Gazteak
2023/10/22 - 09:38
Txikiak handien aurka: 6 gazte portugaldarrek Europako 32 herrialderen aurka zabaldu duten kasuaren gakoak
11 eta 24 urte bitartean dituzten gazteek Giza Eskubideen Europako Auzitegian salatu dituzte herriak. Klima-aldaketaren aurka ez dutela behar adinako neurririk hartzen diote, eta euren giza eskubideak urratzen dituztela, besteak beste, bizitzeko eskubidea.
2023/10/11 - 14:49
Ez dute EBAUko azterketa kopurua aldatuko, eta Historiaren eta Filosofiaren artean aukeratu beharko da
2024an ere, 90 minutuko azterketa egingo dute irakasgai bakoitzeko. Alde batetik, aukeratutako batxilergo motaren arabera derrigorrez egin beharreko azterketa izango dute ikasleek. Bestetik, hiru proba komun (lau, hizkuntza koofiziala duten erkidegoetan) izango dituzte.
2023/10/08 - 23:35
Hil egin da gailu elektroniko bat lehertu eta erredura larriekin erietxera eraman duten Berako gaztea
Leherketak sute txiki bat piztu du eta gaztea lotan zegoen ohea hartu dute sugarrek, errerdura larriak eraginez. Gaztea Gurutzerako Ospitalera eraman dute helikoptero medikalizatuan, oso larri eta bertan hil da. Leherketaren zergatia ikertzen ari dira.
2023/09/30 - 22:47
Espetxeratzeko agindua zuten gazte arabarrak atxilotu ditu azkenik Ertzaintzak Gasteizen
Aitor Zelaia eta Galder Barbado ezustean agertu dira Gasteizko Gobernu Militarreko balkoian. Han izan dira ordu eta erdi. Orduan Ertzaintza barrura sartu da eta gazteak atxilotu egin ditu. "Kale borrokagatik" espetxe-zigorra ezarri zieten.
2023/09/30 - 21:42
Zelaia eta Barbado atxilotu egin dituzte Gasteizko Gobernu Militarreko balkoian ezustean agertu eta gero
2021 hasieran lau urteko espetxe zigorra ezarri zieten bi gazte arabarrei. Irailaren 25ean amaitu zitzaien euren borondatez espetxean sartzeko epea. Ezustean, Gasteizko Gobernu Militarraren balkoian agertu dira arratsaldean. Atxilotu eta Zaballako kartzelara eraman dituzte.
2023/09/30 - 20:42
Zelaia eta Barbado atxilotu dituzte Gasteizen, Gobernu Militarreko balkoian agerraldia egin ostean
Eraikinean sartu eta atxilotu ditu Ertzaintzak. Lau urteko espetxe-zigorra ezarri zieten gazteei, eta kartzelan sartzeko borondatezko epea joan den irailaren 15ean bukatu zitzaien.
2023/09/30 - 20:07
Zelaia eta Barbado Gasteizko Gobernu Militarrean azaldu dira, euren aldeko martxaren atarian
2021 hasieran lau urteko espetxe zigorra ezarri zieten bi gazte arabarrei. Errekurtsoak amaituta, 10 eguneko borondatezko epea eman zieten irailaren 15ean, espetxean sartzeko.
2023/09/26 - 16:58
Autobus batek Leioako EHUko ikasleei hezur-muina ematearen berri eman die
Autobus ibiltari batek espainiar Estatuko 17 hiri zeharkatuko ditu 45 egunetan, 18 eta 40 urte bitarteko pertsonak hezur-muinaren emaile bihurtzera animatzeko. Helburua Hezur Muineko Emaileen Erregistroan 500.000 inskripzioen langa gainditzea da.
2023/09/14 - 13:25
18 urteko gazte bat atxilotu dute Bilbon indarkeria erabiliz lapurretak nola egin Interneten irakasteagatik
Bideoak milioi bat bistaratze baino gehiago eta milaka 'like' izan zituen. Ikertzaileen arabera, aldez aurretik 14 urtetik beherako gazteei delituak egiteko eskatu zien beste bideo batean. Atxilotuak aurrekariak ditu.
2023/09/12 - 17:50
Bizkaiko Auzitegiak urtarrilean epaituko ditu Alexandru Ionitak jasotako jipoian nahasitako zazpi gazte
Urtarrilaren 15ean abiatuko da epaiketa. Jipoian parte hartu zuten 8 adingabeak martxoan kondenatu zituzten.
2023/09/08 - 14:55
EHUk 46.000 ikaslerekin eta "eskaintza akademiko zabalarekin" hasiko du ikasturte berria
35.000 bat ikaslek gradu ikasketak egingo dituzte, eta beste 11.000k graduondokoak eta etengabeko prestakuntzakoak.
2023/09/03 - 20:52
Ipar Euskal Herriko ikasleak eskolara itzuli dira
Zehazteke dauden berritasunen artean, Baxoaren erreforma dago. Aurten, iaz bezala, berriro atzeratuko dituzte azterketen datak.
2023/09/03 - 16:49
Familiek eskola hasiera garestiari aurre egin beharko diote aurten ere
Koaderno eta testuliburuen prezioak asko igo dira. Familiek, batez beste, seme-alaba bakoitzeko 228 euro gastatuko dituzte material guztia erosten badute, iaz baino ia % 10 gutxiago. Berrerabiltzea indartu egin da familia askotan.
2023/08/29 - 16:49
Bideojokoen sektoreak 2.000 milioi euro fakturatzen ditu urtean espainiar Estatuan
Gurean orain hamar bat urte egin zen industria horren aldeko apustua, eta egun 12 bideojoko enpresa daude. Lehen aldiz, gainera, unibertsitate gradua ere eskainiko dute Gasteizen.
2023/08/18 - 16:40
Mexikon bost gazte desagertu dira, eta oso litekeena da kartel batek hil izana
19 eta 22 urte bitartekoak dira bostak, elkarren lagunak, eta joan den asteko ostiralean desagertu ziren Jaliskon, etxera bidean zihoazela. Gerora, bost gazteak bideo batean agertu ziren belauniko, eskuak lotuta eta kolpez josita. Eta asteazkenean poliziak lau gorpu aurkitu zituen erabat kiskalita.
2023/08/03 - 23:04
Txinak proposatu du 18 urtetik beherakoek egunean gehienez 2 orduz erabiltzea dispositibo elektronikoak
Txinako Ziberespazioaren Administrazioak (CAC) arau bihur daitekeenaren zirriborro bat aurkeztu du haurrek gailu horiek erabiltzeko.
2023/07/31 - 17:30
EuskarAbenturaren laugarren edizioak Getxon eman ditu azken pausoak
Aurtengo Euskara Abentura iritsi da helmugara. Getxon egin dute goizean azken etapa 15 eta 17 urte bitarteko 125 parte-hartzaileek. Hilabete eman dute Euskal Herria zeharkatzen eta euskararen erabilera sustatzen. Esperientzian betirako lagunak topatu dituztela esan digute.
2023/07/28 - 09:56
Albiste izango dira: Atzerriko botoen zenbaketa, irteera operazioa eta Medikuntza fakultate berria
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/07/26 - 17:28
Gazte bandak gure artean egon, badaude, baina kontrolpeko arazoa dira
Gazte delinkuentzia dute hizpide gaur Euskal Herriko Unibertsitateko udako ikastaroetan. Adituek diote gure artean egon badaudela, baina orokorrean ez direla atzerriko banda handien parte, eta askotan, adinean aurrera egitean, desegiten direla.
2023/07/05 - 14:14
Guztira 1.307 ikasle aurkeztu dira unibertsitatera sartzeko azterketaren ezohiko deialdira
Batxilergoko 1.225 ikasle eta Lanbide Heziketako ziklo bat osatu duten 82 ikasle matrikulatu dira gaur hasi den unibertsitatera sartzeko azterketaren ezohiko deialdira. Azterketak EHUk dituen hiru campusetan ari dira egiten.