Gasteizko tranbia
2020/01/30 - 11:31
Garraio publikoan gutxieneko zerbitzuak arazo handirik gabe betetzen dira
Garraio publikoan gaurko greba orokorragatik ezarritako gutxieneko zerbitzuak gorabehera handirik gabe betetzen ari dira.
2020/01/02 - 18:36
Euskotrenek garraio zerbitzuak aldatuko ditu igande honetan, erregeen desfileagatik
Bilbon, Gasteizen eta Donostian, garraio zerbitzuak aldatuko ditu Euskotrenek urtarrilaren 5ean, errege desfileagatik, eta Anoetan zein San Mamesen aurreikusita dauden futbol partidak direla-eta.
2019/12/31 - 11:51
Tren, tranbia eta funikular zerbitzuak aldatuko ditu Euskotrenek egunotan
Abenduaren 31n, tren zerbitzuen bukaera aurreratu egingo du Euskotrenek, linea guztietan. Asteazkenean, berriz, zerbitzuaren hasiera atzeratu egingo du, eta eguerdian eten egingo du.
2019/12/10 - 22:38
Gasteizko tranbia estra-luzea abenduaren 17an hasiko dira probatzen
Unitate berriek gaur egungoek baino 2 bagoi gehiago izango dituzte.
2019/11/07 - 15:13
Jaurlaritzak tranbia Salburura luzatzeko lanak lizitatu ditu, 17,2 milioigatik
Adar berriak bost geltoki berri izango ditu, eta ekialdean dauden auzoek lotura hobea izango dute erdigunearekin eta EHUko campusarekin.
2019/10/24 - 10:41
Pertsona bat zauritu da Gasteizen, tranbiak harrapatuta
Gizonezkoa 20:00ak aldera harrapatu zuen tranbiak, Gasteiz etorbidean. Suhiltzaileek gizona tranbiaren azpitik ateratzea lortu zuten, eta Santiago ospitalera eraman zuten.
2019/09/06 - 23:17
Munduko Hiri Berdea izendatu dute Gasteiz
'Global Green Capital' munduko hiri berde izendatu dute Gasteiz Etiopian egin den ekitaldi batean. Europako hiri berde izan ostean, orain, mundu osoko aitortza iritsi zaio.
2019/09/02 - 09:25
Abian da neguko ordutegia Bilboko eta Gasteizko tranbietan
Bizkaiko hiriburuko tranbiak 10 minutuko maiztasuna izango du lanegunetan, eta Arabako hiriburuan eskola egunetako zerbitzuak indartuko ditu.
2019/08/14 - 16:31
Gasteizko tranbiaren hegoaldeko bidearen lanik garrantzitsuenak egiten ari dira
Lan horietako batzuk gauek egin behar izan dituzte eta zaratak tarteko, herritarren haserrea ere eragin dute.
2019/05/10 - 14:25
Gasteizko tranbia Salburuara luzatzeko hitzarmena onartu du Udalak
24,8 milioi euroko aurrekontua izango du proiektuak. Eusko Jaurlaritzak diruaren % 65 jarriko du eta Arabako Foru Aldundiak eta Udalak, ostera, % 17,5.
2019/02/13 - 14:58
Gospel abesbatza batek Gasteizko tranbiako bidaiariak harritu ditu
Udaberria Musika Eskolako gospel abesbatzak Gasteizko tranbian zihoazen bidaiariei abesti bat eskaini zien zuzenean.
2018/05/19 - 13:36
Tranbiak bost urteko neskato bat harrapatu du Gasteizen
Adingabea Gasteizko ospitale batera eraman dute, baina ez omen ditu zauri larririk. Udaltzaingoak ikerketa abiatu du jazoeraren nondik norakoak argitzeko.
2017/12/29 - 16:10
Gasteizko tranbiak 8 milioi lagun eraman ditu jada, 2008tik
Lehen bidaia 2008an egin zuen; ordutik hona, gero eta gehiago erabili izan dute gasteiztarrek.
2017/12/01 - 20:23
Gasteizko tranbiaren ibilbidea luzatzeko obrak 2019an esleituko dituzte
Ibilbide berriak Judimendi, Santa Luzia eta Salburua auzoak lotuko ditu, eta bost geltoki izango ditu.
2017/06/15 - 16:12
Gasteizko tranbia geldi egon da sare elektrikoan izandako matxurarengatik
Ordu bat inguru iraun du matxurak eta tranbiaren sare osoari eragin dio.
2017/05/25 - 17:26
Gasteizko hego tranbia luzatzeko lanak udazkenean hasiko dira
Ibilbidea 1,4 kilometro luzatuko da eta unibertsitateraino helduko da. Beranduenez, 2019ko udarako adar berria zabalik egongo da.
2017/05/25 - 16:59
2019rako amaituta izango dira Gasteizko tranbia luzatzeko lanak
Obren zailtasun handiena Triana zubiaren inguruan egongo da, eta trenbidearen gainetik plataforma luzatu egin beharko dutela azaldu du Arantxa Tapiak.
2017/04/04 - 22:06
Gasteizko tranbia hegoaldetik luzatzea onetsi dute
Angulema-Unibertsitatea tartea 2019 uda baino lehen amaitu daiteke eta Angulema-Salburua tartea 2019an lizitatu eta esleitu daiteke.
2017/02/15 - 01:07
luzatzeko lanak 2019an amaituko dira
Arantxa Tapiak azaldu duenez, Gasteizko tranbia EHUren campusera luzatzeko lanak udan esleitzea espero du Jaurlaritzak. 2019ko udarako amaituta izatea espero du.
2016/10/29 - 14:14
Zirkulazio-istripua Gasteizen, tranbiak eta auto batek talka eginda
Ez da zauriturik izan, baina tranbiaren ohiko ibilbidean eragina izan du.