna larrigarritzat jo du.
2015/10/30 - 15:03
Bi akusatuak, errudunak, aho batez
Epai mahaia lau egunez egon da bilduta eta 21 galdera erantzun behar izan dituzte erabakia hartu ahal izateko. Alfonso Basterra eta Rosario Porto, biak errudun jo dituzte. Zigorra erabakitzeko dago
2015/10/30 - 12:39
Asuntaren gurasoak errudun jo ditu epaimahaiak aho batez
Rosario Porto eta Alfonso Basterra Asunta alabaren heriotza bortitzaren errudun jo ditu epaimahaiak aho batez.
2015/10/30 - 11:32
Epaimahaiak errudun jo ditu Asuntaren gurasoak, alaba hiltzegatik
Erabakia aho batez hartu dute, eta baztertu egin dituzte indultuaren edota kartzela-zigorra murriztearen aukerak. Portoren abokatuak epaiari helegitea jarriko diotela adierazi du.
2015/10/30 - 10:43
Galiziako pazienteak negatibo eman du ebolaren bigarren proban
21 urteko gizonak malaria duela baieztatu dute emaitzek. Eritasun horri aurre egiteko tratamendua asteazkenetik jasotzen ari da.
2015/10/23 - 18:31
Asunta auzia: Porto eta Basterraren abokatuen azken alegatuak
Basterraren abokatuak dio Rosariori eman ziola Orfidal guztia; Portorerak, bitartean, Wanninkhof auzia aipatu du epaimahaiaren aurrean.
2015/10/22 - 18:51
Asunta amak hil zuela uste du fiskalak
Krimena Alfonso Basterra senar ohiarekin adostuta egin zuela uste du Ministerio Publikoak.
2015/10/09 - 14:41
Andrea hil egin da, elikadura artifiziala kendu ostean
Europa Press albiste-agentziaren arabera, ospitaleak astelehenean onartu zuen gurasoen eskaria, haurrari elikadura artifiziala kentzea, heriotza duina izan zezan.
2015/10/05 - 18:39
Asunta hil zuten egunean aitarekin ikusi zuela esan du lekuko batek
Bestalde, polizia batek adierazi du neskatoa hilda agertuko zela iragarri zuela haren aitak.
2015/10/02 - 17:19
Alfonso Basterrak ukatu egin du alaba hil izana
Gurasoen paper ona berretsi du baita alabak bizitza ematen ziola esan ere. Ukatu egin du Asuntari Orfidala edo hauts zuriak eman izana eta errugabea dela esan du, ez zuela alaba berak hil.
2015/10/02 - 13:39
Basterrak ukatu egin du alaba hil zuenik: 'Ez, noski!'
2013ko uztailean gertatutakoa alabak zuen alergiarekin lotu du Asuntaren aitak. Orduan neskatoa musika-eskolan zein akademia batean zorabiatu zen.
2015/10/01 - 17:19
Rosario Portok hipotesiak desmuntatu ditu
Asunta Basterra oso alaba maitatua zela esan du eta bere kezka bakarra umearen ongizatea zela. Hilketaren egunean Asunta etxetik gertu utzi zuela deklaratu du eta orduan ikusi zuela alaba azkenekoz.