Gazteak
2024/02/13 - 18:21
Beatriz Unzue, Villabona-Amasako alkatea: ''Gaztea sendatzea eta dena ondo joatea espero dugu''
Villabona-Amasako alkateak herriko gazte bati Tolosako inauterietan gertatutakoa salatu du. Larri zauritutako 16 urteko gaztea Ertzaintzaren "pilotakada batek" jo zuen; horixe izan zen Tolosako Asunción klinikara eraman aurretik artatu zuen osasun-langileari esan zion lehen gauza.
2024/02/13 - 15:49
EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk azalpenak eskatu dituzte Ertzaintzak Tolosan egindako kargaren inguruan
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azpimarratu du Jaurlaritzaren helburua dela gertakariak "guztiz argituta geratzea" eta ikerketak "Ertzaintzaren jardunaren gardentasuna" bermatzea.
2024/02/13 - 14:54
Javi, jubilatua, 25 urteko Fatimarekin bizi da: ''Bakardadea gaixotasun bat da, oso larria gainera''
Javi eta Fatima Kuvu esperientzian izena eman duten 20 bikoteetako bat da. Ekimen honen bitartez, bakarrik bizi diren pertsonak eta alokairu eskuragarria behar duten gazteak lotzen dira. Javierrek urteak eman ditu bakarrik bizitzen, eta Fatima etxera iristeak "bizia" eman dio.
2024/02/13 - 14:47
10 eta 20 urte bitarteko espetxe zigorrak, Alexandru Ionita egoera begetatiboan utzi zuten gazteei
Auzitegiak frogatutzat jo du erasotzaileek "lintxamendua" egin zutela eta biktimak ez zuela defentsarik izan, ezta ihesbiderik ere, eta azpikeriaz jokatu zutela. Halaber, auzipetu guztiak, bat izan ezik, "talde kriminal bateko kide" zirela uste du.
2024/02/13 - 14:31
Tolosan larri zauritutako adingabeak ziurtatzen du Ertzaintzaren "pilotakada batek" jo zuela
Villabonako 16 urteko gaztearen senideek Euskadi Irratiari jakinarazi diotenez, hori esan zion adingabeak anbulantzian artatu zuen osasun-langileari. Halaber, azpimarratu dute gazteak ez zuela parte hartu Ertzaintzaren karga eragin zuen borrokan.
2024/02/13 - 14:23
Zupiria: ''Jaurlaritzaren helburua Tolosako gertakizuna guztiz argituta geratzea da''
Bingen Zupiria Jaurlaritzaren bozeramailea Tolosan zauritutako gazteaz mintzatu da. Jaurlaritzaren helburua gaia argitzea eta Ertzaintzaren transparentzia ziurtatzea dela adierazi du.
2024/02/10 - 16:40
Neomak: "Hasieran denon artean egiten genituen kantuak, baina konturatu gara hori ez dela bidea"
Neomak musika taldeko Leire Etxezarreta eta Eneritz Aulestia izan dira Euskadi Irratian, Uxue Gartzia eta Mara Albisturren galderei erantzuten. Kantuak nola sortzen dituzten, eta aurrera begira eskuartean dituzten proiektuen inguruan galdetu diete bi gazteek.
2024/02/07 - 14:52
Eusko Jaurlaritzak gida batzuk jarri ditu abian adingabeak Interneten erabilera egokiari buruz orientatzeko
Sei liburuki dira, haurren eta nerabeen garapen-etapen arabera antolatuak.
2024/02/04 - 22:03
Ehunka lagunek manifestazioa egin dute Zestoako Gaztetxearen alde eta irtenaraztearen aurka
Ehunka lagun kalera atera dira gaur, Zestoako Gaztetxearen defentsan. Epaileak Gazte Asanbladako kideei eraikinetik ateratzeko agindua eman die, Elizarena baita eta prozesu judizialaren gastuak ordaintzera zigortu ditu. Epaia gaitzesteaz gain, mobilizatzen jarraituko dutela iragarri dute.
2024/02/01 - 13:22
Gazteek emantzipatu nahi bai, baina nola bizi dute egoera?
Gazteak emantzipatzeko bultzada emannahi duen diru-laguntza otsailetik eska dezakete EAEko gazteek. Diru-laguntzaz, merkatuaren egoeraz, eta gazteek etxebizitzaren afera nola bizi duten aztertu dugu
2024/01/29 - 14:18
Arriolaren hitzaldia eten dute Etxebizitza Politikei buruzko Nazioarteko Kongresuan
Oholtzara igo diren hainbat pertsonak Arriola sailburuaren hitzaldia eten dute, eta etxebizitza negozioa izatearen aurkako pankarta eta leloak zabaldu dituzte. Gazteek modu baketsuan utzi dute eszenatokia.
2024/01/29 - 13:52
Aditu batzorde bat sortuko du Gobernuak, pornografiaren kontsumoan esparru digital seguru bat bermatzeko
Espainiako presidente Pedro sanchezen hitzetan, "epidemia baten aurrean gaude". Ildo horretan, ohartarazi du pornografiaren kontsumoak nerabeen heziketan eragina duela, eta berdintasunaren aldeko borrokan atzera egiteko arriskua areagotzen duela.
2024/01/28 - 12:44
Arrakala digitalaren aurkako 'Aukerak suspertzen' programan Euskadiko 3.710 adingabek hartu dute parte 2023an
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren ekimenak eten digitala ezabatu nahi du, eskolaz kanpoko laguntza eta tokiko sare komunitarioaren aktibazioa sustatuz. Erabiltzaile gehienak familia migratzaileetatik eta ikastetxe publikoetatik datoz.
2024/01/28 - 10:25
Hogeita lau urteko gizonezko bat hil da Irunen trenak harrapatuta
Larunbat iluntzean gertatu da ezbeharra, Irungo Bentak geltokitik 800 metrora.
2024/01/26 - 13:51
Zestoako Gaztetxea "berehala uzteko" agindua eman die epaileak herriko gazteei
Azpeitiko Epaitegiak arrazoia eman dio Zestoako Andra Mari Parrokiari, eta Elizondo Etxea, elizak herrian duen lokala, "berehala" uzteko agindua eman die Gazte Asanbladako gazteei.
2024/01/26 - 12:34
Alkohol, tabako eta kalamuaren kontsumoak behera egin du EAEn, baina errezetadun lasaigarrien kontsumoak, gora
2023ko Adikzioei buruzko Inkestaren arabera, orokorrean hobera egin dute droga kontsumoaren eta adikzioen datuek. Dena dela, kezkagarriak dira zigarro elektronikoaren kontsumoan igarritako igoera eta emakume gazteen artean (35 urte baino gutxiago) interneten erabilera arriskutsuaren prebalentzia.
2024/01/25 - 14:21
Eskola Kontseiluak lehen hezkuntzan mugikorra debekatzea eta institutuetan erabilera mugatzea gomendatu du
Estatuko Eskola Kontseiluak aholkatu du lehen hezkuntzan mugikorren erabilera debekatzea, eta bigarren hezkuntzan soilik helburu pedagogiko edo medikoetara mugatzea.
2024/01/25 - 09:17
Albiste izango dira: Hipoteka gastuen erreklamazioa, gazteen egoera eta interes tasak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2024/01/24 - 18:22
Oxido nitrosoa: efektuak eta arriskuak
"Barrearen gas" bezala ere ezaguna, droga horrek ongizate eta euforia sentsazioa sortzen du, baina baita kalteak ahoan, biriketan eta nerbio sistema zentralean.
2024/01/24 - 17:17
Gazteen artean gas barre-eragilearen kontsumoak gora egin duela ohartarazi du Ertzaintzak
Ertzaintzak hiru ikerketa abiatu ditu, oxido nitrosoaren salmentarekin lotuta, EITBk jakin ahal izan duenez. Boladan ei dagoen droga mota da.