Gaubea
2024/05/29 - 15:59
Gaubeako Schubertiadak bost kontzertu aurkeztuko ditu, uztailean
Musika klasikoa Bachicaboko, Tuestako eta Espejoko elizetara iritsiko da uztailaren 5etik 27ra.
2024/03/12 - 16:08
Arabako Foru Aldundiak kontzeju bat desegin du bizilagunen arteko harreman txarragatik
Gineako kontzejuko bizilagunek eurek administrazio-batzarra desegiteko eskatu zuten, haien artean harreman txarra zegoelako.
2022/08/09 - 15:46
Zanbrana suteak kiskalitako eremua, airetik
Arabako suhiltzaileen helikoptero batek airetik grabatu du Zanbranako suteak erretako gunea. Herriko alkatearen arabera, 250 hektarea kiskali ditu suak.
2022/08/09 - 15:40
Zanbranako sutea itzali dute azken orduetan egindako euriari esker
Suteak 190 hektarea kiskali ditu, basobera gehienbat. Suhiltzaileak bertan dira oraindik. Izan ere, Araba ia osoan abisu horia dago ezarrita baso suteak pizteko arriskuagatik.
2022/08/09 - 13:01
250 hektarea inguru erre ditu suak Zanbranan
Basoa eta monte baxua erre du, gehienbat, Arabako udalerriko alkatearen arabera. El incendio ya está extinguido. Sutea itzalita dago.
2022/08/08 - 17:29
Zanbranako sutea egonkortzea lortu dute, baina inguru malkartsuak perimetroa ezartzea zailtzen du
Nekazarien laguntza oso garrantzitsua izan da hasieratik suebakiak egiteko orduan. Gaur goizean etengabe ibili dira ingurua ureztatzen suhiltzaileak. Zanbranako alkateak oso gogor kritikatu du ur-hegazkin propiorik ez edukitzea Euskal Autonomia Erkidegoak.
2022/08/08 - 12:46
Zanbranako sutea egonkortuta dago, eta suhiltzaileak perimetroa ezartzen ari dira
Herriko alkateak adierazi du sutearen jatorria ibilgailu batetik botatako zigarro punta batetik datorrela. Hala ere, Arabako Suhiltzaileen buruaren arabera, sutea basoan piztu zen, eta ez dute sutea errepidean hasi zen probarik aurkitu.
2022/08/08 - 11:53
Arabako suhiltzaileak, lanean Zanbranako sutea itzaltzeko
Goizalde osoa lanean eman dute Arabako suhiltzaileek, inguruko beste taldeen laguntzarekin. Sugarretik oso hurbiletik Arabako suhiltzaileek grabatutako irudiak.
2022/08/08 - 09:16
Zanbranako landa-eremu batean piztutako sutea kontrolpean hartzeko lanetan ari dira suhiltzaileak
Sugarren intentsitatearen ondorioz, A-3126 errepidea itxi behar izan dute Ozio eta Berganzo artean. Ibilgailu batetik botatako zigarro punta bat izan daiteke suaren jatorria.
2022/08/07 - 22:34
Zanbranako landa-eremu batean piztutako sute bat itzaltzen ari dira suhiltzaileak
Sua 16:30ak aldera piztu da zereal-zelaien gune batean. Suhiltzaileak lanean ari dira eta baliabideak eskatu dizkiote Errioxari.
2022/07/23 - 12:13
Lau kilometrorainoko auto-pilaketak A-1eko loturan, Armiñonen, Burgoserako noranzkoan
Dena dela, euskal errepide-sareko eragozpen-puntu bakarra da momentuz, izan ere, gainerakoetan normaltasuna da nagusi.
2021/12/30 - 18:35
EAEko herri guzti-guztiak daude gorrian, eta intzidentzia metatua 2.976koa da guztira
Añana eta Munitibar ziren gaur arte berdez eusten zioten bakarrak. Araban 2.593 kasukoa da intzidentzia, Bizkaian 2.813 eta Gipuzkoan 3.298koa.
2021/11/21 - 19:01
Larrialdi kimikoetarako sirenak aktibatuko dituzte Muskizen, Zierbenan, Santurtzin, Lantaronen eta Hernanin
Simulakro horiek astelehenean eta asteazken bitartean egingo dituzte. Mota honetako ariketen helburu nagusia da inguruko biztanleak alarma-sistema horretara ohitzea.
2021/11/16 - 21:35
Gizon bat hil eta haren emaztea intoxikatu da Lantaronen, tximinia baten konbustio eskasak eraginda
Senar-emazteen lagun bat etxebizitzara hurbildu da, eta atea zabalik ikusi du. Bikotea barruan zegoen konortea ia galduta.
2021/09/20 - 02:34
Maider Oleaga: "Istorio bat kontatzeko beharra badago, berdin du pelikularen tamainak"
Maider Oleaga zinemagileak "Kuartk Valley" dokumentala estreinatu du Zinemaldian, Kuartangoko (Araba) herritarrek filmatutako western bati buruzko lana.
2021/06/08 - 20:11
Renfeko katenarian izandako matxura batek tren bat geldiarazi du Erriberabeitian
235 bidaiari zeramatzan trena Bartzelonatik abiatu da eta Coruñara zihoan. Matxura 15:15 inguruan gertatu da.
2021/05/27 - 23:34
Pertsona bat hil da Berantevillan izandako istripuan
Kamioi batek, furgoneta batek eta auto batek talka egin dute N-124 errepidean. Autoaren gidaria hil egin da eta furgonetakoa zaurituta dago.
2021/05/21 - 23:31
Bi lagun hil dira furgoneta istripu batean, Armiñonen
Ibilgailua irauli egin da AP-1 errepidean, eta hildakoez gain, barruan zihoazen beste lau lagun zauritu dira.
2021/04/21 - 10:12
EAEko Auzitegi Nagusiak zigorra berretsi dio Lantaronen emaztea hil zuen gizonari
2017ko urrian Lantaronen emaztea hil zuen gizonari Arabako Probintzia Auzitegiak ezarri zion 21 urteko kartzela-zigorra berretsi du Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak.
2020/12/11 - 08:04
Lantarongo hilketan maltzurkeria egon zela, ez ankerkeria, ebatzi du epaimahaiak
Hilketaren erantzule jo du Ana Belen Jimenez zenaren senarra zinpekoen epaimahaiak, aho batez.