CISen inkesta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PPk irabaziko lituzke Galiziako hauteskundeak, gehiengo osoz

En Marea eta PsdeG bigarren postuaren lehian egongo lirateke, berdinketa teknikoa izanik bien artean boto–asmoari dagokionez (% 19,9).
Alberto Núñez Feijóo
Alberto Núñez Feijóo

Alderdi Popularrak, Alberto Nuñez Feijoo buru izanik, irabaziko lituzke irailaren 25ean egingo diren Galiziako hauteskunde autonomikoak, botoen % 44,9 eskuratuta. Horrek esan nahi du 40 eta 41 eserleku lortuko lituzkeela, hau da, gehiengo osoa lortuko lukeela hirugarren aldiz jarraian, eta egun duen ordezkaritza berarekin (41).

Bien bitartean, En Marea (Luis Villares hautagaiarekin) eta PsdeG (Xoaquin Fernandez Leiceaga hautagaiarekin) bigarren postuaren lehian egongo lirateke. Lehendabizikoak 15 eta 17 diputatu bilduko lituzke aurreikuspenen arabera, eta bigarrenak, berriz, 15. Gainera, berdinketa teknikoa egongo litzateke bien artean boto–asmoari dagokionez (% 19,9).

Bere aldetik, Ana Pontonen BNG alderdiak bi ordezkari lortuko lituzke Galiziako ganberan (gaur egun zazpi ditu), eta Ciudadanos lehenengo aldiz Legebiltzarrean sartzeko zorian legoke Cristina Losada hautagaiarekin, diputatu bat lortzekotan baitago.

Aipatu datu guztiak CISek eman ditu gaur jakitera, hauteskunde-kanpaina hasteko ordu batzuk besterik ez direnean falta.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Londresera Euskadi "kritikatzera" eta etxebizitzaz hitz egitera joatea egotzi dio EAJk EH Bilduri, bere ekarpena "zero" izan arren

Iñigo Ansola EAJren BBBko presidenteak Pello Otxandiano Eusko Legebiltzarreko EH Bildu koalizioko burua kritikatu du aste honetan Londresera joateagatik, EH Bilduk etxebizitzari buruz egindako proposamena aurkeztera, "Euskadi zalantzan jarri eta kritikatzeko". Horren harian, Euskadin etxebizitza publikoa eraikitzeko egin duen ekarpena "zero" dela esan du.

Euskaltzaleon martxa Iruñea Gaztelu plaza
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararen lurgunea gero eta zabalagoa da Nafarroan, baina estuturik dauka Euskararen Legeak berak

Euskararen Foru Legeak 40 urte betetzen ditu aurten, eta euskara lekua irabazten joan den arren, legeak bere horretan jarraitzen du, lurraldea hiru eremutan banatzen, bai eta nafarren hizkuntza eskubideak mugatzen ere. Euskararen ofizialtasuna lurralde osora hedatzea askoren aspaldiko eskakizuna da, baina tramite administratiboaz harago, borondate politiko argia eta negoziazio gaitasuna eskatzen ditu prozesuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X