Gas naturala
2017/01/21 - 14:49
Araban gasa ateratzearen arriskuaz ohartarazi dute Gasteizen
Berriztu kolektiboak ohartarazi duenez, proiektu horrek arriskuan jarriko luke Subillako akuiferoa, Euskadiko lurpeko ur erreserba 'handiena'.
2016/11/27 - 18:49
Eredu energetikoaren gainean adostasunik ez Arabako Batzar Nagusietan
Araban gasa ateratzeko planak geldiarazteko EH Bilduk, Ahal Duguk eta Irabazik egindako proposamenari uko egin diote Batzar Nagusiek.
2016/10/10 - 22:25
Konstituzionalak EAEko fracking legearen debekua bertan behera utzi du
Zehazki, hainbat artikuluen (2, 3, 5 eta 6) gaineko behin-behineko debekua baliogabetu du. Era berean, lehen eta bigarren xedapen iragankorren debekua bertan behera utzi ditu.
2016/10/05 - 20:14
Gasteizen gasa lortzeko asmoaz ohartarazi du 'Fracking Ez' plataformak
Plataformak jakitera eman du Shesa baimenen tramitazioan ari dela Gasteizen gasa ateratzeko, baina fracking teknika erabili gabe.
2016/07/07 - 22:08
Frackinga erabiltzeri uko egin dio Eusko Jaurlaritzak
Ingurumenari kalte egiten ez dion bermerik ez dagoela eta hartu dute Fracking-a ez erabiltzeko erabakia.Fracking ez plataformarentzat albiste ona eta txarra da, teknika honi bidea ez zaiolako isten
2016/07/07 - 15:37
Jaurlaritzak 'fracking'ari uko egin dio bere energia plan berrian
"Egun, ez dugu bermerik 'fracking'aren teknikak ingurumena errespetatzen duela esateko", adierazi du Arantza Tapia sailburuak.
2016/05/10 - 19:55
'Fracking ez' Konstituzionalaren erabakiaren aurka mobilizatuko da
Haustura hidraulikoaren aurrean ingurugiroa babesteko euskal legearen zenbait artikulu bertan behera utzi izanak eragin du protesta.
2016/05/05 - 15:51
Frackinga ez sustatzea eskatu diote Jaurlaritzari
Eta atzera bota dute EH Bilduk pentsio baxuak osatzeko ekarri duen proposamena
2016/05/05 - 15:36
Legebiltzarrak frackingerako baimenak gelditzeko eskatu dio Urkulluri
Oposizioak jarrera "kontraesankorra" edukitzen ari dela leporatu dio EAJri, eta uste du hauteskundeak gertu daudelako jokatzen ari dela horrela.
2016/05/03 - 15:12
Konstituzionalak behin-behinean bertan behera utzi du fracking legea
Eusko Jaurlaritzak 15 egun ditu orain Mariano Rajoyren jarduneko gobernuak apirilaren 8an aurkeztutako helegiteari alegazioak egiteko.
2016/04/08 - 19:18
EAEko fracking legearen aurka helegitea aurkeztuko du Madrilek
Antzeko kasu batean, Auzitegi Konstituzionalak Errioxako eta Kantabriako legeak baliogabe utzi zituen. Bi erkidego horiek fracking-a debekatu zuten.
2016/03/29 - 22:19
'Fracking'a debekatzeko eskatu dio Kongresuak Espainiako Gobernuari
Legez besteko proposamenak PSOE, Podemos, ERC, EAJ, EH Bildu eta DyL taldeen babesa jaso du.
2016/01/29 - 14:08
Naval ontziolak ferry bat egingo du 175 milioi euroren truke
Datozen hilabeteetan argitu beharko dute, baina beste ontzi bat egiteko aukera jaso dute kontratuan. Mediterraneoan gas natural likidotuak bultzatuta ibiliko den lehen ferrya izango da.
2015/09/04 - 01:29
Gas naturala erabiliko duten lehen bi ferryak eraikiko ditu La Navalek
Balearia ontzi-enpresak egin dio eskaera. Gas naturala erabilita, ferry berriek gutxiago kutsatuko dute, % 30 murriztuko baitira CO2 emisioak.
2015/07/27 - 13:02
Urkullu: 'Etxebizitza eta fracking legeei buruz ohartarazi genuen'
Iñigo Urkullu lehendakariaren esanetan, EAJk ohartarazi egin zuen Espainiako Estatuak Etxebizitza eta frackingaren aurkako legeen kontra egin zezakeela Auzitegi Konstituzionalean.
2015/07/27 - 10:20
Estatuak etxebizitzaren eta frackingaren euskal legeen kontra joko du
Mariano Rajoyren Gobernuak Eusko Jaurlaritzari ohartarazi dio bi lege horiek Konstituzioaren aurkakoak direla eta, ondorioz, helegiteak aurkeztuko dituela Auzitegi Konstituzionalean.
2015/07/18 - 15:53
Frackingaren aurkako martxa egin dute Gasteizen
Frackingaren kontra Subijanan egindako kanpaldia amaitzeko martxa izan da. Antolatzaileen aburuz, kanpaldia arrakastatsua izan da, 400-500 bat lagunek parte hartu baitute egunero.
2015/07/13 - 17:16
Fracking-en kontrako nazioarteko akanpada astea antolatu dute
Astelehenetik ostiralera bitartean Subillan (Araba) kanpaketa egingo dute. 'Frackanpada' izeneko honetan, mintegiak, eztabaidak, mendi martxa egingo dituzte.
2015/07/10 - 14:51
'Frackinga' Euskadin saihesten duen legea indarrean sartu da
Legebiltzarrean adostu bezala, Lurraren eta Uraren Legeak berrituko dituzte, eta zenbait baldintza berri ezarriko dituzte; hortaz, 'frackinga' garatzea ezinezkoa izango da EAEn.
2015/07/09 - 21:12
'Frackanpada'n parte hartzeko dei egin du 'Fracking ez' mugimenduak
50 kolektibo baino gehiago bilduko dira Subillan (Araba) uztailaren 13tik 19ra bitartean gasa eta petrolioa ateratzeko teknikari “ez” esateko.