Gernika Lumo
2022/04/05 - 22:45
35 errefuxiatu ukrainar heldu dira gaur Gernikara, eta Mesedeetako komentuan hartuko dute ostatu
Igandean Poloniatik irten, eta gaur arratsaldean heldu dira Gernikara. Mesedeetako komentuan hartuko dute ostatu. Gelak prest dituzte, atean izen-abizenak ipinita. Guztira 40 bat errefuxiatu heldu dira, baina batzuek bidean aurrera jarraituko dute.
2022/03/12 - 22:47
Landa, arrano arrantzale emea, Urdaibaira itzuli da
Iaz, Royk eta Landak, arrano arrantzale bikoteak, Urdaibain egin zuten habia. Hiru txita izan zituzten, horietako bat, albinoa, baina hirurak hil egin ziren. Irailean, Afrikara bueltatu ziren negua pasatzera, baina aste honetan, Landa, arrano arrantzale emea, Urdaibaira itzuli da.
2022/03/12 - 15:05
Ukrainan "bide diplomatikoa" bultzatzeko eskatu du EH Bilduk
Alderdi abertzaleak adierazpen bat aurkeztu du Gernikan eta, besteak beste, eskatu dute gerra ez dadila gehiengoa pobretuko duen "aitzakia" bihurtu.
2022/03/03 - 18:00
EAEko intzidentzia metatuaren mapa, udalerriz udalerri
Kontsulta ezazu hemen Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri guztien intzidentzia metatuaren kolorezko mapa.
2022/02/24 - 13:25
Intzidentzia, 500 kasutik gertu Araban eta Bizkaian
Gipuzkoan, 600 kasutik gertu dago intzidentzia metatua. Kopuru horretatik behera kokatu dagoeneko Gasteizen eta Bilbon, eta Donostian, ordea, 700 kasutik behera jaitsi da.
2022/02/22 - 18:48
Gernikako arbolaren 5 kimu Errusiara eramango dituzte, gerrako umeen omenez
Batzar Nagusiek Gernikako Arbolaren bost kimu eman dizkiete bizirik geratzen diren bi laguni, Errusiara eramateko. Ekainean 85 urte beteko dira, Gerra Zibiletik ihesi, 4.330 neskato-mutiko Santurtziko portutik Europara irten zirenetik.
2022/02/17 - 13:35
1.000 kasutik beherako intzidentzia dute Arabak eta Bizkaiak
Bilbok ere lortu du 1.000 kasuko langatik jaistea (941ean dago). Bizkaian, gainera, bada 500 kasutik beherako intzidentzia duen udalerri handi bat ere: Bermeo (461 kasukoa).
2022/02/14 - 23:57
Espetxean sartu dute Gernikan bikotekideari eta beste bi pertsonari eraso egin zien gizona
Kartzelatutako gizonak hainbat ostikada eman zizkion bere bikotekideari, kalean, eta emakumeari laguntzera hurbildu ziren bi herritarrei labana batekin eraso egin zien.
2022/02/14 - 14:11
Gizon bat atxilotu dute Gernika-Lumon, arma zuriz eraso egin izana eta genero-indarkeria egotzita
Bikotekideari laguntzen saiatu ziren bi lekukori eraso zien. Emakumea ikerketa oztopatzen saiatu zen eta erasotzailea ezkutatu zuen.
2022/02/14 - 13:53
Gipuzkoak ere lortu du 2.000 kasutik behera jaistea intzidentzia-tasa metatua
Horrela, hiru lurraldeak daude gaur-gaurkoz muga horren azpitik. Nolanahi ere, herri gehienek gorriz margotuta jarraitzen dute.
2022/02/10 - 14:00
2.000 kasutik beherako itzidentzia-metatua dute Bizkaian eta Araban
Gipuzkoak, berriz, 100.000 biztanleko 2.130eko intzidentzia du. Nabarmen egin dute hobera datuek hiru lurraldeetan.
2022/02/07 - 15:13
Bizkaia da oraindik ere EAEtik intzidentzia txikiena duen lurraldea, 2.287 kasurekin
Arabak jarraitzen dio, 2.446 kasurekin, eta gaur-gaurkoz Gipuzkoa da egoera okerrenean dagoena, 2.708 kasuko intzidentzia metatuarekin.
2022/02/03 - 14:03
Astigarraga, Eskoriatza eta Usurbil dira intzidentzia altuena duten EAEko udalerriak
Intzidentziak behera egiten jarraitzen du hiru lurraldeetan: 2.830ekoa da Araban, 2.671koa Bizkaian eta 3.110ekoa Gipuzkoan.
2022/01/31 - 17:33
Bermeo eta Astigarraga dira, hurrenez hurren, intzidentzia baxuena eta altuena duten EAEko udalerriak
3372 kasuko intzidentziarekin, Gipuzkoa da lurralde astinduena; Bizkaia, berriz, egoera onenean dagoena.
2022/01/28 - 15:42
Atzerritarrei laguntza juridikoa ematen dien Aholku Sareak bost bulego berri izango ditu
Bermeo, Gernika, Mungia, Zalla eta Azpeitian egongo dira eta otsailaren 1ean hasiko dira lanean. Modu horretan, Aholku Sareak 24 bulego izango ditu guztira.
2022/01/27 - 14:27
EAEko 16 udalerri handitan 4.000tik gorakoa da oraindik intzidentzia metatua
Ondorengoak dira: Andoain, Aretxabaleta, Astigarraga, Deba, Eibar, Elgoibar, Eskoriatza, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Pasaia eta Usurbil, Gipuzkoan; Agurain, Araban; eta Elorrio, Bizkaian.
2022/01/24 - 14:53
5.000 kasutik beherakoa da intzidentzia metatua EAEko hiru lurraldeetan
Bermeo da EAE osotik intzidentzia baxuena duena: 2.820 kasu. Hiru hiriburuetan 4.000tik gorakoa da intzidentzia; Bilbon 4.122koa, Donostian 4.272koa eta Gasteizen 4.884koa.
2022/01/20 - 14:07
5.048 kasuko intzidentzia du Bilbok, 5.290ekoa Donostiak eta 5.359koa Gasteizek
Araban, Gasteiz da intzidentzia altuena duen udalerria (5.359 kasukoa); Bizkaian, Berango (6.634koa), eta Gipuzkoan, Elgoibar (6.868koa).
2022/01/17 - 14:36
Ordizia da intzidentzia tasa altuena duen EAEko udalerria
100.000 biztanleko 7.825 kasuko intzidentzia tasa metatua du Gipuzkoako aipatu udalerriak. Oro har, behera egin du intzidentziak Euskal Autonomia Erkidegoko leku gehienetan, nahiz eta badiren salbuespenak; Gasteiz, adibidez
2022/01/13 - 17:06
Azkoitia, Bergara, Ordizia, Urretxu eta Tolosa dira EAEn 9.000 kasuko intzidentzia gainditu duten udalerriak
Arabak eta Bizkaiak ez dute 9.000 kasuko intzidentziara heldu den udalerririk, nahiz eta Abadiño, Berango, Gernika-Lumo, Lekeitio, Markina-Xemein eta Sopela nahiko gertu dauden.