Gaztelugatxe
2024/10/11 - 08:39
Aurora borealak berriro ikusgai Euskal Herrian
Fenomeno elektromagnetikoa, eskualde polarretan ohikoa, Gasteizen eta Hendaian atzeman da, eta Karrantzan eta Ogoñon ere ikusi ahal izan da.
2024/06/09 - 21:15
Bilboko, Donostiako, Bermeoko eta Kanboko erraldoiak, Gaztelugatxen jaun eta jabe
Iaz Bilboko Aste Nagusian adostutako erronkari eutsita, Gaztelugatxe Euskal Herriko 13 erraldoi horien topaleku bihurtu da larunbatean. Lan eskerga izan da erraldoiak igotzea, bakoitzak 30-37 kiloko pisua baitu.
2024/03/08 - 10:30
Gaztelugatxeko sarbideak ireki dituzte berriro
2021eko urtarrilean han izandako luiziak kaltetutako segurtasun hesiei azken ukitua eman behar diete oraindik. Hori dela eta, uhartetxoraino iristen den bidearen azken zatia hesituta egongo da.
2024/02/29 - 14:08
Gaztelugatxeko sarbideak martxoaren 8an irekiko dituzte berriro, behin obrak bukatuta
2021eko urtarrilean han izandako lur jausiak kaltetutako segurtasun hesiei azken ukitua eman behar diete oraindik. Hori dela eta, irlaraino iristen den bidearen azken zatia hesituta egongo da.
2023/12/08 - 13:58
Gaztelugatxeko behatokia hautatzen dute zubian Euskal Herrira etorri diren bisitari askok
Oraindik ezin da Gaztelugatxeraino joan, Bizkaiko kostaldeko bidean lanak egiten ari direlako. Abenduko zubian Euskal Herrira etorritako bisitariek, eta etxeko askok, begiratokitik disfrutatzen dituzte inguruak.
2023/10/23 - 09:04
Gaztelugatxerako sarbideak itxita urte amaierara arte, lanak egiteko
Lanok bisitarien segurtasuna hobetzea dute helburu. Itxiera urriaren 28, 29, 30 eta 31n eta azaroaren 1ean altxatuko da, baina azaroaren 2tik obrak amaitu arte ezingo da bertara sartu.
2023/07/30 - 17:24
Turistak nonahi, giro freskoz, parajeez eta gastronomiaz gozatzen uztailaren hondarrean
Giro polita dago kostaldeko zein barrualdeko herriak bisitatzeko. Hondarribiara edo Bakiora, esaterako, turista ugari hurbildu dira atzo bezala.
2023/01/16 - 21:00
Gaztelugatxerako sarbideak itxi dituzte, euri eta olatu bortitzengatik
Euri eta haize denboralearen ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak hamaika abisu hori ezarri ditu guztira, gaurtik asteazkenera.
2022/10/31 - 12:11
Gaztelugatxetik Bermeorako oinezkoen bidearen lehen fasea onartu dute
Proiektuaren lehen fase horrek 707.800 euroko aurrekontua eta zortzi hilabeteko gauzatze epea izango ditu.
2022/10/03 - 17:12
Gorpu bat aurkitu dute Gaztelugatxe inguruan, Bermeon
Hilotza Bermeoko portura eraman dute, eta Guardia Zibilak ikertuko du gertaturikoa.
2022/04/25 - 15:03
Gaztelugatxeko sarbidea ireki dute berriro
Gaztelugatxe zabalik dago berriro, mendi-hegala egonkortzeko lanak amaitu ondoren. Eremuan luizia izan zen 2021eko urtarrilaren 7an eta orduz geroztik itxata zegoen.
2022/04/25 - 10:52
Gaztelugatxe, berriz irekita gaurtik aurrera
Bizkaiko uhartetxoa berriz irekita dago, behin mendi-hegala egonkortzeko lanak bukatuta. Neurketa-sistema bat instalatu dute sor daitezkeen mugimenduak monitorizatzeko eta lurra etengabe aztertzeko.
2022/04/07 - 17:19
Bizkaibusek Gaztelugatxeko Donieneko eta Laida eta Lagako hondartzetako zerbitzuak indartuko ditu Aste Santuan
Zerbitzu berria larunbat honetan, apirilaren 9an, jarriko da martxan eta apirilaren 24ra arte luzatuko da.
2022/04/07 - 15:50
Gaztelugatxek ere ikusi du Korrika pasatzen
Korrikaren zortzigarren eguna irudi ederrak ari da eskaintzen. Une honetan Busturialdea ari da gurutzatzen Korrikaren lekukoa. Gauerdian Gipuzkoara sartuko da Mutrikutik.
2022/02/28 - 17:38
Gaztelugatxerako sarrera Aste Santuan irekiko dute, urtebete baino gehiagoz itxita egon ostean
Gaztelugatxeko ermitarako igoera 2021eko urtarrilean itxi zuten, medi-magal batean izandako luizi baten ondorioz. Bizkaiko Foru Aldundiaren aurreikuspenaren arabera, Aste Santurako irekiko dute sarbidea.
2021/07/27 - 13:39
Gaztelugatxe eta Bermeo arteko bidea zabaldu dute, lurra egonkortzeko lanak amaitu ostean
Hala ere, babestutako eremura heltzeko aukera bakarra Urizarretatik sartu eta Ermutik ateratzen den noranzko bakarreko bidea izango da.
2021/07/01 - 11:50
Gaztelugatxerako sarbidearen zati bat, zabalik jada
Ibilbide zirkular bat irekiko du Bizkaiko Aldundiak aurrena, Urizarreta eta Ermu artean. Irlatxorako eta ermitarako sarbidea itxita egongo da oraindik, ziurrenik udazkenera arte.
2021/06/21 - 18:51
Egunean 960 lagunek bisitatu ahal izango dute Gaztelugatxe uztailaren 1etik aurrera
Bizkaiko Foru Aldundiak sarrerak erreserbatzeko plataforma martxan jarri du berriro, baina oraingoz ezingo da uhartetxora sartu.
2021/05/28 - 14:58
Isileko arrantzale bat atxilotu dute Gaztelugatxen
Gainera, 2024ra arte itsaski-bilketan aritzeko debekua zuen atxilotuak. Edozein itsas baliabide arrantzatzea edo biltzea debekaturik dago Gaztelugatxen, baita algak ere.
2021/04/14 - 22:46
Jaurlaritzak babes bereziko kultur ondasun izendatu du Gaztelugatxe
Gaztelugatxe babes bereziko kultur ondasun izendatu du gaur Jaurlaritzak. Ondarearen eremuan dagoen izendapen garrantzitsuena da.