TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: EITB Data: Pantailak eta adingabeak, Harris-Trump debatea, eta Venezuela

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
EITB Data: Pantailak eta adingabeak
EITB Data: Pantailak eta adingabeak

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko irailaren 11n, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- EITB Data: Pantailak eta adingabeak: EAEko eta Nafarroako haurrek 11 urterekin eskuratzen dute, batez beste, lehen telefono mugikorra. Nerabezaroan, 14 eta 15 urterekin, ia guztiek dute Interneterako sarbidea duen eskuko telefonoa. Hala ere, 10 nerabetik 8k ez du inolako araurik eta mugarik mugikorra erabiltzean. Halaber, eskuko telefonoak eta sare sozialek betetzen dute gehienbat gaur egungo gazteen aisialdia.

- Harris-Trump debatea: Azaroaren 5eko AEBko presidentziarako hauteskundeetako bi hautagaiek, Donald Trumpek eta Kamala Harrisek lehen telebista eztabaida izan dute. Harrisek aurre egin dio Trumpi, akusazio pertsonalez jositako debate batean. Itxura guztien arabera, bart ABC katearen Filadelfiako estudioetan egin dena  hauteskunde kanpainan egingo den debate bakarra izango da.

- Venezuelako egoera: Espainiako Diputatuen Kongresuak Edmundo Gonzalez Venezuelako presidente hautatu gisa onartuko du, PP, EAJ, UPN, Vox eta CCren botoekin. Atzo Edmundo Gonzalez aitortzeko proposamenaren eztabaidan, inbestidurako taldeak kontra agertu dira, egokia ez delakoan. EH Bilduk ez du eztabaidan parte hartu.  

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X