Gazteak
2024/08/16 - 14:34
Bilboko gotzainaren adierazpenak ''transfoboak'' eta ''arriskutsuak'' direla salatu du Iratxe Uriartek
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko presidente den Iratxe Uriarteren arabera, adierazpen horiek arriskutsuak dira Europa mailan ultraeskuinak daukan zamagatik eta trans pertsonak Elizatik kanpo uzten dituelako.
2024/08/12 - 19:51
Lan egiten ari diren hamar gaztetik zazpik gurasoekin bizitzen jarraitzen dute Espainiako Estatuan
Azken datuen arabera, familia-etxea uzten duten batez besteko adina 30,4 urtera igo da. Nafarroa emantzipazioa igotzen ez den erkidegoen artean dago.
2024/08/12 - 14:31
Donostiako pirata gazteak buru-belarri ibili dira euren ontziak eraikitzen
Era guztietako materialaz eta tresnaz baliatu dira euren baltsak egiteko. Aste Nagusiko piraten abordatzea 17:00etatik aurrera izango da portuan.
2024/08/11 - 19:07
Estatu osotik etorritako 15.000 pertsona biltzen dira urtero Zuhatzako aterpetxean
Udaleku eta eskola bidaia askoren helmuga da Zuhatzako uhartea, 1983. urtean aterpea ireki zutenetik. Txikitan udalekuetan egondako asko begirale gisa itzultzen dira orain. Gazteen esperientzia ahaztezina izaten da, baina egonaldiak gero eta laburragoak dira.
2024/07/19 - 13:47
Zestoako Gaztetxea husteko agindua bertan behera geratu da
Zestoako Gaztetxea gaur, uztailak 19, hustekoak ziren, 08:00etan. Ordubete lehenago, ehunka gazte bildu dira herriko plazan, eta 09:30ean jakin dute bertan behera geratu dela husteko agindua.
2024/07/18 - 19:04
30 urtetik beherako gazteen okupazio-tasa azken 14 urteetako altuena izan da
Euskadiko 16 eta 29 urte bitarteko gazteen % 46,5 lanean aritu da 2024ko bigarren hiruhilekoan, 2010ekoekin alderatuta, 2,1 puntu gehiago.
2024/07/14 - 15:49
Bi gazte zauritu dira eta beste lau ikerketapean daude Bilbon izandako liskar batengatik
Albia lorategien inguruetan izan da borroka, eta bertan parte hartu duten gazteetako bi zauritu omen dira.
2024/07/11 - 16:56
Ashraf eta Alae, Batzen elkarteari esker Goierrin lanean diharduten gazte marokoarrak
Bi gazte marokoarrak Donostian adingabeen zentroan ezagutu zuten elkar, eta, orain, Zegamako lantegi batean ari dira lanean. Batzen elkarteari esker egin duten ibilbide profesionalaz eskertuta daude, beste askok eta askok ez dutelako ez aukerarik ezta itxaropenik ere.
2024/07/06 - 19:06
Lau lagun atxilotu ditu Ertzaintzak Ortuellan, arma zuriekin eta harriekin borroka egiteagatik
Bañales auzoan gertatu da istilua, ostiral arratsaldean. Ertzainak bertaratutakoan, lau lagun topatu dituzte zaurituta. Atxilotuetako bi Gurutzetako erietxera eraman behar izan dute.
2024/07/04 - 20:10
Gazteak landa-eremura erakartzeko neurriak prestatuko dituzte Espainiako Gobernuak eta autonomia erkidegoek
Nekazaritza gazteentzako aukera iturri izatea da helburua, baina horretarako, Luis Planasek, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministroak, indarrak batzeko eskatu die erkidegoetako kontseilariei.
2024/07/03 - 12:40
EAEko 1.720 ikasle aurkeztuko dira gaurtik aurrera USEren ezohiko deialdira
Ezohiko deialdi honetara aurkezten diren 1.720 ikasle horietatik 1.201 Batxilergoko ikasleak dira, 91 LHkoak eta 428k emaitza hobetu nahi dute gustoko duten unibertsitate-karrerara sartu ahal izateko.
2024/07/02 - 19:28
Hasi da EuskarAbenturaren 2024ko edizioa
Euskal Herria oinez eta euskaraz zeharkatzen duen espedizioa abian da jada. Atharratzetik abiatu da eta aurten ia 127 gazte parte hartuko dute.
2024/06/29 - 14:50
Danel Sarasua: "Madrilgo diskografiek kantuak bidaltzeko eskatu didate, baina euskaraz abestu nahiko nuke"
Factor X telebista saioan parte hartzeak ate batzuk ireki dizkio Danel Sarasuari. Madrilgo diskografiek kantuak bidaltzeko eskatu diote, baina Danelek euskaraz abestu nahiko luke. 50 mila jarraitzaile ditu Tik tok sarean, baina, hankak lurrean ditu eta badaki musikatik bizitzea ez dela erraza.
2024/06/28 - 19:54
Centinela, edarian 22 droga mota detektatzeko gai den eskumuturrekoa
Nafarroan sortutako eskumuturrekoak, Centinela, 22 droga mota detektatzen ditu edarian sexu-erasoak saihesteko. Bi eskumuturreko mota daude, eta premiumak, gainera, geolokalizatzeko aukera eskaintzen du.
2024/06/27 - 19:47
Emakundek eta Eudelek jaietan sexu-erasoak saihesteko jardunbide egokiak partekatu dituzte udalekin
Jaiguneak inklusiboak eta indarkeriarik gabekoak izan daitezen lan egiteko konpromisoa hartu dute. Jaiak antolatzen hasten diren lehen unetik, emakumeentzako gune seguruak izan behar dutela nabarmendu dute.
2024/06/17 - 22:20
Gonorrea eta klamidia kasuek gazteen artean "ikaragarri gora egin dute" azken lau urteetan, EAEn
Iaz, Osakidetzak 1.484 chlamydia kasu, 1.109 gonorrea kasu eta 274 sifilis kasu diagnostikatu zituen. Eusko Jaurlaritza sexu-hezkuntzako programa berri bat prestatzen ari da datorren ikasturtean ezartzeko.
2024/06/15 - 10:50
Gizon bat atxilotu dute Arrasaten, futbolean jokatu nahi zuten Kolonbiako 25 gazteri iruzur egiteagatik
Gazteen esanetan, Euskal Herriko futbol taldeetan jokatzeko probak egiteko aukera hitzematen zietelako etortzen ziren.
2024/06/13 - 16:15
Notak ezagutu ondoren, Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa gainditu duten ikasleek udaz gozatu nahi dute
Euskal Autonomia Erkidegoan Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa egin duten ikasleen % 97,98k gainditu dute. Horregatik, gehienek atseden hartzeko eta gozatzeko uda dute aurretik.
2024/06/11 - 17:14
Eureka! Zientzia Museoak 2026an itxiko ditu ateak, eta Tabakalerak hartuko du horren lekukoa
Espazio berria Tabakalerako 0, 1 eta 4. solairuetan egongo da, eta erakusketarako, inspiraziorako, prestakuntzarako eta elkarlanerako guneak izango ditu. Udazkenean irekiko ditu ateak.
2024/06/11 - 16:30
Bost egun mugikorrik gabe, gazteen ongizate emozionala eta digitala hobetzeko
Esperimentua Durangoko Kurutziaga ikastolako 40 bat ikaslek egin dute. ZEOS programaren ekintzetako bat da, hezkuntza-komunitatean eta, oro har, gizartean teknologia digitalen erabilerari buruzko kezka ugari piztu baitira.