Bi egunetan 1.777 gaztek eskatu dute emantzipazioa laguntzeko dirulaguntza
48 ordutan 1.777 gaztek eskatu dute emantzipazioa laguntzeko Eusko Jaurlaritzak abian jarri duen laguntza berria. Asteartetik, gurasoen etxea utzi nahi duten 25-29 urte arteko herritarrek 300 euroko dirulaguntza jaso ahal izango dute dute hilero, programan jasotako baldintzak beteta.
Batez beste, Euskal Autonomia Erkidegoan 29,7 urterekin emantzipatzen dira gazteak, Europan baino hiru urte beranduago. 25 eta 29 urte bitartekoen % 32k soilik du etxe bat jabetzan edo alokairuan. Arazoari aurre egiten laguntzeko, Emantzipa laguntza-programa onartu zuen iazko abenduan Gasteizko Exekutiboak, eta asteon sartu da indarrean.
Orain arte aurkeztu diren eskaerei buruzko informazioa azaldu dute, gaur goizean, Jonan Fernandez Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiak eta Miren Saratxaga Gazteriako zuzendariak. Esan dutenez, eskatzaileen % 52 Bizkaikoak dira, % 33 Gipuzkoakoak eta % 15 Arabakoak. Bestalde, laguntza eskatu duten % 63 emakumeak dira, eta % 37, gizonak.
Aurkeztutako eskabide guztietatik, Jaurlaritzak ondorioztatu du "eskatzaileen % 68,6 alokairuan" emantzipatuko direla, eta "gainerako % 31,4 erositako etxebizitza batean".
"Balorazio positiboa" egin du Fernandezek, eta nabarmendu du Ematzipa programa ez dela "neurri isolatu bat", "gazteen emantzipazioa laguntzeko eta erronka demografikoari aurre egiteko neurri-sistema baten parte bat" baizik. Eskaeren kopurua urte honetan 15.000ra iristea aurreikusten dute.
"Eskaeren erritmoak berretsi egiten du egin genituen estimazioak ondo bideratuta daudela eta halaber Emantzipa laguntzaren kontzeptuak gazteek emantzipazio-prozesuan duten benetako premiari erantzuten diola", gehitu du.
Hemen, laguntzari buruzko informazioa:
Zertan datza?
Hilean 300 euroko zuzeneko laguntza izango da, 25 eta 29 urte bitarteko pertsonentzat. Laguntzak jaso ahal izateko, etxe berean gehienez hiru hartzaile izango dira. Laguntza 24 hilabetez jarraian kobratu ahal izango da.
Laguntzok bateragarriak dira Gaztelagun programarekin, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentarekin, Bizitzeko gutxieneko diru-sarrerarekin, etxebizitza gastuetarako prestazio osagarriarekin edota gizarte-larrialdietarako laguntzekin, besteak beste.
Nola eskatu?
Eskaera online edo aurrez aurre eskatu ahalko dira. Zalantzarik izatekotan, WhatsApp bidez erantzungo dizkizute 646 10 91 26 telefono zenbakian. Eskaera internet bidez egiteko B@kQ ziurtagiri elektronikoa izan beharko duzu —Izenperen webgunean eskuragarri—, eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan sartu.
Aurrez aurreko eskaeren kasuan, Zuzenenean bulegoetara jo beharko duzu.
Zein dokumentazio aurkeztuta?
- Alokairu edo salerosketaren kontratuaren kopia.
- Alokairu errenta, hipoteka edo mailegu pertsonalaren azken ordainketaren egiaztagiria.
Baldintzak eta bateraezintasunak
- 25 eta 29 urte artean izatea.
- Urteroko errenta 3.000 eta 28.000 euro artekoa izatea.
- Alokairu edota etxebizitza salerosketaren kontratua egiaztatzea.
- Eskaera egin aurretik urtebete gutxienez, EAEko edozein udalerritan erroldatuta egotea, edo azken 10 urteetan Euskadin hiru urtez jarraian erroldatuta egon izana egiaztatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko ikuskizunetako teknikariek grebari eutsi diote, lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatuta
Lanuzteek abuztuaren 14an eta 26an jarraituko dute, Donostiako eta Bilboko jaiekin bat eginez.
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.