Galizia
2017/09/18 - 12:35
Jaioberri bat aurkitu dute zaborrontzi batean, Ourensen, onik
Bi kiloko pisua duen haur jaioberria ospitalean dago, baina arriskutik kanpo.
2017/08/04 - 16:46
Ehunka bizilagun etxetik atera dituzte Andaluzian eta Galizian, suteengatik
Jaengo Segura de la Sierra herrian eta Verinen izan dira suteak, hurrenenez hurren. Suak 500 hektarea erre ditu dagoeneko lehenengoan, eta 1.200 bigarrenean.
2017/08/04 - 12:47
Veringo (Ourense) suteak 1.200 hektarea erre ditu dagoeneko
Sutea ostegun honetan, 16:30ean, piztu zen, Vilamaior do Valeko parrokian, eta baliteke nahita eragindakoa izatea. 400 bat pertsona kontrolatzen saiatzen ari dira.
2017/07/24 - 18:56
Lau urte 80 hildako eta 130 zauritu utzi zituen Alviako trenaren istriputik
Alviako biktimen senideek hildakoak gogoan izan dituzte, Santiagoko geltokitik Obradoiro plazarainoko bidea betez, justizia eta egia eskatzeko.
2017/07/12 - 12:43
50 atxilotu 15 herrialdetan, haur pornografia WhatsApp bidez zabaltzeagatik
Atxiloketa horietatik 11 Estatu espainiarrean egin dituzte.
2017/07/11 - 20:32
Hilda topatu dute uztailaren 4an Lekeition desagertu zen arrantzalea
Gorpua Coruñan (Galizia) aurkitu dute. Gizonezkoa 57 urtekoa zen, eta 'Espe Primero' ontzian joan zen arrantzan.
2017/06/23 - 14:03
Espainiako Gobernuak Galiziako flota lehenesten duela salatu du EAJk
Euskal portuetako langileen alde EAJk Kongresua eta senatuan lan handia egin duela esan du Estebanek, saregileen babesa lortuz. Arrantza kuotatan, aldiz, kexu da Gobernuak Galizia lehenesteagatik.
2017/06/23 - 13:53
UPyD EAEko hauteskundeetara aurkeztuko da, baina ez Galiziakoetara
Gorka Maneirok adierazi duenez, bere alderdia 'ezinbestekoa' da Eusko Legebiltzarrean.
2017/05/09 - 23:19
11 urteko semea hil duen gizona atxilotu dute Coruñan
11 urteko umearen gorpua, kolpe haundia buruan duela aurkitu dute Oza-Cesuras Coruñako herrian. Ustezko hiltzailea umearen aita da, bananduta dago eta urruntze agindua izan du emazteohiarengandik.
2017/03/13 - 20:41
Adifeko segurtasun arduradun ohiak epailearen aurrean deklaratuko du
013ko uztailaren 24an jazo zen ezbehar hartan 80 pertsona hil eta 140 zauritu ziren. Hasieran, Francisco Garzon treneko makinista inputatu zuen, bakarrik.
2017/01/12 - 11:40
Ourenseko supermerkatu batean tiroka sartu da bilbotar bat
Erasotzailea atxilotzea lortu zuen poliziak eta ez zen inor zauritu. Atxilotua 35 urteko bilbotarra da eta supermerkatuko ohiko eroslea.
2016/12/12 - 12:42
Egunean 1,73 etxegabetze egin dituzte hirugarren hiruhilekoan EAEn
Uztaila eta iraila bitartean 159 kaleratze zenbatu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan. Espainian egunean 132 etxegabetze egin dituzte.
2016/09/29 - 19:00
Mariasun Landak Rosalia de Castro PEN Galiziaren saria jasoko du
Euskal idazleak Galiziako PEN idazleen elkartearen saria jasoko du larunbatean, hilak 1, Santiagon.
2016/09/26 - 15:35
Alderdi Popularrak gehiengo osoari eutsi dio Galiziako hauteskundeetan
Alderdi Popularrak 41 eserleku eskuratu ditu 2012ko hauteskundeeetan izandako berdinak. Galiziako Alderdi Sozialistak 14 parlamentari, lau gutxiago, eta En Marea taldeak ere 14, BNGak 6 eserleku.
2016/09/26 - 08:52
PPk gehiengo osoa lortu du berriz Galizian; En Marea, bigarren
Feijook 41 eserleku lortu ditu (75etik 41), eta En Mareak eta PSdeGek, 14na, baina sozialistak hirugarren lekura jaitsi dira, lau ordezkari galduta.
2016/09/25 - 17:54
Hautesleen % 42,48k bozkatu dute Galizian 17:00ak jo baino lehen
2012ko hauteskundeetan, oso antzeko hautesle kopurua joan zen bostak baino lehen botoa ematera.
2016/09/25 - 01:26
2,7 milioi galiziar daude hauteskundeetan bozkatzera deituta
Gainera, 78.172 gaztek lehen aldiz bozkatzeko aukera dute. Galiziako probintzia bakoitzeko datuak aztertuz gero, hautesle gehienak Coruñan bizi dira.
2016/09/09 - 16:29
Lau lagun hil dira Galizian izandako tren istripuan
Porriñoko geltokirako 200 bat metro falta zirela gertatu da ezbeharra, 09:30ak aldean, trenak zubi bat jota.
2016/09/09 - 14:05
Lau lagun hil eta hainbat zauritu dira tren istripu batean, Galizian
Gainera, "zauritu kopuru handia" dagoela adierazi dute. Bi bagoi irauli dira eta beste bi erdi iraulita geratu dira istripuaren ondorioz.
2016/09/08 - 15:07
PPk irabaziko lituzke Galiziako hauteskundeak, gehiengo osoz
En Marea eta PsdeG bigarren postuaren lehian egongo lirateke, berdinketa teknikoa izanik bien artean boto–asmoari dagokionez (% 19,9).