Gastronomia
2018/03/20 - 09:49
Juan Mari Arzak omendu dute Marbellan
Juan Mari Arzakek omenaldi hunkigarria jaso du Espainiako 22 sukaldari onenen eskutik. Euretako askok aitortu dutenez, sukaldari donostiarra 'aita espiritula' izan dute.
2018/03/18 - 17:22
Jendetza bildu da Moredan Arabako Errioxako olioa dastatzeko
Olioaren jaia ospatu dute gaur Arabako Moreda herrian. Arabako Errioxako Oliba izendapena duen olioa da, eta onespen handia du.
2018/02/25 - 16:18
Getariako Elkanon Bertso afari literarioa
Getariako Elkanon Andoni Egaña eta Uxue Alberdi bertsotan, Lander Garro gai-jartzaile eta Pello Ramirez musikaria. Doraemoni buruzko bertsoak...
2018/02/18 - 14:29
Gastronomia sormenerako 3D inprimagailua sortu du Nafarroako enpresa batek
3D inprimagailua eta laserra darabilen makina horrek, esaterako, logoak dituen pizzak egin ditzake.
2018/02/15 - 17:51
Emakumea izango da protagonista Gasteizko pintxo biltzarraren inaugurazioan
Martxoaren 8an hasiko da kongresuaren bosgarren edizioa, eta Maider Unda omenduko dute aurten.
2018/02/14 - 15:21
Gernikako arbolaren kimua landatu dute Azurmendi jatetxean
Urtero bezala, Euskal Herriko ikurra den Gernikako arbolaren kimua landatu dute gaurko egunean. Landaketa Eneko Atxa sukaldari ospetsuaren Azurmendi jatetxean izan da.
2018/02/05 - 14:35
Nieves Barragan Santurtziko sukaldariak ospe handia lortu du Londresen
Diotenez, berari esker lortu dute tapek eta Espainiako sukaldaritzak egun duen arrakasta. Aste honetan bee jatetxe propia ireki du Londresen.
2018/01/22 - 21:29
Martxan da Madrid Fusion sukaldari euskaldunen parte-hartzearekin
Etorkizunerako sukaldaritzari begira jarri da batipat aurten, baina gaur egungo sukaldarien lana ahaztu gabe. Abangoardiako proposamenak eskaintzen dituzte bertan 100 sukaldarik baino gehiagok.
2018/01/03 - 15:15
Arabako Errioxako ardoek euren zonaldea erakusten duen etiketa dute
Tamaina berdinean irakurri ahal izango da hori, ardoaren zonaldea; Errioxa Jatorri Izendapenaren Kontseilu Erregulatzailearekin lortutako akordioaren ondorioa da.
2017/12/21 - 14:15
San Tomas Donostian
San Tomas azokak milaka lagun bildu ditu Donostian.
2017/12/18 - 20:08
Arabako okindegi ekologikoek eta EHUk ekoiztutako ogia aurkeztu dute
Guztiz ekologikoa da, eta itxura eta zapore ederra du, dastatu dutenen esanetan. Arabako benetako ogi ekologikoa da.
2017/12/18 - 19:49
Mugimendu handia dago merkatuetan, Gabonetako menuak prestatzeko
Astebete baino gutxiago falta da Gabon Gauerako, eta gero eta jende gehiago ari da erosten egun horretako afarian eta abenduaren 25eko bazkarian gozatuko ditugun jakiak.
2017/12/13 - 23:23
Leonor Espinosa sukaldariak 'Basque Culinary World Prize' saria jaso du
Espinosak 100.000 euroko saria jaso du, eta diru hori Kolonbiako Chocó herrialdeko gastronomia zentro batera joango dira.
2017/12/13 - 16:44
Janari eta ardo azoka, Gasteizen
Bertako produktuen dastatzeez gain, hainbat tailer eskainiko dira heldu zein umeentzat.
2017/12/10 - 15:09
% 90ko turismo-okupazioa izan da gurean zubi honetan
Turismoari dagokionez, gaur amaitzen den zubia oso ona izan da. Turista gehienak Estatutik etorritakoak izan dira.
2017/12/09 - 18:16
Euskal Herriko sagardotegiek 13,2 milioi litro ekoiztu dituzte 2017an
Sagardogileen hainbat elkartek aurtengo ekoizpenaren inguruko datuak aurkeztu dituzte gaur goizean Donostian emandako prentsaurrekoan.
2017/12/06 - 15:11
Urumea ibaian behera ekarri dute sagardo berria Donostiara
Aspaldiko ohitura berreskuratuz egiten ari dira Donostian sagardo apurua. Gasteizen, berriz, 'Ardo Araba' azoka ireki dute.
2017/11/26 - 14:41
Durangoko Kobika jatetxeak irabazi du berriz Bizkaiko Pintxo Lehiaketa
'Lumagorriz eta onddoz egindako erruloa' pintxoa izan zen garaile, atzo Bilbon antolatutako finalera aurkeztutako proposamenei irabazita.
2017/11/22 - 23:31
Eneko Atxak laugarren Michelin izarra lortu du, eta Donostiako Ameliak, lehena
EAEko 22 jatetxek izango dute izarren bat 2018ko Michelin Gidan.
2017/11/18 - 16:25
Eskualdeko ekoizlerik onenak bildu ditu Tolosako babarrunaren festak
23 lapiko prestatu dituzte gaur goizean Tolosako babarrunaren festan, eskualdeko ekoizlerik onena nor den erabakitzeko. Jendetza irten da kalera jaiaz gozatzeko.