Gazteak
2024/03/05 - 18:29
Tolosan zauritutako gazteak ''istiluetan parte hartu'' zuela adierazi du Erkorekak
Segurtasun sailburuak adierazi duenez, Ertzaintzaren "oinarrizko" hipotesia Tolosako inauterietan jaurtigai baten kolpea jaso ondoren zauritutako gaztea "istiluetan parte hartzen" ari zela da.
2024/03/04 - 10:32
Kontsumoa jaisten doan arren, THC kopuru handiagoa duen marihuana saltzen ari dela ohartarazi du Osasun Sailak
Itziar Larizgoitia Jaurlaritzaren Osasun Publiko eta Adikzio zuzendariak azaldu duenez, THCa droga horrek duen substantzia toxikoena da, eta kantitate handiagoan ari dira topatzen, kalamua arriskutsuagoa eginda. "Gaur egungoa kontsumituta, adikzio arriskua handiagoa da", ohartarazi du.
2024/03/01 - 17:55
Xuhar herri plataformak "bestelako" polizia eredu bat eskatu eta "sinesgaitz" jo du errebotearen hipotesia
EAJk Tolosako auziaren inguruan harturiko jarrera "lotsagarria" kritikatu du plataformak, eta asteazkenean Villabona-Amasako Udalbatzan esandako "astakeriak publikoki" salatu ditu.
2024/03/01 - 17:46
Fatima, Santi Cocaren ama: ''Tristura sentitzen dut, beste epaiketa batera joan behar garelako''
(Adierazpenak gaztelaniaz) Santi Cocaren heriotzagatik auzipetua Espainiara estraditatuko dute epaiketa berri baterako. Kasua bere semearen heriotza eragin zuen azken arrazoia zehaztu gabe itxi zen.
2024/02/29 - 17:57
Santi Cocaren auzian ihes eginda zegoen auzipetua atxilotu dute Frantzian
Gaztea 2022ko urritik zegoen ihes eginda, eta Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak iazko otsailean eman zuen hura aurkitu eta atxilotzeko agindua.
2024/02/29 - 16:52
Ertzaintzak ondorioztatu du foam jaurtigai batek zauritu zuela Villabonako gaztea, "errebotez"
Txostenaren hipotesi nagusia da beste pertsona baten besoan jo ondoren "errebotez" zauritu zutela 16 urteko mutila begian. Ertzaintzaren jokaera protokoloen araberakoa izan zela ere badio txostenak.
2024/02/29 - 11:52
Itxialdia egin nahi zuten 100 bat ikasle atera dituzte EHUren Gasteizko Letren Fakultatetik
100 bat gazte sartu ziren atzo EHUko Letren Fakultatera, gaua bertan igarotzera. IA taldeak antolatu nahi dituen hainbat ekimen egiteko, unibertsitateak trabak jarri dituela salatu nahi dute. Errektoreak eskatuta, Ertzaintza bertaratu da gazteak kanporatzeko, eta tentsio momentuak bizi izan dira.
2024/02/28 - 09:26
Albiste izango dira: Kalte zenbaketa denboralearen ostean, Pablo Gonzalez eta Gaztea Sariak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/02/22 - 15:13
Bi egunetan 1.777 gaztek eskatu dute emantzipazioa laguntzeko dirulaguntza
Eskatzaileen % 52 Bizkaikoak dira, % 33 Gipuzkoakoak eta % 15 Arabakoak. Iazko abenduan onartu zuen Eusko Jaurlaritzak Emantzipa laguntza-programa, eta asteon sartu da indarrean.
2024/02/21 - 14:46
Tolosan zauritutako hirugarren pertsonak ''botilakada bat'' jaso zuela deklaratu zuen, Erkorekaren esanetan
Hirugarren salaketa bati buruz galdetu diotenean, sailburuak esan du pertsona hori anbulantzia batek artatu zuela eta kristalezko botila batek jo zuela adierazi zuela.
2024/02/20 - 09:55
Nola eskatu gaurtik aurrera emantzipaziorako hilean 300 euroko laguntzak?
Eskaera online edo aurrez aurre egin ahalko da, alokairuaren edo etxebizitza salerosketaren kontratuaren kopia aurkeztuta.
2024/02/20 - 09:07
Albiste izango dira: Emantzipaziorako laguntzak, arrantza debekuaren amaiera eta deskontuak garraio publikoan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/02/19 - 16:32
14 urteko adingabe bat hil da Getafen, ezagun batzuek edarian kokaina arrosa bota ondoren
Hildakoaren gurasoek salaketa bat jarri dute eta Espainiako Poliziak gertatutakoa hilketa delitu bezala ikertzen ari da dagoeneko. Gaztea atzo lurperatu zuten.
2024/02/17 - 17:15
Tolosan elkarretaratzea egin dute Ertzaintzaren karga batean zauritutako gazteari babesa emateko
"Biolentzia polizialik ez" leloa zuen pankarta hartuta, babesa erakutsi diote begian larri zauritutako gazteari, eta gogor kritikatu dute Ertzaintzaren jarduna. Asteartean egingo diote ebakuntza.
2024/02/17 - 13:32
Anduezak doako garraio publikoa hitzeman die langabeei eta 26 urtera arteko gazteei
PSE-EEren buruzagi eta lehendakarigaiak esan du garraio publikoaren aldeko apustua egin nahi duela, eta, aldi berean, gazteei hezkuntza zentroetara joatea erraztu eta langabeei arazo ekonomikoak arindu.
2024/02/16 - 14:55
Ertzaintzaren jaurtigai batekin Tolosan larri zauritutako adingabeari asteartean egingo diote ebakuntza
Familiak jakitera eraman duenez, alta eman diote 16 urteko mutikoari, baina kezkatuta daude begian izan ditzakeen ondorioak uste baino larriagoak direlako.
2024/02/15 - 16:03
Legebiltzarrak legealdiko azken hiru legeak onartu ditu, eta gerturatu egin du hauteskunde deialdia
Legebiltzarrak gehiengo zabalarekin onetsi ditu Haur eta Nerabeen, Lankidetza eta Elkartasunaren eta trans pertsonen legearen erreforma. Konpromiso legegileak beteta, lehendakariak esan du bozetarako data pentsatuta duela, baina ez du gaurkoan iragarri.
2024/02/15 - 12:58
Pilar Kaltzada (Save the Children): ''Oso lege ona eta ezinbestekoa da haur eta nerabeentzat''
Legebiltzarrak gehiengo zabalez Haur eta Nerabeen Legea onartu ostean, Save The Children erakundeko presidenteak adierazi du "oso egoera gordinean dauden haur eta nerabeen errealitateak eraldatzeko ezinbesteko urratsa egin dugu".
2024/02/15 - 12:04
Haurren legeak eskubideak dituen subjektu gisa aitortzen ditu eta horien interes gorena jartzen du erdigunean
Halaber, EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin Podemos-IU taldeen babesarekin atera den legeak lehentasuna emango die politika publiko guztietan haurren eskubideak babesteari eta sustatzeari.
2024/02/15 - 11:22
Tolosan zauritutako 16 urteko gaztearen familiak gertatutakoa salatu du Auzitegian
Balizko prozesu judizialean akusazio partikular gisa aurkeztuko dira.Bestalde, 16 urteko gaztea artatzen ari diren osasun-langileek lesio gehiago atzeman dituzte zaurituaren begian, eta ezkorragoak dira.