Galiziako Xunta
2024/02/18 - 21:01
PPk irabaziko lituzte Galiziako hauteskundeak eta gehiengo osoari eutsiko lioke, FORTAren galdeketaren arabera
38 eserleku behar dira gehiengo absolutua lortzeko, eta PPk, inkesta horren arabera, 39-40 eskuratuko lituzke. BNG izango litzateke bigarrena, 25-26 eserleku eskuratuta.
2024/02/18 - 21:00
Hautetsontziak itxita, hasi da boto-zenbaketa Galizian
17:00etan parte-hartzea duela lau urte baino sei puntu altuagoa zen. Datu ofizialen arabera, atzerrian dauden galiziarren botoak kontuan izan gabe, gaur botoa emateko eskubidea duten 2,2 milioi boto-emaileen 1.090.159k eman dute botoa arratsaldeko bostetarako.
2024/02/18 - 18:35
Galiziako hauteskunde lehiatuenak
Aspaldiko urteetako ikusmin handiena piztu dute igande honetako Galiziako Parlamenturako hauteskundeek. Lehia estua aurreikusten da, eta ikuskizun dago Alderdi Popularrak (PP) azken lau legealdietan izan duen gehiengo osoari eusten dion.
2024/02/18 - 14:05
Besteiro: ''Oso sentsazio onak ditut hauteskunde hauetan''
PSdeGko hautagaiak, Jose Ramon Gomez Besteirok, hauteskunde eguna "ongi" ikusten duela adierazi die kazetariei, eta "oso sentsazio onak" dituela.
2024/02/18 - 13:45
Gaurkoa egun berezia izango dela uste du Marta Loisek
Sumarreko hautagaiak botoa emateko deia egin die herritarrei. "Gure herriaren etorkizuna aukeratzeko ahalmena dugu", esan du.
2024/02/18 - 13:25
PPren gehiengo osoa errepikatuko duela uste du Alfonso Ruedak
Alfonso Rueda PPko hautagaiak emaitza onak lortuko dituela uste du, eta botoa emateko deia egin die herritarrei, "Galiziaren etorkizuna erabakiko baita".
2024/02/18 - 11:50
''Parte-hartze masiboa'' eskatu du Ana Pontonek, BNGko hautagaiak
Pontonen ustez, "egun historikoa" izan daiteke gaurkoa, eta hauteskundeetan botoa emateko deia egin die herritarrei.
2024/02/18 - 10:31
Ireki dituzte hauteslekuak Galizian
Aspaldiko urteetako ikusmin handiena piztu dute igande honetako Galiziako Parlamenturako hauteskundeek. Lehia estua aurreikusten da, eta ikuskizun dago Alderdi Popularrak azken lau legealdietan izan duen gehiengo osoari eusten dion.
2024/02/18 - 09:06
PPren gehiengo osoa kolokan eta aldaketa zerumugan, Galiziako hauteskundeetan
CISen azken inkestak 38 eserleku ematen dizkio gehienez PPri, gehiengo osoa edukitzeko gutxienekoa, eta BNG 31raino irits daiteke. 2,6 milioi galiziarrek dute botoa emateko eskubidea.
2024/02/16 - 09:22
Albiste izango dira: Azken kontrol saioa, Altzako krimenaren epaiketa eta kanpainaren itxiera Galizian
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/02/14 - 16:30
Xuntako presidente izateko hautagai nagusiak: profilak eta proposamenak
75 eserleku daude jokoan Galiziako Parlamentuan, eta horien bila aurkeztu diren hautagaitza nagusien lehen lerroan Alfonso Rueda (PP), Ana Ponton (BNG), Jose Ramon Gomez Besteiro (PSOE) eta Marta Lois (Sumar) daude. PPk azken 16 urteotan izan duen gehiengo osoa kolokan egon daiteke.
2024/02/12 - 14:18
PPk Galizian duen gehiengoa gal dezake, BNG gero eta gertuago duela, CISen arabera
Ana Pontonen alderdiari gorakada handia aurreikusi dio hauteskundeen aurretik egin daitekeen azken inkestak. Nazionalistek 24-31 eserleku lortuko lituzkete, gehiengo osotik zazpi eskasera. PPk, bestalde, gehiengo osoa bermatu barik jarraituko luke, 34-38 diputaturekin.
2024/02/01 - 10:17
BNGren botoa mobilizatzea giltzarri izango dela uste du Beirasek, PPk Galizian gehiengoa ez lortzeko
BNGren sortzaile eta buruzagi historikoa izandakoaren arabera, otsailaren 18ko hauteskundeetan PPk gehiengo absolutua ez errepikatzeko "aukera" bat dago.
2024/02/01 - 09:34
Albiste izango dira: Boikota Maccabiri, sexu abusuak Elizan eta Galiziako hauteskundeak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2024/01/31 - 19:36
Gauerdian hasiko da hauteskunde kanpaina Galizian, PPk gehiengo absolutuari eutsiko ote dion zalantzarekin
Guztira, 75 diputatu aukeratuko dituzte bozetan. Inkesten arabera, Alderdi Popularrak lau legegintzalditan izan duen gehiengo osoa galtzear luke Alfonso Rueda hautagaiak.
2024/01/31 - 19:27
Galizia, PPren ereduaren eta aldaketa politikoaren artean
Dani Alvarez Radio Euskadiko Albistegietako buruak otsailaren 18ko Galiziako hauteskundeetako aukerak aztertu ditu. PPk gehiengo absolutuak lortu ditu, baina Galizia ez da erabat urdina.
2024/01/09 - 16:54
Galiziak eta Kantabriak alerta maila igo dute
Dena dela, Xuntaren esanetan, materiala "ez da toxikoa". Hala ere, elkarte ekologistek ohartarazi dute giza osasunerako arriskutsua izan daitekeela. Ekologistak Martxan taldeak salaketa aurkeztu du ontziaren jabe den enpresa armadorearen aurka.
2024/01/08 - 17:30
Fiskaltzak ikerketa abiatuko du Galiziako kostaldean barreiatu diren plastikozko bolak direla eta
Alderdi Popularrak gidatzen duen Galiziako Xuntak itsas kutsaduragatik alerta maila igotzeari uko egin diola jakin ondotik iritsi da Fiskaltzaren erabakia. Plastikozko pinporten isuria Asturiasko kostaldera iritsi da dagoeneko.
2024/01/08 - 14:27
Mikroplastikoak Asturiasko kostaldera heldu dira, eta Kantabriak larrialdi aurreko egitasmoa martxan jarri du
Galiziako Xuntak, ordea, larrialdi plana 2. mailara igotzea baztertu du, plastikozko bolatxoak "toxikoak ez" direla argudiatuta. Bestalde, Eusko Jaurlaritza arretaz ari da egoera jarraitzen, baina "lasaitasuna" eskatu du.
2024/01/08 - 11:22
Plastikozko bolatxoen isuriak hedatzen jarraitzen du Galiziako kostaldean
Boluntarioek, ekologisten elkarteek eta kaltetutako udalerriek egunak daramatzate Galiziako hondartzak garbitzen. "Tocano" ontziak Portugalgo uretan galdutako sei edukiontzietan dago isuriaren jatorria.