Hauteskunde autonomikoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hautesleen % 42,48k bozkatu dute Galizian 17:00ak jo baino lehen

2012ko hauteskundeetan, oso antzeko hautesle kopurua joan zen bostak baino lehen botoa ematera.
Alberto Nuñez Feijoo PPko hautagaia Galiziako Xuntan. Argazkia: EFE
Alberto Nuñez Feijoo PPko hautagaia Galiziako Xuntan. Argazkia: EFE

Galiziako hauteskunde autonomikoetan, hautesleen % 42,48k eman dute botoa gaur 17:00ak arte bildutako datuen arabera.

Nnormaltasuna da nagusi, pare bat ezusteko txiki izan ezik: atzerapenak eta material falta.

Deialdi honetan, 2.701.848 herritarrek dute bozkatzeko eskubidea, 2.400 hauteslekuetan ipinitako 3.977 mahaietan.

Hautagaiek goizean bozkatu dute

Hautetsontziek "Galiziarentzat etorkizuna eta oparotasuna" helaraztea espero duela esan du Alberto Nuñez Feijoo PPko hautagaiak. Horrez gain, datozen lau urteetan erkidegoan zer gertatuko den argi utziko duen bidea ezarriko dela uste du.

Bestalde, Xoaquin Fernandez Leiceaga presidentegai sozialista baikor agertu da, emaitza ona lortzea espero duelako.

Ana Ponton BNG alderdiko hautagaiak botoa ematera joateko eskatu die galiziarrei, eta Galiziak datozen urteotan jorratu beharreko bidea zentzuz aukeratzeko mobilizatzera animatu ditu.

Lugon botoa eman eta gero, Luis Villares En Mareako hautagaiak "parte hartze historikoa izatea" espero duela esan du, "jendeak ilusioz bozkatuko baitu".

Azkenik, Cristina Losada Ciudadanoseko zerrendaburuak Vigon eman du botoa. Hauteslekuetara joateko eskatu die honek ere galiziarrei, "funtzionatzen ez duten gauzak bihartik aurrera alda daitezkeelako".

Zure interesekoa izan daiteke

DIADA BARCELONA BARTZELONA MANIFESTAZIOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Milaka pertsonak hartu dute parte Bartzelonan, Gironan eta Ampostan egin diren Diadako manifestazioetan

Independentziaren aldeko sugarra bizirik eta indartsu dagoela aldarrikatu dute, gaur arratsaldean, Bartzelonan, Gironan eta Ampostan (Tarragona) egin diren Diada eguneko manifestazioetan. Bartzelonako ekitaldian, ANCk iragarri du independentziaren aldeko elkarteen goi-bilera deituko duela, datorren urterako "mobilizazio handi bat" antolatzeko. 2027an hamar urte beteko dira independentziaren aldeko erreferendumetik, eta bide horretan, beste mugarri bat ezarri nahi dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X