Gasteizko jaiak 2025
2020/08/05 - 14:10
Gasteizko diskoteka bat hustu dute dantzatzen eta maskara ez erabiltzen uzteagatik
Diskotekan zeuden bezeroak aterarazi zituzten agenteek; jabeei, berriz, administrazio-espedientea ireki zieten.
2020/08/05 - 11:15
"Aldundiei dagokie udalen finantza sistema zaintzea, ez estatuari"
EUDELeko presidenteak dio Udalek zorpetzeaz gain aparteko funtsak ere beharko dituztela. Osasunari lehentasuna ematen jarraitzeko beharra azpimarratu du eta harro agertu da gasteiztarren jarreraz
2020/08/04 - 23:08
Andre Maria Zuriaren plaza hutsik izan da abuztuaren 4an, 1957tik lehen aldiz
Zeledonen Jaitsiera eta Gasteizko jaietako hasiera arratsaldean egin behar zituzten, urtero bezala, baina aurten, pandemiagatik, bertan behera gelditu dira.
2020/08/04 - 17:16
Jairik gabeko abuztuaren 4a Gasteizen
Gaur ez dugu Zeledon San Migeleko kanpandorretik jaisten ikusiko. Bihar blusa eta neskek, segurtasun neurriak beteaz, lore eskaintza egingo diote Andre Mari Zuriari.
2020/08/03 - 17:26
Andre Maria Zuriaren jaiak ez ospatzeko deia egin dute hainbat eragilek
Aurten ez dituzte aterkiak zabalduko Zeledonek eta Edurne Txikik. Bihar astekoak ziren Andre Mari Zuriaren jaiek kalean ez dute lekurik izango.
2020/08/03 - 13:36
Gasteizko bi jatetxe, taberna bat eta diskoteka bat itxita, positiboak atzeman ostean
Herritarrei gaitza atzemateko detekzio-proba masiboak egitea baztertu dute oraingoz. Araban 62 koronabirus kasu gehiago atzeman dituzte azken orduetan.
2020/07/25 - 16:55
Blusa eta nesken historia luzea da, aurten baina ez dute jairik ospatuko
Blusen historia 1878an hasi zen. 1925ean lehenengo blusa koadrila sortu zen. 20 urte geroago ospatu zen lehengo aldiz blusen eguna eta 1967an nesken jantziak ikusi ziren aurrenekoz.
2020/07/23 - 18:10
"Aurten ez", Gasteizko jaietan jende pilaketak ekiditeko kontzientziazio kanpaina
Kanpaina gazteei zuzenduta dago, bereziki, eta Vital Fundaziotik eskertu nahi izan dute gazteen eta nerabeen gehiengo zabal baten jokabide arduratsua.
2020/05/29 - 18:44
Kultura eta jai ekitaldietarako edukiera 250 ikuslekoa izango da Gasteizen
Urtaranek ohartarazi duenez, "Gasteizko festarik ez badago, hiriko auzoetan ere ez dira egongo".
2020/05/21 - 16:41
Jaietarako dirua behartsuenei laguntzeko erabili du Gasteizko Zintzarri kuadrillak
Aurtengo Andramari Zuriaren jaietarako jarri zuten diruari beste erabilera bat emango dio Zintzarri kuadrillak: beharrik handienaduten familiei laguntzeko erabiliko dute.
2020/05/15 - 17:56
Gasteizko, Donostiako eta Bilboko jaiak, bertan behera
Horixe iragarri dute hiru alkateek, eta esan dute elkarrekin adostutako erabakia izan dela, COVID-19aren pandemiagatik zaindu beharra dagoen distantzia soziala dela eta.
2020/05/15 - 16:15
Tristura Gasteizko kaleetan, jaiak bertan behera geratu ostean
Gorka Ortiz de Urbinak adierazi duenez, albistea espero zuten, baina hala ere egun tristea da gaur gasteiztarrentzat.
2020/05/15 - 16:08
Bertan behera utzi dituzte Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaiak
Ez Zeledonik Gasteizen, ez kanoikadarik Donostian eta ez Marijairik Bilbon. Koronabirusaren ondorioz, jai guztiak bertan behaera utzi dituzte.
2020/04/18 - 16:39
Posible izango ote da aurten milaka lagun biltzen dituzten jaiak ospatzea?
Sanferminak, Donostiako eta Bilboko Aste Nagusiak eta Ama Zuriaren festak, Euskal Herriko udalerrietako beste festa guztiez gain, kolokan daude aurten. Zer gertatuko ote da 2020ko jaiekin?
2019/08/10 - 19:18
Urtaranek Gasteizko jaietan izandako eraso sexista 'onartezinak' arbuiatu ditu
Alkateak azpimarratu du herritarren "gehiengo zabalak errespetuz" eta indarkeria matxistarekiko "zero tolerantziaz" jokatu duela.
2019/08/10 - 16:24
Jaietan izan diren genero indarkeria kasuak 'onartezinak' direla esan du Urtaranek
Gorka Urtaranek aurtengo jaien balantzea 'positiboa' dela esan du, parte hartzeak gora egin duela ikusita. Ordea, ez du atzean utzi matxismoaren aurpegirik latzena ere erakutsi dutela.
2019/08/09 - 15:08
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekidearekiko urruntze agindua urratzeagatik
Emakumearekin eztabaida izan ostean eta udaltzainak gertu zeudela ikusita, ihes egiten saiatu da gizonezkoa, baina harrapatu eta atxilotu egin dute. Gaur bertan eramango dute epailearen aurrera.
2019/08/08 - 22:22
Mozkorraldi koadrilako kide ohiek 'barkamena' eskatu dute
Pankartek ziotena ez zekitela adierazi dute. Koadrilak "erabili" zituela salatu dute.
2019/08/08 - 20:29
Indarkeria zalantzan jartzen duten blusen jarrera ‘onartezina’ dela esan du Urtaranek
Gasteizko alkateak azpimarratu duenez, Mozkorraldi kuadrillako blusek “oso ehuneko gutxi” diren salaketa faltsuak benetako “milaka eta milaka” tratu txarren kasuekin parekatu zituzten.
2019/08/08 - 16:44
Adineko ugari Gasteizen, neska eta blusa beteranoen eguna ospatzeko
Ama zuriaren jaien azken aurreko egunean neska eta blusa beteranoak dira protagonistak. Meza, lora-eskaintza eta omenezko aurreskua pozez bizi izan dute bertaratu direnek.