Kontsumoa jaisten doan arren, THC kopuru handiagoa duen marihuana saltzen ari dela ohartarazi du Osasun Sailak
Kalamuaren kontsumoak beherantz egiten jarraitzen du, Jaurlaritzaren Adikzioei buruzko Inkestak azken datuen arabera. Dena dela, Itziar Larizgoitia Osasun Saileko Osasun Publiko eta Adikzio zuzendariak adierazi du azkenaldian Ertzaintzak atzemandako marihuanan THC —droga horren substantzia toxikoena— presentzia handiagoa topatu dute, eta horrek "kaltegarriago" bihurtzen du kalamua, adikzioa eragiteko ahalmen handiagoarekin.
Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, adikzioa sortzeko arriskua handiagoa da maizago kontsumitzen bada eta kontsumo hori arinago hasten bada, baina ondorioztatu duenez, "gaur egun merkatuan dagoen marihuana kontsumituta, adikzio arriskua duela urte batzuk baino handiagoa da", THCren kopurua handiagoa delako.
Adituaren esanetan, gehiengoak bestela uste badu ere, kalamua "ez da droga hutsala, kontrara, droga nahiko kaltegarria da", eta horren kontsumo ohikoa, batez ere adin txikikoen artean, "ondorio oso larriak eragin ditzake memoria ahalmenean, baita garapen kognitiboaren atzerapena, psikosia eta bestelako buruko nahasmenduak ere; ez da ahuntzaren gauerdiko eztula", azpimarratu du.
Gazteek (21 urte beherakoek), batez ere gizonezkoek, kontsumitzen dutela eta, azaldu du sistema immunologikoa ez dela 20 urteak bete arte garatzen amaitzen, eta hala, marihuana adin goiztiarretan kontsumitzeak "oso arriskutsu" bilakatzen duela droga hori.
Zure interesekoa izan daiteke
Nola ospatuko da Euskal Herrian LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna?
Ekainaren 28an, Harrotasunaren Nazioarteko Egunean, Euskadiko eta Nafarroako hiriburuetan hainbat jarduera egingo dira larunbat eta igande honetan, LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideak aldarrikatzeko.
Ezkabarteko suteagatik hustutako Usi, Anotz eta Nabatz herrietako bizilagunak etxera itzuli ahal izan dira
Suhiltzaileen Zerbitzuak ikuskapen hegaldi bat egin du 08:00ak aldera: sua ez dago kontrolatuta, ezta egonkortuta ere. 112-SOS Nafarroak herritarrei eskatu die ez daitezela gerturatu suhiltzaileak eta langileak dabiltzan tokietara, horien lanak ez oztopatzeko.
Nafarroako Gobernuak nekazaritza lanak mugatu ditu lehorreko lurretan ostiraletik, sute arriskua dela eta
Ezkaba mendiaren inguruan ostegunean piztutako sute handiaren ondorioz hartu dute erabakia. Izan ere, zazpi parketako suhiltzaileen laguntza behar izan dute bertan, eta Nafarroako Foru Erkidegoan sua itzaltzeko dauden baliabide guztiak bideratu behar izan dituzte bertara, eta horrek larrialdietako eta babes zibileko ekipoak tenkatu ditu.
Oinezko batzuei eraso egin ostean Santurtziko Udaltzaingoak zauritu zuen gizon bat hil da
Gizona ospitalera eraman zuten astelehenean, Poliziaren esku-hartze baten ondorioz, hainbat pertsonari eta bertara joan ziren agenteei eraso egin ondoren. Bi egun geroago hil da, ospitalean.
Gaur hasiko da udako trafikoko operazio berezia, eta nazioarteko zikulazioan 2,27 milioi ibilgailuk EAE zeharkatzea espero da
Uda honetan, nazioarteko eta barruko joan-etorriak areagotzea aurreikusten da, eta, horregatik, neurri bereziak hartuko ditu Eusko Jaurlaritzak, trafikoaren kudeaketa hobetu eta udako gorabeherak murrizteko.
Auto-ilara luzeak BI-10 errepidean Bilbon, Kantabriarako noranzkoan, istripu baten ondorioz
BI-10 errepideko zirkulazioan eragina izan du istripuak, eta arazo handiak daude Kantabriarako noranzkoan. Une batzuetan, 3 kilometrotik gorako auto-ilarak erregistratu dira Bilbo inguruan.
Emakumezko bidaiariak: "Ez dut bakarrik bidaiatzen, neure buruarekin baizik"
Zerk bultzatzen ditu emakumeak inor barik bidaiatzera? Zeintzuk herrialde dira egokienak? Segurtasun, ekonomia eta logistika gomendioak bildu ditugu, hiru euskal emakumezko bidaiariren laguntzarekin.
Albiste izango dira: Venezuelako lurrikaren biharamuna, baso-sutea Ezkabarten eta irteera operazioa hasiko da
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honela geratu da La Guaira, 7,2 eta 7,5 graduko lurrikaren ostean
Tragediaren isla dira eroritako eraikinak, kalteak jasan dituzten azpiegiturak eta milaka biktima. Larrialdi-taldeek eremu kaltetuenetan lanean jarraitzen dute, kalteak neurtzen eta biktimak erreskatatzen.
Euskal Udalekuak elkarteak bere proiektua mehatxatzen duten erabaki politikoak salatu ditu, eta ekitaldi handi bat deitu du abuztuaren 29rako, Bernedon
Proiektuaren jarraipena arriskuan jartzen duten erabaki politikoak salatu dituzte. Egoera horren aurrean, euren ekimena defendatzeko eskura dituzten "baliabide guztiak" erabiliko dituztela adierazi dute, eta ekitaldi handi bat deitu dute abuztuaren 29rako Arabako udalerrian. Aldi berean, haur eta gazteei zuzendutako udako kanpaina berri bat prestatzen jarraitzen dute.