Araba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2019rako amaituta izango dira Gasteizko tranbia luzatzeko lanak

Obren zailtasun handiena Triana zubiaren inguruan egongo da, eta trenbidearen gainetik plataforma luzatu egin beharko dutela azaldu du Arantxa Tapiak.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Gasteizko hego tranbia luzatzeko lanak udazkenean hasiko dira

Gasteizko tranbia hegoaldetik luzatzeko lanak udazkenean hasiko dira (urriaren amaieran edo azaroaren hasieran), eta, gehienez, 21 hilabete iraungo dute obra horiek. Gauzak horrela, lau geltoki berriak 2019ko udan martxan jartzea aurreikusita dago.

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak azaldu duenez, tranbiaren ibilbideak 1,4 kilometro gehiago izango ditu eta 10,5 milioi eurokoa izango da aurrekontua. Lanen bi herenak Eusko Jaurlaritzak ordainduko ditu eta gainerakoa erdibana ordainduko dute Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak.

Gasteizko tranbia luzatzeko proiektuak ondorengo geltoki berri hauek aurreikusten ditu: Florida, Triana, Hegoalde eta Unibertsitatea. Halaber, berrikuntza horri esker zerbitzua emango zaie Adurtza eta San Kristobal auzoetako bizilagunei, bai eta unibertsitatera doazen ikasleei ere. Gauzak horrela, 20.000 erabiltzaile izan ditzake guztira.

Ildo horretatik, zailtasun handiena Triana zubiaren inguruan egongo dela azpimarratu du Tapiak, eta trenbidearen gainetik plataforma luzatu egin beharko dutela azaldu du. Halaber, Renferekin koordinatu beharko dira bertan, trenen joan-etorrian oztoporik ez sortzeko.

Beste alde batetik, Gasteizko tranbia luzatzeko proiektu horren kontra dauden hogei bat lagun bildu dira inguruan. Tapiaren esanetan, proiektuak indarrean dagoen araudia errespetatzen du, eta obrek irauten duten bitartean “pazientzia” eskatu die herritarrei.

Zure interesekoa izan daiteke

Bilbao, 20/06/2026.- Varios colectivos, entre ellos, Euskal Herriko Global Sumud Flotilla, GKS, Herri Norte y familiares y amigos de Iñigo Cabacas, convocan una manifestación en Bilbao para denunciar "la brutalidad de la Ertzaintza". EFE/Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eusko Jaurlaritzaren "kriminalizazio kanpaina" eta Ertzaintzaren "basakeria" salatu dute milaka pertsonak Bilbon

Milaka lagun eta gizarte eragile, Global Sumud Euskal Herriako kideak tartean, bildu dira arratsaldean Bilbon, "Poliziaren zigorgabetasunaren eta errepresioaren aurka" protesta egiteko. Eusko Jaurlaritzak "herri mugimenduaren aurka egindako kriminalizazio kanpaina" eta "Ertzaintzaren basakeria" salatu nahi izan dute, eta EAJk "protestarako eskubidea bere interesekoa denera mugatzen duela" ohartarazi dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X