Gernika Lumo
2022/04/26 - 14:31
''Alemaniarrek eskatu dute barkamena; Francok eta haren ondorengoek, ez. Eta nik entzun beharra daukat''
Zazpi urte zituen Kruxitak naziek Gernika bonbardatu zutenean. Bertatik bertara bizi izan zuen, zulo batean gordeta. "Faktoria" saioan kontatu digu orduan bizitakoak iltzatuta gelditu zaizkiola, barru-barruan sartuta. Eta salatu du Espainiaren aldetik inork ez duela barkamenik eskatu orain arte.
2022/04/26 - 14:26
Ukrainako gerra eta Gernikako ''basakeria'' alderatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Alemaniako hegazkinek Gernika bonbardatu zuteneko 85. urteurrena ospatzen den egunean, Eusko Jaurlaritzak adierazpen bat onartu du bonbardaketa hori ez ahazteko eskatuz, "berriro horrelakorik gerta ez dadin".
2022/04/26 - 14:16
Gernikak Jose de Labauria omendu du, bonbardaketaren unean herriko alkatea zena
Gernikako bonbardaketaren 85. urteurrenean, lore-eskaintza bat egin dute José de Labauria udalerriko alkate izandakoaren bustoaren aurrean.
2022/04/26 - 12:51
Jose Mari Gorroño: "Egia argitzea nahi dugu gernikarrok"
Gernika-Lumoko alkateak aitortu du gaurkoa egun oso hunkigarria dela gernikarrentzat. 1997an Alemaniako Bundestagak egin zuen bezala, Gernikan 1937ko apirilaren 26an gertatutakoaren inguruan egia kontatzea eskatu dio Espainiako Gobernuari Jose Mari Gorroñok.
2022/04/26 - 11:29
Beltran de Heredia: "Espainiako Gobernuari Gernikako herriari erreparaziorik egingo dion galdetu diogu"
EAJko senatariak Emilio Aperribay bonbardaketaren biktimak idatzitako gutuna eramango du Senatura, eta gogorarazi du Espainiako Gobernuak ez duela inoiz onartu altxatutako armadak eta gobernu frankistak izandako erantzukizuna Gernikako herriari egindako erasoan.
2022/04/26 - 11:21
Espainiako Estatuak onartu behar du Gernikako bonbardaketa "ez zela ondo egon", Unai Rementeriaren arabera
Bizkaiko ahaldun nagusiak ez du ulertzen zer gertatzen zaion Espainiako Estatuari egindakoa gaizki egon zela ez onartzeko.
2022/04/26 - 08:11
Gernikak biztanleriaren aurkako bonbardaketa faxista gogora ekarriko du 85. urteurrenean
Ekitaldia 16:30ean izango da Zalloko hilerrian. Bonbardaketan onik atera zen bikote batek parte hartuko du lore eskaintzan. Era berean, Sergii Solovey Ukrainako Enbaxadako idazkari nagusia bertan izango da.
2022/04/22 - 15:58
Ukraina Gernikako bonbardaketaren 85. urteurrenean izango da
Eusko Jaurlaritzak enbaxadorea Gernikan izango zela iragarri zuen, baina geroago jakinarazi du ezin izango dela joan agenda-arrazoiengatik, eta, beraz, lehen idazkariak ordezkatuko duela.
2022/04/20 - 18:44
Memoriari buruzko I. Kongresua egingo dute Gernikan, bonbardaketaren 85. urteurrenean
Biltzarra apirilaren 27an eta 28an egingo dute. Ikertzaile ezagunak izango dira eta indarkeria politikoaren biktimek egia jakiteko duten eskubideaz arituko dira.
2022/04/19 - 17:59
Gurera iritsi diren hainbat ukraniar lanean hasi dira dagoeneko
Euskal Herrira etorrtiako ukrainiar batekin egon gara, duela hiru aste Ereñora heldu zen eta Gernikako estetika zentro batean hasi da lanean.
2022/04/08 - 16:00
Tipi-tapa, 22. Korrika Busturialdean
Busturialdeko herriek elkarri pasa diete lekukoa zazpigarren egunean.
2022/04/07 - 17:19
Bizkaibusek Gaztelugatxeko Donieneko eta Laida eta Lagako hondartzetako zerbitzuak indartuko ditu Aste Santuan
Zerbitzu berria larunbat honetan, apirilaren 9an, jarriko da martxan eta apirilaren 24ra arte luzatuko da.
2022/04/07 - 11:12
Iñigo Urkulluk ''ezinbesteko'' ikusten ditu kazetariak Gernika berrien aurrean
Iñigo Urkulluk esan du adierazpen askatasuna "gerren beste biktima bat" dela, eta gogorarazi du Gernikako bonbardaketaren ondoren "Alemania, Italia eta Espainia frankista erantzukizunak ezkutatzen saiatu zirela gezurrak erabiliz".
2022/04/07 - 08:28
Bizkaiko kostaldetik ibili da Korrika
Gauerdia baino lehen sartu da Korrika Gipuzkoan, Mutrikutik; eta datozen orduetan, Urola Kostan zehar ibiliko dira korrikalariak.
2022/04/05 - 22:45
35 errefuxiatu ukrainar heldu dira gaur Gernikara, eta Mesedeetako komentuan hartuko dute ostatu
Igandean Poloniatik irten, eta gaur arratsaldean heldu dira Gernikara. Mesedeetako komentuan hartuko dute ostatu. Gelak prest dituzte, atean izen-abizenak ipinita. Guztira 40 bat errefuxiatu heldu dira, baina batzuek bidean aurrera jarraituko dute.
2022/03/12 - 22:47
Landa, arrano arrantzale emea, Urdaibaira itzuli da
Iaz, Royk eta Landak, arrano arrantzale bikoteak, Urdaibain egin zuten habia. Hiru txita izan zituzten, horietako bat, albinoa, baina hirurak hil egin ziren. Irailean, Afrikara bueltatu ziren negua pasatzera, baina aste honetan, Landa, arrano arrantzale emea, Urdaibaira itzuli da.
2022/03/12 - 15:05
Ukrainan "bide diplomatikoa" bultzatzeko eskatu du EH Bilduk
Alderdi abertzaleak adierazpen bat aurkeztu du Gernikan eta, besteak beste, eskatu dute gerra ez dadila gehiengoa pobretuko duen "aitzakia" bihurtu.
2022/03/03 - 18:00
EAEko intzidentzia metatuaren mapa, udalerriz udalerri
Kontsulta ezazu hemen Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri guztien intzidentzia metatuaren kolorezko mapa.
2022/02/24 - 13:25
Intzidentzia, 500 kasutik gertu Araban eta Bizkaian
Gipuzkoan, 600 kasutik gertu dago intzidentzia metatua. Kopuru horretatik behera kokatu dagoeneko Gasteizen eta Bilbon, eta Donostian, ordea, 700 kasutik behera jaitsi da.
2022/02/22 - 18:48
Gernikako arbolaren 5 kimu Errusiara eramango dituzte, gerrako umeen omenez
Batzar Nagusiek Gernikako Arbolaren bost kimu eman dizkiete bizirik geratzen diren bi laguni, Errusiara eramateko. Ekainean 85 urte beteko dira, Gerra Zibiletik ihesi, 4.330 neskato-mutiko Santurtziko portutik Europara irten zirenetik.