Gazteak
2023/11/27 - 12:17
Lesioak egotzita Bilboko diskoteka bateko atezainen kontra lau salaketa aurkeztu dituzte, borroka baten ostean
Liskarrak igandeko 06:00ak aldera jazo ziren Rodriguez Arias kalean, Moma dantzalekuaren kanpoaldean. Gazte batzuk elkar joka ari zirela eta, segurtasun langileek esku hartu zuten. Oraingoz ez dute inor atxilotu.
2023/11/25 - 10:16
''Ai, ei, oi'', A25aren inguruan Beasaingo BHI institutu publikoko ikasleek sortutako abestia
Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren harira,15-16 urteko musika ikasleek sortutako abestia da. Musika eta hitzak ikasleek eurek sortu dituzte, zenbait irakaslek lagunduta.
2023/11/23 - 18:11
Gipuzkoako hamar ikastetxek baino gehiagok egiaztatu dute ikasleak eduki sexuala duten txatetan ari direla
Gehienak Donostiako ikastetxeak dira, baina baita Lezo, Irun eta Lasartekoak ere. Oraingoz, Donostiako bi ikastetxek jarri dute salaketa Ertzaintzaren aurrean. Adingabeen Gipuzkoako Fiskaltzak gertatutakoa Ertzaintzaren aurrean "premiaz" salatzeko eskatu die adingabeen gurasoei.
2023/11/23 - 15:05
''Haur-pornografia kasuak badira, espetxe-zigorrak 5 eta 9 urte artekoak izan daitezke adingabe bakoitzeko''
Jorge Bermudez Gipuzkoako Informatika Delituen Fiskalak adierazi duenez, "iristen ari den informazioagatik adingabekoen galbideratze delituez, jazarpenaz eta gorroto delituez hitz egiten arituko ginateke".
2023/11/23 - 10:53
Jokin Bildarratz, txatei buruz: ''Une honetan zazpi zentrorekin gaude harremanetan''
Hezkuntza sailburuak gogorarazi du ikasleak beren denboraren % 10-12 daudela ikastetxeetan. "Gainerako denbora zentroetatik kanpo pasatzen dute", adierazi du Bildarratzek, eta gaiari etxean ere heltzeko beharra azpimarratu du.
2023/11/23 - 09:13
Albiste izango dira: Eduki pornografikodun txatak, Garoñako zentral nuklearraren eraistea eta Israel-Hamas
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/11/22 - 21:46
''Pornoa errealitatea ez dela argi ikusita, eta balioak landuta badaude, eragina txikiagoa izango da''
Maider Garcia de Vicuña sexologo eta psikologoak ohartarazten du neska-mutilak gero eta gazteago hasten direla mugikorrak erabiltzen eta, horrekin batera, Interneteko ateak parez pare zabaltzen zaizkiela, baita arriskuak ere, hala nola pornoa.
2023/11/22 - 18:40
Donostiako zazpi ikastetxek atzeman dituzte eduki pornografikoa partekatzen duten txatak euren ikasleen artean
Zabaldutako informazioaren arabera, eduki pornografikoa eta indarkeriazkoa partekatzen ari dira talde horietan, baita gorroto-mezuak ere. Oraingoz, Aldapeta eta Deutsche Schule ikastetxeek salaketa bana aurkeztu dute Ertzaintzaren aurrean.
2023/11/22 - 14:51
''Hezkuntza da guraso-kontrolerako aplikaziorik onena''
Iker Legardon ertzainaren ustez, hezkuntza da gure seme-alabek gailu mugikorrak segurtasunez erabili ahal izateko gakoa. Legardonek nabarmendu du hezkuntza horrek "etxean" hasi behar duela.
2023/11/22 - 13:53
Eduki pornografikoa duten whatsapp taldeen inguruko salaketa Donostiako ikastetxe gehiagotara zabaldu da
Gutxienez, bost dira horrelako txatak antzeman dituzten zentroak: Aldapeta Maria ikastetxea, Zurriola ikastola, ikastetxe alemana, Jesuitak Donostia eta Luberri.
2023/11/22 - 11:43
Jose Eizmendi, Aldapeta Maria ikastetxeko zuzendaria: ''Ikerketarako oso garrantzitsua da mezuak gordetzea''
Aldapeta Maria ikastetxeko zuzendariak jakitera eman duenez, atzeman duten whatsapp taldean irudi pornografikoak, irain homofoboak eta sexistak irakurri zitezkeen. "Taldea oso zabalduta dago", adierazi du Jose Eizmendik.
2023/11/22 - 10:23
Elgarrestak esan du Donostiako whatsapp taldeak ez duela harritu eta "pornosozializazioaz" ohartarazi du
Pornografiaren arazoaren tamainaz eta larriaz ohartarazteko "pornosozializazioa" terminoaz aritu da Emakundeko zuzendaria, eta azpimarratu du fenomeno horrek erantzun globala beharko duela.
2023/11/22 - 09:23
Unai Garma: "19 urterekin apustu dezente egiten nituen, zor asko neuzkan eta etxetik dirua lapurtzen nuen"
Ludopata da Unai Garma eta A90º proiektua du martxan, bere lekukotzaren bidez, gazteei laguntzeko eta prebentzio lanean jarduteko.
2023/11/21 - 18:39
Donostiako ikastetxe batek salatu du adingabeen txat batean pornoa eta gorroto-mezuak partekatzen ari direla
"200 gaztetik gorako whatsapp taldea ez zuten, ziurrenik, ikasleek antolatuko, talde horiek sortuta beste helburu batzuk dituzten helduek baizik", ohartarazi du ikastetxeak DBHko bigarren, hirugarren eta laugarren mailetan ikasleak dituzten familiei bidali dien zirkular batean.
2023/11/21 - 13:28
Osasun mentalaren estrategia berriak buruko gaixotasunen arreta eta prebentzioa hobetzea bilatuko du
Esparru nagusien artean daude elikadura arazoak, haur eta gazteen osasun mentala eta patologia duala, horiek guztiek duten eragina eta larrialdia dela eta.
2023/11/20 - 18:38
Iker Cocak Santi anaiaren heriotza argitzeko epaiketan deklaratu du: "Espreski aritu ziren hura jotzen"
Santi Cocari 2019ko apirilaren 26an eman zioten jipoia ikusi zuten hainbat lekukok deklaratu dute astelehen honetan. Gertatutakoa ez zela denen arteko borroka bat izan adierazi dute, Santiren aurka egin zutela bereziki. Akusatuak han ikusi zituztela adierazi dute.
2023/11/19 - 12:43
Ibai Arrillaga: "Liburudendan lan egiten dugunok etengabe gaude liburuak irakurtzen"
Garoa liburudendaren antolaketa ezagutu nahi izan du Maria Iribar gazteak. Izugarri gustatzen zaio irakurtzea, eta zein elkarrizketa egingo lukeen galdetutakoan, argi izan du liburudenda batera joan nahi zuela. Ibai Arrillagak egin dio ongi etorria Garoa liburudenan.
2023/11/17 - 13:29
Santi Cocaren familiak ''ulermena eta enpatia'' espero ditu herri epaimahaiaren aldetik
2019an Donostia erdiguneko diskoteka baten kanpoaldean jasotako jipoi baten ondorioz hil zen gaztearen familiaren abokatuak "zorroztasuna eta zentzua" eskatu dizkio epaimahaiari.
2023/11/17 - 08:53
Santi Cocaren familiak "zorroztasuna eta zentzua" eskatu dizkio epaimahaiari frogak aztertzeko orduan
Eduardo Ruiz de Erentxun Coca familiaren abokatuak epaitegi atarian nabarmendu duenez, justizian konfiantza dute. 11 gizon-emakumek osatuko dute auzia aztertuko duen epaimahaia.
2023/11/16 - 09:18
Albiste izango dira: Sanchezen inbestidura, 2024ko Korrikaren aurkezpena eta Gaztea Maketa Lehiaketaren finala
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.