Galiziako Xunta
2023/12/30 - 17:54
Galiziako Podemosen oinarrien % 62k ezezkoa eman diote hauteskundeetara Sumarrekin koalizioan joateari
Podemos Galizia bere markarekin aurkeztuko da, bere ideiak "ezin direlako umezurtz geratu". Isabel Faraldo Coruñako zinegotzi ohia izango da hautagai morea otsailaren 18ko hauteskunde autonomikoetan. Euskadin ez dago ezer erabakita oraindik.
2023/12/21 - 14:37
Otsailaren 18ra aurreratu dituzte hauteskundeak Galizian
Bozak ekainean zeuden aurreikusita, baina Alfonso Rueda Xuntako presidenteak data aurreratzea ebatzi du, hitzorduak Europako hauteskundeekin bat egin ez dezan.
2023/08/31 - 22:27
Erkidegoetako presidente gehienek Urkulluk proposatutako eztabaidan parte hartu nahi dute
Batzuk begi onez ikusi dute, desparekotasunak ekiditen diren bitartean. Kataluniako Generalitateak, berriz, errespetua erakutsi du baina euren bidea "amnistia eta autodeterminazioa" direla esan du Laura Vilagrak.
2022/12/27 - 18:29
Bidaiarien autobusa Lerez ibaitik (Pontevedra) ateratzea lortu dute
Joan den larunbatean bidaiarien autobus bat erori zen Cerdedo-Cotobade zubitik. Guardia Zibilaren operatiboak ibilgailua ibaitik ateratzea lortu du.
2022/11/13 - 15:43
Nunca Mais plataformak milaka pertsona atera zituen kalera erantzukizunak eskatzeko
Mugimenduak utzitako ondarearen inguruan hitz egin du EITBk Nunca Maisen ordezkariekin.
2022/11/13 - 15:39
Galiziako Xuntak ez du goi-mailako ordezkaritzarik bidali Prestigeren 20. urteurreneko ekitaldira
Camariñaseko Udalak omenaldia egin die galipota jasotzen aritu zen marea txuriari, eta PPren Gobernuak konpromisozko ordezkaritza bat besterik ez du bidali.
2022/11/04 - 19:06
''Prestige'': Galizia belztu eta kaleetan iraultza berdea ekarri zuen hondamendia
20 urte dira "Prestige" petrolio-ontzia hondoratu eta aurrekaririk gabeko hondamendi naturala eragin zuenetik. Galiziako herritarrak kalera atera ziren, Espainiako Gobernuaren kudeaketa salatzeko eta "Nunca Mais" oihukatzeko.
2022/09/23 - 16:45
EAE, azken hamarkadan eskumen gehien bereganatu dituen erkidegoa
Espainiar Estatuko 17 autonomia estatutuen garapen mailaren azterketa egin du Radio Euskadik. Ezein erkidegok ez du berea osorik beteta, baina Katalunia da trasferitzeke gehien dituena, 56, hain justu.
2022/07/04 - 19:32
Euskadik eta Galiziak premiazko neurriak eskatu dituzte familia medikuen falta konpontzeko
Hainbat neurri proposatu dizkiote Espainiako Gobernuari, hala nola, plaza hutsik ez uztea BAME azterketetan, Larrialdietako espezialitatea sortzea familiako medikuen lekualdaketa saihesteko, espezializatuko plazen kopurua handitzea, aparteko prestakuntza plan bat eta plangintza zorrotz bat.
2022/03/10 - 13:05
Nolakoa izango da Feijooren aroa PPko presidente bezala?
(Jatorrizkoa gaztelaniaz). Anton Losada kazetaria eta politigoaren eskutik, Alberto Nuñez Feijoo ezagutu dugu, Alderdi Popularraren barruan eta Galiziako Xuntako presidente bezala.
2022/03/02 - 09:55
Feijook gaur iragarriko du PPko presidente izateko aurkeztuko den
Galiziako PPko eta Xuntako presidenteak Galiziako PPko Zuzendaritza Batzordea deitu du gaurko, bere erabakiaren berri emateko. "Ikusiko dugu nola lagundu dezakegun eta egoerarekin konprometi gaitezkeen", esan du azken orduetan.
2022/02/17 - 14:00
Bizirik irten diren 'Villa de Pitanxo' ontziko arrantzaleak eta hildakoen gorpuak bihar iritsiko dira Ternuara
Kanadak bertan behera utzi zituen asteazkenean 12 desagertuak bilatzeko lanak. Hala ere, gutxienez gaurko egunez miaketa lanekin jarraitzeko eskatu dio Galiziako Xuntak Kanadari.
2021/05/01 - 21:21
Aldaera indiarraren hiru kasu baieztatu dituzte Vigon isolatutako itsasontzi batean
Prometheus Leader ontzia isolatuta dago Vigoko portuan, eskifaiako 22 kideetatik 6k covid-19an positibo emanda. B1.617 aldaeraren kasuak "lokalizatuta eta kontrolpean" daudela ziurtatu du Sanidadek.
2020/10/30 - 13:30
Galiziak zazpi hiri eta zenbait udalerri mugakide itxi ditu
Itxialdi perimetrala ostiral arratsaldetik gutxienez asteartera arte egongo da indarrean. Orduan, neurriak berrikusiko ditu Galiziako Xuntak.
2020/09/02 - 16:36
Franco familiak Meirasko jauregia Estatuari itzultzea eskatu du Coruñako epaitegiak
Galiziako Xuntak, Sada eta Coruña hiriko udalek eta Coruñako Diputazioak hartu dute parte prozeduran, eta Estatuaren erabakiarekin bat egin dute.
2020/08/13 - 00:13
Galizian kalean erretzea debekatu dute segurtasun distantzia zaindu ezin denean
Tabakoaren kea birusa transmititzeko faktore gisa hartu dute adituek.
2020/08/04 - 13:03
32.794 herritarrek Galiziara bidaiatzeko inprimakiak bete dituzte jada Hegoaldean
Neurria indarrean sartu zen egunetik 29.783 pertsona joan dira Galiziara EAEtik, eta 3.011 Nafarroatik. Galiziakoa baino eragin epidemiologiko handiagoa duten lurraldeei eragiten die.
2020/07/28 - 15:20
Galiziara doazen EAEko herritarrek administrazio autonomikoari jakinarazi behar diote
Neurriak azken hamalau egunetan 100.000 biztanleko COVID-19 kasuen intzidentzia metatua Galiziakoa baino 3,5 aldiz handiagoa duten herrialde edo lurraldeei eragiten die.
2020/07/13 - 01:49
PPk gehiengo osoa lortu du berriro Galizian
Alberto Nuñez Feijook laugarren aldiz lortu du gehiengo osoa. BNGk inoiz izan duen emaitzarik onena lortu du, 19 aulkirekin, 2016an baino 13 gehiago, eta oposizioaren lidergoa hartu du.
2020/07/12 - 22:24
Galizian hautesleen % 42,97k eman dute botoa 17:00etara arte, 2016an bezala
Parte-hartzea duela lau urte baino 0,48 puntu handiagoa izan da. A Mariña eskualdean ere, 2016ko datuak errepikatu dira, eta "pixka bat egin dute gora".