Gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekidearekiko urruntze agindua urratzeagatik
25 urteko gizon bat atxilotu dute ostiral honetan, alegia, jaietako azken egunean, Gasteizen, bikotekidearekiko urruntze agindua hausteagatik.
04:30ean, alde zaharrean zaintza lanak egiten zebilen patruila batek eztabaidatzen ari zen bikote baten oihuak entzun ditu, Bakardade kantoian.
Agenteak bertara gerturatu dira, eta garrasika ari zenetako bat behin baino gehiagotan antzeko kontuengatik atzeman duten gizonezko bat zela ikusi dute orduan.
Esan bezala, agenteak hurbil zeudenez, ihes egiten saiatu da gizonezkoa, baina Hedegile kalean harrapatu dute.
Identifikatzeko garaian, gizonezkoak urruntze agindua zuela ikusi dute udaltzainek, eta horregatik atxilotu dute.
_________________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.