Garoña
2017/04/25 - 14:23
Nuclenorrek Garoña ez irekitzeko erabakia hartzea espero du Gonzalezek
Ramiro Gonzalezek adierazi duenez, 'Nuclenorrek, Iberdrolak eta Endesak, bihar Garoña ez irekitzea erabakiko balute, askoz ere lasaiago egingo genuke lo'.
2017/04/10 - 20:19
Apirilaren 26an Garoñari buruzko ezohiko bilera egingo du Nuclenorrek
Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak (CSN) Garoña berriro irekitzearen aldeko ebazpena eman ondoren, zentral nuklearraren etorkizunari buruz hitz egingo dute bertan.
2017/03/31 - 14:58
Ignacio Sanchez Galan: 'Garoña ez da bideragarria'
Zentrala berriz zabaltzeko eskaera ez egiteko galdegin dio Iberdrolako presidenteak Endesari (erdibana dute Nuclenor, Garoñaren jabea).
2017/03/18 - 22:00
Garoña berriro zabaltzeko txostenaren aurka egin dute Gasteizen
Garoñako zentral nuklearra arriskutsua dela ohartarazi dute. Zaharkituta dagoela, gainera, bete beharreko 40 urteak gaindituta dituelako.
2017/03/18 - 21:25
Garoña ixteko aldarria ozen entzun da Gasteizko kaleetan
Araba Garoñarik gabe ekimenak alderdi politikoei eskatu die ez dezatela PPrekin akordiorik sinatu, baldin eta ez badakar berekin Garoña ixteko konpromisoa.
2017/03/15 - 14:22
'Herri olatuak' Garoña betiko ixtea ekar dezakeela uste dute aurkakoek
Araba Garoñarik Gabe plataformak manifestazioa deitu du larunbaterako Gasteizen eta 250 kolektibo inguruk bat egin dute deialdiarekin.
2017/03/07 - 23:44
Oposizioko alderdi guztiek Garoñaren itxiera eskatu dute berriz
Halaber, segurtasun baldintzetan zentrala eraistea eta ingurua berrindustrializatzea eskatu diote Espainiako Gobernuari. EH Bilduk aurkeztu du legez besteko proposamena.
2017/03/04 - 14:21
Garoñaren itxieran 'inplika daitezen' eskatu diete alderdi politikoei
Jendetza bildu da Gasteizen, Garoñaren itxiera defendatzen duten arren, ezer egiten ez duten alderdi politikoak kritikatzeko.
2017/02/15 - 12:42
Rajoy: 'Garoñarako segurtasun neurri gorenak exijituko ditugu'
Aitor Esteban jeltzaleak Garoñako zentral nuklearrari buruz egindako galdera bati erantzun dio Rajoyk Kongresuan. Zentrala betirako ixteko eskatu dio Estebanek.
2017/02/15 - 11:20
Rajoy: 'Garoñarako segurtasun neurri handienak eskatuko ditugu'
Aitor Esteban jeltzaleak Garoñako zentral nuklearrari buruz egindako galdera bati erantzun dio Rajoyk Kongresuan. Zentrala betiko ixteko eskatu dio Estebanek.
2017/02/13 - 19:06
Garoña behin betiko ixtea eskatu du Gasteizko Udalak
EAJk, PSE-EEk, EH Bilduk, Hemen Gaudek eta Irabazik babestu dute mozioa, eta PPk kontra bozkatu du. Halaber, Fernando Marti CSNko presidentea kargugabetzeko eskatu dute.
2017/02/09 - 19:43
Araba Garoñarik Gabek manifestazioa deitu du martxoaren 18rako
Espainiako Kongresuko alderdi politikoei presio egin dezaten eskatu die plataformak. Halaber, Eusko Jaurlaritzaren jarrera kritikatu du.
2017/02/09 - 15:07
Premiazko bilera eskatu dio Ramiro Gonzalezek energia ministroari
Espainiako gobernuak arabarren argudioak entzun eta beraien borondatea ez zapaltzea espero du Arabako ahaldun nagusiak.
2017/02/09 - 08:35
CSNren baldintzak Garoña berriz martxan jartzeko
Espainiako Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak 167 txosten tekniko egin ditu azken bi urteotan. Hauek dira aurkeztu dituen baldintza teknikoak, Estatuko zentral nuklear zaharrenean bihurtzeko.
2017/02/08 - 18:40
Aho batez, Garoñako zentral nuklearra berriro irekitzearen aurka
Euskal erakundeek, alderdi politikoek eta talde ekologistek Garoñako zentral nuklearra betirako ixtea eskatu dute eta berriro martxan jartzeak ekarriko lituzkeen arriskuez ohartarazi dute.
2017/02/08 - 14:53
Garoña, irekitzetik gertu
Segurtasun Nuklearraren Kontseiluak oniritzia ema dio. Bost kontseilarietatik lauk eman dute irekitzearen aldeko botoa.
2017/02/08 - 13:33
Garoñako zentral nuklearra berriro zabaltzearen alde agertu da CSN
Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak goizean onartutako ebazpenaren arabera, beharrezko segurtasun neurriak hartuta eta horretan inbertsioak eginda, Garoña berriro martxan jar daiteke.
2017/02/08 - 10:06
Garoña berriz irekitzeko lehen urratsa eman lezake gaur CSNk
Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak zentralaren inguruko txosten teknikoa onartuko omen du gaur, irekitzearen aldekoa. Azken erabakia, baina, politikoa da.
2017/02/04 - 21:11
Garoña berriro irekitzearen aurka protestatu dute Bilbon
Garoñaren kontrako foroak 'Iberdrolatik baja ematea' eskatu die herritarrei zein erakundeei, zentrala berriro irekiz gero.
2017/02/01 - 20:13
Mobilizazio bat deituko dute martxoan, Garoñako zentralaren aurka
Bestalde, Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak gutxienez beste astebetez atzeratu du zentrala berriro irekitzeko aukerari buruzko erabakia.