Gernika Lumo
2025/01/14 - 10:13
Horrela heldu da epaitegira Mario Lopez; adingabe bati sexu-eraso jarraitua egiteagatik epaituko duten
Urte luzez Lointek Gernika taldearen entrenatzaile izandakoa 08:30 pasata heldu da Bizkaiko Auzitegira. 14-18 urteko kartzela zigorra eskatu dute berarentzat.
2025/01/14 - 08:47
Albiste izango dira: Noaingo eztanda, Mario Lopezen aurkako epaiketa eta Burro Canagliako sutea
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/01/13 - 12:02
Hilean 2.000 euroko Soldatatzarra 10 urterako irabazi du Gernikako herritar batek
Guztira 240.000 euro eskuratuko ditu zortedunak. ONCEren saltzaile berak sari horixe ematen duen bigarren aldia da.
2025/01/12 - 20:41
Asteartetik aurrera epaituko dute Mario Lopez entrenatzaile ohia adingabe bati sexu erasoa egitea egotzita
Fiskalak 14 urteko espetxe zigorra eskatu du Lopezentzat; akusazio partikularrak, berriz, 18 urtekoa. Gernikako mugimendu feministak mobilizazioa deitu du astearterako. Epaitegi aurrean egingo dute protesta, Lopez epaitzen duten bitartean.
2025/01/03 - 17:23
EAJk salatu du Gernika-Lumon egoera "negargarria" dela eta "erabateko paralisia" dagoela
Bere aldetik, EH Bilduk zentsura mozioa sinatzeko dei egin dio EAJri.
2024/12/30 - 22:01
Akusazio partikularrak Mario Lopezi 18 urteko espetxe-zigorra ezartzea eskatuko du
18 urteko kartzela-zigorraz gain, 150.000 euroko kalte-ordaina ere eskatu du kalte moral eta sozialagatik. Gernikako saskibaloi taldeko entrenatzaile eta kirol-zuzendari ohia urtarrilaren 14an eseriko da epaile aurrean.
2024/12/23 - 14:01
Gatibu taldeak kontzertu inprobisatua egin du kalean, Gernikan
Alex Sarduiren taldeak 2025eko ekainaren 7an Gernikan emango duen kontzertua horrela iragarri nahi izan du.
2024/12/22 - 17:46
Sari potoloak ez du Euskal Herria bisitatu nahi izan, baina beste sariek 43 milioi euro utzi dituzte gurean
Hirugarren sariak (11840) 20,4 milioi euro utzi ditu Bilbon, Miribilla auzoan, eta 11 Laudion (Araba). Bigarren sariak (40014) 3,750 milioi partitu ditu Gernikan, Leioan, Sestaon eta Getxon (Bizkaia). Beasainera ere joan da sari polit bat, 5 milioi euro utzi baititu 5. sarietako batek.
2024/12/18 - 15:51
Gatibuk kontzertu berezia egingo du Gernikan, ekainaren 7an
Emanaldia Astrako parkingean izango da, eta, kantu zerrendan, arreta berezia jarriko diete taldearen lehen hiru diskoei. Sarrerak abenduaren 19an jarriko dituzte salgai.
2024/12/14 - 22:07
Manifestazioa Gernikan, Mario Lopez entrenatzaile ohia sexu-erasoengatik salatu zuen emakumeari babesa emateko
Akusatuen aulkian eseriko da Lopez hilabete barru, Bilboko Lurralde Auzitegian. Fiskaltzak 14 urteko kartzela-zigorra eskatu du Gernikako saskibaloi entrenatzaile ohiarentzat, "adingabe baten aurkako sexu-eraso delitu jarraitua" egotzita.
2024/12/06 - 09:47
Biosfera erreserba izendatu zutenetik 40 urtera, museoaren proiektuak eztabaidagune bihurtu du Urdaibai
Guggenheim Museoaren proiektua Urdaibaira zabaltzeak dakartzan arriskuez ohartarazi du Greenpeacek. Horrekin batera, araudia aldatzeko eskatu du kostaldetik 100 metrora eraikitzeko neurria berreskuratzeko, 20 metroko tartea soilik gordetzea gutxiegi dela iritzita, ohar batean jakinarazi duenez.
2024/11/18 - 14:58
Gernikako Juntetxeak ateak ireki dizkie Bizkaiko adingabeei
Azaroaren 20an Haurren Eskubideen nazioarteko eguna dela eta, Gernikako Batzar Etxean ohiko Osoko Bilkura Txikia egin da. Ana Otadui Batzar Nagusien presidentea eta Joseba Madariaga UNICEF Euskadiko presidentea izan dira eurekin.
2024/11/11 - 15:12
Sol musika talde gazatarrak bakearen aldeko bira hasiko du urtarrilean Euskal Herrian
Apirilean, gerrak bete-betean harrapatuta, Gazatik ateratzea lortu zuten bi palestinar dira Rahaf eta Said. Sol band musika taldeko kideak dira eta euren asmoa da musikaren bidez Palestinaren egoerari ahotsa jartzea.
2024/10/28 - 12:52
Jendetza bildu da Gernikan, Urriko Azken Asteleheneko Azokan
Uda euritsua tarteko, ohi baino indaba gutxiago dago aurten, eta beraz, garestiago. 09:00etan zabaldu dituzte 241 saltokiak, eta ordu berean abiatu da nekazaritzako produktuen lehiaketa eta nekazaritzako makineriaren erakusketa.
2024/10/28 - 11:12
Giroa berotzen hasi da Urriko Azken Asteleheneko Azokan, Gernikan
Lehen ordutik herritarrak ikusi dira azokaren 241 postuen inguruan pasieran. Aurtengo uda euritsuagatik, indaba uzta urriagoa izan da, eta garestiagoa (20 bat euro kiloa).
2024/10/27 - 18:46
Ekaitzaren ostean, barealdia
Ostarteak eta tenperatura atseginak espero dira Euskal Herrian aste osorako.
2024/10/25 - 18:00
Gernika Urriko Azken Asteleheneko Azokarako prestatzen hasi da
Euskal Herriko azoka garrantzitsuenetakoa den Gernikako Urriko Azken Asteleheneko Azokak 241 nekazari eta artisau postu izango ditu aurten. Gernikara joateko, garraio publikoa erabiltzeko eskatu die Udalak bisitariei.
2024/10/25 - 17:42
Gernikako Urriko Azken Asteleheneko Azokak 241 postu izango ditu aurten
Artisautzako produktuak saltzeko 54 postu jarriko dituzte, gainerakoetan baratzeko produktuak salduko dituzte, eta, besteak beste, Artekale kalean eta Pasealekuan egongo dira.
2024/10/19 - 23:23
Urdaibaiko Guggenheim museoaren proiektua gelditzeko eskatu dute milaka lagunek Gernikan
Manifestariek egitasmoa gelditzeko eskatu dute, "Busturialdearen etorkizunaren alde". Guggenheim Urdaibai Stop plataformak deituta, parte-hartzaileek salatu dute proiektuak ez diela eskualdearen beharrizanei erantzuten, "erakunde pribatu baten nahiei baizik".
2024/10/19 - 22:54
''Gutxi batzuen mesederako'' izango den Guggenheim Urdaibai proiektua ''bihar bertan'' gelditzeko eskatu dute
Busturiak bere etorkizuna erabaki nahi duela adierazi dute milaka lagunek Gernikan, "pertsonak eta natura erdigunean jarriko dituen etorkizuna" aldarrikatu eta Urdaibai ez dagoela salgai esanez. Diru publikoa "gutxi batzuen interesentzako eta natura suntsitzeko erabiltzea" bidegabe jo dute.