PROTESTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Araban gasa ateratzearen arriskuaz ohartarazi dute Gasteizen

Berriztu kolektiboak ohartarazi duenez, proiektu horrek arriskuan jarriko luke Subillako akuiferoa, Euskadiko lurpeko ur erreserba 'handiena'.
Berriztu! Kolektiboaren protesta Gasteizen. Argazkia: @berriztuaraba
Berriztu! Kolektiboaren protesta Gasteizen. Argazkia: @berriztuaraba

Berriztu gizarte mugimenduak Subillako Armentia 2 putzutik gasa ateratzearen arriskuaz ohartarazi du larunbat honetan, Vitoria-Gasteiz erdialdean egin duen protesta ekitaldi batean. Protestan zehar lan mota horretan erabiltzen diren dorre txikiak irudikatu dituzte.

Hogei kolektibok baino gehiagoz osatutako mugimendu hori helburu hirukoitzarekin jaio zen: gasa ateratzeko proiektuak geldiaraztea, arazo horren gainean gizartea kontzientziatzea eta hori aurre egiteko ekimenak proposatzea.

Andre Maria Zuriaren plazan jarri dituzten dorre horien bidez, gasa ateratzeko xedearekin Subillako Armentia 2 putzua zulatzeko arriskua dagoela ohartarazi nahi izan du Berriztuk.

Gogoratu dutenaren arabera, urtarrilaren 27an amaituko da Ingurumen Ministerioak duen hiru hileko epea Eusko Jaurlaritzak, SHESA hidrokarburoen sozietate publikoaren bidez, sustatutako proiektua, zeinaren bidez aipatu putzutik gasa ateratzeko dauden aukerak aztertu nahi dituen frackinga ez diren beste zenbait teknika erabilita.

Berriztu kolektiboak ohartarazi duenez, proiektu horrek arriskuan jarriko luke Subillako akuiferoa, Euskadiko lurpeko ur erreserba 'handiena' dena.

Horrez gain, baimena emanez gero, Araban "ehunka edo milaka gas putzu" zulatzeko atea irekiko da.

Azkenik, salatu egin du diru publikotik 12 milioi euro bideratzea zaharkitua dagoen eredu fosil bat ustiatzera, energia berriztagarrietan inbertsioak egin beharrean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Miren Elgarresta, Emakundeko zuzendaria: “Zenbat eta sentsibilizazio lan handiagoa egin, orduan eta kasu gehiago azaleratzen dira sexu askatasunaren kontrako delituei lotuta"

Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak gaur Euskadi Irratian azaldu duenez, genero-indarkeriagatik edo sexu-askatasunaren aurkako delituengatik Euskadin jarritako salaketen kopuruak goranzko joera du. Horren hitzetan, igoera hori, neurri batean, sentsibilizazio-lanaren eta biktimen eskura baliabide eta zerbitzu gehiago jartzearen ondorio da, babes handiagoa ematen baitiete eta salaketa jartzera bultzatzen baitituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X